top of page

Federakuntzen Txapelketa Granollers-en


Asteburu hontako zita garrantzitsuena Granollers-en izango degu, bertan ospatuko bait da Federakuntzen Txapelketa Absolutoa edo Espainiako selekzio autonomikoen Txapelketa deritzana.

Gure hiru atletak parte hartuko dute bertan: Octavian Romanescu (Real Sociedad) 100 m eta 4x100 m, Adel ben Miloud 800 m eta Eneko Agirrezabal 5000 m.


Igandean Avilan bertako Atletismo Sari Nagusia ospatuko da.

Mendi lasterketatan, asteburu guztian Beasainen Ehunmilak, GH2 eta MariMuruMendi. Igandean Barakaldon Argalario-ra kronoigoera.

Alba Torres eta Nerea Galparsorok dominak Soriako Espainiako Txapelketan


Sorian Ospatu ziren U23 Espainiako Txapelketak eta bertan izan genituen gure 6 atleta, naiz eta azken momentuan Joseba Berasain gaixotu bertan zegoela. Grupompleo Pamplona Atletico-ko kide diren Nerea Galparsoro eta Alba Torres-ek dominak lortu zituzten eta orokorrean denek maila ona erakutsi zuten.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page