top of page

Emaitza onak Getafen ospatutako Espainiako Txapelketan


Getafen ospatu zen Espainiako Txapelketa Absolutoan, gure atletek emaitza onak lortu zituzten.


Octavian Romanescu bikain aritu zen 100 m-tan. Bere seriean 3. postua eginda 10.67 (+0.1), semifinaletako txartela lortu zuen. Semifinaletan berriz, sekulako marka lortu zuen 10.50 (+2.0) MMP. Orotara espainiako 13. postua lortu zuen. Gipuzkoar mutilen artean sekula lortu den 4. marka onena izan dela azpimarratu behar degu.

1.- Valentín Rocandio 10.45

2.- Miguel Ángel García Larrañaga + Oscar Ezker (gaur egungo bere entrenatzailea) 10.49

Bere taldea den Real Sociedad-ekin, 4x100 m-tan parte hartu zuen Okta-k (Alberto Muñoz, Adrián eta Iñigo Rocandio). Lasterketa bikain batean, merezitako 5. postua lortu zuten 40.66 markarekin.


Alazne Furundarena hilabete pasatxo konpetitu gabe egon ondoren, eta lesioa gainditu berri zuela, maila ederrean aritu zen. Bere 100 m-tako seriea irabazi zuen 12.11 (-0.3) eta semifinaletan 4. postuan sailkatu zen 11.95 (+1.4). Orotara Espainiako 10. izan zen. Lastima lesioa ze unetan iritsi zaion, bainan zihur gaude indartsuago bueltatuko dela eta aukera gehiago izango dituela.


Dorleta Armendariz, berriz, aurtengo EEBB-tatik kanpoko lehen txapelketan aritu zen. Debuta egiten zuen baita ere Udarako Espainiako Txapelketa Absoluto batetan, eta bere denboraldia ezberdina denez, ez da bere punturik onenean iritsi. Horregatik, Mailu jaurtiketan beretzat 50.99 marka xumea izanik, ezin degu edonola txartzat hartu. Sailkapenean 11. postua lortu zuen. Esperientzia bikaina berarentzat eta hurrengo urtetarako ikaskuntza ezin hobea. Hau ere bueltatuko bait da, seguru.


Lasterketa herrikoietan, aspaldiko partez Unai Azpiazu dorsala jarrita ibili zen. Villabonako Santiotako Krosean 19. postua lortu zuen.


Hurrengo probak


26 Uztaila (osteguna): Meeting Ciudad de Pamplona Memorial José Luis Hernández

29 Uztaila (igandea): Kross Loiola Donostia

29 Uztaila (igandea): Memorial Roberto Cabrejas Andoain

31 Uztaila (asteartea): Kross Amara Donostia


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page