top of page

Giro bikaina " IV Jose Antonio Peña - Ordizia Sari Nagusia" Meeting arrakastatsuan


Oso arrakastatsutaz jo dute antolatzaileek pasa den den larunbatean ospatu zen IV Jose Antonio Peña - Ordizia Sari Nagusia Meeting-a, Euskadin aurten bizi ahal izan den Atletismo ikuskizun garrantzitsuena.


Hiru ordu t'erdiz gozatu zuten eserlekuak betetzen zituzten ikusleek, horretarako eta atletismo frogetarako eguraldi bikaina izan bait genuen lagun.

300 partehartzaile inguru bertaratu ziren Altamirako pistetara ikuskizuna emateko asmoz. Garaile absolutoak David Palacio eta Lidia Campo izan genituen. Palacio, 1500 m tako irabazlea, Europako Txapelketara joateko minimatik 99 ehunenetara bakarrik gelditu zen. Campo berriz, 800 m tako Meeteng-aren nesken errekorretik 4 ehunetetara soilik gelditu zen.


5000 m tako frogan izan genuen maila altua, azpimarragarria izan zen benetan. Kiprono Menjo-k Meeting-eko errekorra lortu zuen eta gure lehendakari den Eneko Agirrezabal-ek Euskadirekin Federazioen Txapelketara (Granollers) joateko txartela lortu zuen.


Maila ederrean ibili zitzaizkigun beste hainbat atleta urdin, beheko koadroan ikus daitekeen moduan.

Haurren abiadura froga zirarragarriak ere ospatu ziren jendearen txalo artean, eta baita ere beste urte batez Mokela taldeak irabazi zuen koadrillen arteko 4x400 froga ikusgarria.


Meeting-aren maila urtetik urtera gora doa nabarmen eta hemendik kanpora ere izena hartzen ari da poliki-poliki. Aurten, estatuko partaidetzaz gain, herrialde hauetako partaideak izan ditugu:

Holanda, Marruecos, Uruguay, Francia, Argentina, Portugal, Nigeria eta Kenia.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page