“Txokolatezko” domina Irati Zubizarretarentzat Skyrunning mundialean


Iaz Andorran, Skyrunning-eko Munduko Txapeldun (18-20 urte) izan zen Irati Zubizarreta, aurten arro egoteko moduan dago lortutako 4. postu bikainarekin. Benetan ezin hobe lehiatu zen 2 probetan gure txapelduna Italiako L’Aquila herrian ospatu ziren txapelketa mundialetan. Aurtengo maila altua ere azpimarragarria izan da.


Ostiralean, Kilometro Bertikalean, Irati sekulako mailan egon zen eta 4. Postuan bukatu zuen, brontzezko dominatik 20” exkaxetara. Igandean, berriz, sensazio txarrak eta deshidratazioa medio zirela, 22km-ak 5.postuan bukatu zituen asko borrokatu eta gero.


KV: P4 51.36

Linean 22km: P5 3:23.54

Orokorrean: P4 4:15.30


Sailkapen orokorrean, Iratik 4.postua lortu du eta oso merezita dauka orain eta hurrengo hilabetetan Mexikon dastatuko duen “txokolatezko domina”. Bertan ikasketak egiten izango degu. Zorte on eta egurra Irati!!


Munduko Txapeldun Basso italiarra izan zen, eta azpitxapeldun Sanchez estatubatuar gaztea.


Hurrengo lasterketak


Ostirala 10

Gaua Piztu (Donostia)

Hiru Besta (Hendaia, Iparralde)

Cross de la Costrada en (Aoiz, Nafarroa)

Igandea 12

Azkaine Mendi Lasterketa- Course de la Rhune (Azkaine, Iparralde)

Cross Virgen de la Asunción (Murchante, Nafarroa)

Asteazkena 15

San Roke Igoera (Andoain)

Lapatzeko Igoera (Natxitua, Bizkaia)

Sarrera nabarmenenak