top of page

Lurdes Intxausti eta Imanol Oiarbide Txapeldun Euskadiko Master Txapelketan


Durangon ospatu zen Euskadiko Master Txapelketan, gure atletek emaitza aipagarriak lortu zituzten. Lurdes Intxausti izaldarrak Euskadiko 2 Txapelketa irabazi zituen jaurtiketetan bere 50-54 mailan. Imanol Oiarbide ere Txapeldun gertatu zen 5000m-tan eta zoritxarrez, azken orduko lunbalgi bat medio, ezin izan zuen 70-74 mailan debuta egin podiunetara ohitu gaituen Gotzon Auzmendi. Angel Perez "Pululu" ere proba berdinean partaide izan genuen.


Sub-18 Espaiñiako Txapelketan, Euskadiko selekzioarekin parte hartzen izan genuen Aritz Apaolaza. Pisu jaurtiketan 5. izan zen 15.39 (MMP) markarekin eta selekzioko partaideen artean emaitza onenetako izan zuen. Denen artean Euskadi 7. postuan kokatu zuten.


Irati Zubizarreta berriro Espainiako Txapeldun


Espainiako Mendi Lasterketatako Txapelketan (Borriol, Castellón), 3. urtez jarraian garaipena lortu du Txindoki Grupo Jaso AT-ko atleta den Irati Zubizarretak (2016 Cercedilla, Madrid // 2017 Zumaia). Aurten bigarren Espainiako titulua lortzen du, kilometro bertikalekoa ere lortu bait zuen Arredondon (Cantabria).


Bestalde, Salamancan jokatu zen Errelebotako Jardunaldi Internazionalean (Espainia, Portugal), Alazne Furundarena ordiziarra Espainia "A" taldeko kide izan zen 3. postan. Garaipena lortu zuen bere taldekide diren Isabel Pérez, Estela García eta Cristina Lararekin, 44.41 denbora ona lortuz. Igandean, Salamanca Sari Nagusirako 100m-tako partaidetzari uko egin zion belauneko min txiki batzu medio.


Emaitzak


Euskadiko Master Txapelketa (Durango)


Pisua E 3 Kg (50-54)

Lurdes Intxausti 8.75 TXAPELDUN

Mailua E 3 Kg (50-54)

Lurdes Intxausti 25.35 (MMP) TXAPELDUN

5000m G (55-59)

Imanol Oiarbide 17:35.95 TXAPELDUN

5000m G (45-49)

Angel Perez "Pululu" 18:55.86


Sub-18 Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketa (Ciudad Real)


Pisua

Aritz Apaolaza 15.39 MMP


PLP (Basauri)


100m M

.- Irenia Apaolaza 12.87 (0.0) =MMP

.- Ane Ormazabal 12.92 (0.0) MMP

200m M

.- Irenia Apaolaza 26.13 (+0.7)

800m H

.-Mikel Samaniego 2.13.70 MMP


Eskola Kiroleko Euskadiko Jaurtiketen Txapelketa (Basauri)


Diskoa (800gr) M

Maddi Urrestarazu 20.33 (Beasain BHI-Selección Gipuzkoa)


Asteburuan Federatuak

Larunbata


Kluben Ohorezko Maila Finala Emakumeak (Castellón)

*Atlético SS ---> Alazne Furundarena 100m + 4x100m // María Ibañez 3000m

*Grupompleo Pamplona Atlético---> Nerea Galparsoro 100m + 4x100m // Alba Torres Peso


Kluben Ohorezko Maila Finala Gizonak (Soria)

*Real Sociedad ---> Octavian Romanescu 100m + 4x100m // Joseba Berasain Peso


1ª Maila Finala (Moratalaz, Madrid)

*Atlético SS ---> Alexander Oiarbide 3000m Obstáculos


Sub-16 Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketa (Avilés, Asturias)

*Markel Acosta 100mv +4x100

*Hodei Caballero 5 km Marcha


2. Jard. Gipuzkoako Txapelketa Kadete, Jubenil, Junior eta Beteranoak + PLP (Donostia)


PLP ( Vitoria-Gasteiz)


Lasterketa Herrikoiak

Larunbata


Orereta: Gaztañako Krossa

Orereta: Juneren Hegoak

Urrestilla: Herri krossa

Hernani: Azeri-Bila

Arbizu (Nafarroa): Tritoena Mendi Lasterketa

Iruña: San Fermín Maratön + Media + 10 km


Igandea


Tolosa: Tolosaldeko III Tontorrak + II Tontorrak mendi lasterketa

Donostia: Subida a Igeldo

Ondarroa: Lasterbidean

Valle de Ezcaray (Rioja): Travesía de montaña

Amurrio: Trail Lasterketa

Durango: Yalah-Yalah Mendi Lasterketa

Donostia: Atece Lasterketa Solidarioa

Llodio: Memorial Josito

Araia: Herri Krossa.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page