top of page

Nazioartean estreineko ona eta Euskadiko Absoluto Txapelketa Bikaina


Emaitzei dagokienez, asteburu bikaina izan dute lehia ezberdinetan ibili diren Txindoki At Grupo Jaso-ko atletek


Emaitzak


Portugaleko Almada herrian, Sub-20 eta Sub-23 Nazioarteko Jaurtiketa Jardunaldiaren barruan, gure 3 atleta urdiñek debuta egin zuten espainiar selekzioarekin. Portugal, Dinamarka eta Espainia izan ziren lehian. Beraien entrenatzaile den Odei Lopez ere bertan izan zen Staff teknikoaren parte zelarik, eta argi dago oso pozik bukatu zutela esperientzi berri hau. Jardunaldia Dinamarkarrek irabazi zuten, Portugal eta Espainiaren aurretik.

Pisua Sub-23 Gizonak (7.260kg):

Gari Garmendia 14.18

Pisua Sub-23 Emakumezkoak (4kg)

Alba Torres 13.26 (MMP)

Pisua Sub-20 Emakumezkoak (4kg)

Ane Torres 12.73 (Denboraldiko marka)


Iruñan, Euskadiko Froga Konbinatuen Txapelketan, Nora Tobar bikain aritu zen, eta bere lehen Heptatlonean Euskadiko Azpitxapeldun Absolutoa eta Junior Txapelduna izan zen. Lortutako 4433 puntuekin Gipuzkoako eta Euskadiko Junior errekorrak hautsi zituen eta estatalerako minimatik 267 puntu eskaxera gelditu zen. Era berean, gure klubeko errekor absolutoa ezarri du.

100m Hesi: 16.30 (-1.8)

Altura Jauzia: 1.60

Pisua (4kg): 8.98

200m: 26.61 (+0.7) (MMP)

Xabalina 600gr: 30.93 (MMP) Klubaren Errekorra

Luzera jauzia: 5.77 (MMP) Klubaren Errekorra AL

800m: 2:42.83


Durangon izan genuen Euskadiko Absoluto Txapelketa eta bertan gure atletek 5 domiña lortu zituzten. Azpimarratzekoa Adel Ben Miloud-ek bigarren urtez jarraian lorturiko titulua 800 metrotan. Marka personal berria lortu zuen 1:54.72 eta hobetzeko itxura duela nabarmentzen zaio. Joseba Berasain ere bikain Pisu jaurtiketan Txapeldun izan bait genuen.

100m (E)

.- Leire Tobar 12.96 (-1.3)

.- Ane Ormazabal 13.02 (-1.2)

1ª Alazne Furundarena (ATSS) 11.95 (-1.2) Txapeldun

.- Nerea Galparsoro (Grupompleo Pamplona Atlético) 12.77 (-1.3)

100m (G)

.- Eneko Barandiaran 11.75 (-1.3)

.- Octavian Romanescu (Real Sociedad) 10.85 (-1.0)

800m (G)

Adel Ben Miloud 1:54.72 (MMP) Txapeldun

Pisua (4kg) (G)

Joseba Berasain 14.05 Txapeldun

1500m (E)

Ana Samaniego 4:53.35 (MMP)

Uxue Ibáñez 4:58.89

Mailua (4kg) (E)

Dorleta Oiarbide 44.78

5000m (E)

1ª María Ibañez (ATSS) 18:13.90 Txapeldun

5000m (G)

6º Alexander Oiarbide (ATSS) 15:56.34


Kantabriako Los Corrales de Buelna probara joan zitzaigun Eneko Agirrezabal. Bertan, estatuko onenen artean lehiatu zen 5000m-ko proban bainan tamalez ez zuen bere egunik onena eduki.

10000m (G)

18º Eneko Agirrezabal 14:33.49


Oñatin Corpus eguneko lasterketa izan genuen. Euskadiko fondista onenentsuak elkartu ziren bertan 10km-ko lasterketa egiteko asmotan. Nesketan, egunik aproposena ez izan arren, beti puntan Izaro Rubio. Zazpigarren bukatu zuen eta lehen gipuzkoarra izan zen.

10000 (E)

Izaro Rubio 39:47


Larunbat gauean ospatu zen Music Night lasterketa Donostian 10 km-ko ibilbiderarekin. Bertan txukun ibili zen Alvaro Calderon 6. Postua lortuz 35.20 denborarekin.


Alazne Furundarena berriro internazionala izango da


Momentuko Euskadiko abiadura-lasterkari onena den Alazne Furundarena, berriro internazional moduan arituko da espainiar selekzioarekin. Ostiral hontan Portugalen aurka arituko dira Salamancan eta 4 x 100 proban parte hartuko du. Ekainaren amaieran ere errelebo berdinean arituko da Tarragonan ospatuko diren Mediterranear jokoetan.


Federatuentzako hurrengo probak


Larunbata

Salamanca: Trofeo Internacional

Basauri: PLP + Campeonato de Euskadi Infantil (Jabalina y Disco)

Ciudad Real: Campeonato de España Juvenil de Federaciones Autonómicas (Aritz Apaolaza)

Igandea

Durango: Campeonato de Euskadi de Veteranos

Pamplona: Campeonato de Navarra Absoluto


Hurrengo proba herrikoiak


Larunbata

Oiartzun: Intxixu Trail

Eskoriatza: Gabez Takarraran Gabeko Mendi Lasterketa

Igandea

Donostia Herrera: Run4Parkea (3,14km + 6,28km)

Lakuntza: Aralar Mendi Lasterketa ( 15km + 25km)

Eibar: Galdaramiño Igoera

Sopelana: Forum Sport Kosta Trail

Zierbena: Galipa Mendibira

Bilbo: Carrera MercaBilbao

Vitoria: Carrera de la Mujer

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page