Euskadiko jubenil eta junior txapelketa bikaina


Maila ona erakutsi zuten Txindoki Grupo Jaso AT-ko atletek Durangoko Landako pistan ospatu ziren Euskadiko jubenil eta junior mailako txapelketan.


Jubenil mailan azpimarratzekoak izan ziren garaipen hauek: Aritz Apaolaza pisu jaurtiketan (5 kg) 15.32-ekin, marka pertsonala eta Ander Svensson altuera jauzian 1.80-rekin, marka pertsonala hau ere. Ander Svensson bera 4. izan zen luzera jauzian 5.75-ekin (+0.4) eta 18. 100 m-tan 12.08-rekin (+1.7), marka pertsonala. Jon Etxarri 18. izan zen 100 metrotan 12.08-rekin (+1.6) eta 19. 200 metrotan 25.10-ekin (-0.7). Nesketan nabarmentzekoak izan ziren bigarren postu hauek: Leire Tobar 100 m hesietan 15.05-ekin (+1.7), Xixonen ospatuko den Espainiako jubenil mailako txapelketarako gutxieneko marka eta Irenia Apaolaza 200 metrotan 26.05-ekin (+0.1), marka pertsonala eta Espainiako jubenil txapelketarako gutxieneko marka hau ere. Jauzi hirukoitzean Leire Mendizabal 5. izan zen 10.57-rekin (+2.8) eta balioko 10.41-eko (+1.3) salto batekin eta Laida Garmendia 7. 100 m hesietan 16.66-ekin (+1.7), marka pertsonala. 100 metrotako finala bertan behera geratu zen kronometraje elektronikoak huts egin baitzuen.


Finalerdietan Irenia Apaolazak 12.80 egin zuen (+2.1), Ane Ormazabalek 12.92 (+0.9), marka pertsonala, Amaia Zeberio 23. izan zen 13.53-rekin (+2.1) eta Garazi Ramírez 24. 13.54-rekin, marka pertsonala. 200 metrotan Ane Ormazabal 11. izan zen 27.47-rekin (+0.0) eta Garazi Ramírez 23. 28.84-ekin (+0.0).

Junior mailan txapeldun izan ziren Nora Tobar altuera jauzian 1.60-rekin, Leire Garmendia pisu jaurtiketan (4 kg) 11.41-ekin eta Ane Irribarria 100 metro hesietan 16.13-rekin (+1.2). Ondoren, serie gehigarri batean Anek 15.49-an (+1.9) egin zituen 100 m hesiak, marka pertsonala eta klubeko junior errekor berria ezarriz. Brontzezko domina Ibone Aiestaranentzat jauzi hirukoitzean 9,97-rekin (+1.7) eta 5. Ainara Zubeldia 100 metrotan 12.96-rekin (+0.0).


Arrasaten ospatu ziren pisuko partaidetza libreko probetan marka onak lortu zituzten atleta urdinek. Promesa mailan Joseba Berasainek 14.42 m-ra bota zuen 7.260 kg-ko bola, marka pertsonala modu birakarian eta Soriako promesa mailako Espainiako txapelketarako gutxieneko marka. Junior nesketan Leire Garmendiak 4 kg-ko bola 12.07 m-ra bota zuen, marka pertsonala, lehen aldiz 12 m-ak gaindituz. Jubenil mutiletan Aritz Apaolazak 5 kg-ko bola 14.81 m-ra bota zuen eta beterano mailan Lurdes Intxaustik 3 kg-ko bola 8.78 m-ra, marka pertsonala.


Estatu Batuetan Gari Garmendiak pisua (7,260 kg) 15.36 m-ra bota zuen eta mailua (7,260 kg) 40.07 m-ra Hutchinson-en (Kansas). Dorleta Armendarizek mailua (4 kg) 52.66 m-ra bota zuen Lubbock-en (Texas) eta Ane Torresek pisua (4 kg) 12.02 m-ra San Antonion (Texas).


Irunen ospatu zen eskolarteko Gipuzkoako txapelketen hirugarren eta azken jardunaldian honako emaitzak izan ziren.


Infantil mutiletan azpimarratzekoa San Benitoko Aratz Lasaren garaipena 500 metrotan 1:21.2 denborarekin eta Beasain BHI-ko Urtzi Altunaren brontzezko domina proba berean 1:22.3-rekin. 1000 metro oztopoetan bigarren postuan amaitu zuen Beasain BHI-ko Aimar Aierbek 3:12.2-rekin eta laugarren izan zen Jakintzako Danel Pérez altuera jauzian 1.54-rekin. Neska infantiletan txapeldun izan zen Beasain BHI-ko Maddi Urrestarazu disko jaurtiketan (800 g) 22.12-rekin. Mutil alebinetan bigarren postuan amaitu zuen pilota jaurtiketan (400 g) JM Barandiaraneko Zuhatz Sukiak 39.22-rekin. 500 metrotan 5. Alex Lizarralde, 7. Harri Lasa eta 8. Eneko Auzmendi, hirurak Lizeokoak, 1:32.3, 1:34.0 eta 1:34.8-rekin hurrenez hurren. Luzera jauzian 6. Lizeoko Ekain Mugika 4.19-rekin.


Donostian ospatu zen enpresen arteko lasterketan garaipena lortu zuten beste behin CAF-eko korrikalariek. Kasu honetan taldea José Antonio Blanco “Txuri”, Gorka Satrustegi, Álvaro Calderón eta Iker Zurutuzak osatu zuten, lehen hiruak Txindoki AT-ko kideak eta Iker Zurutuza idiazabaldarra gure taldean ibilia baita, mendiko lasterketetan burubelarri dabilena gaur egun.


Segura – Zerain Trail lasterketaren sprint modalitatean (15 km) aipatzekoa Unai Cobos ordiziarraren bigarren postua. Lasterketa berean 28. izan zen Jon Zeberio eta nesketan 16. izan zen Nora Insausti. Nafarroako Higa de Monreal mendi lasterketan, 14 km-ko lasterketan, zazpigarren izan zen Uxue Arrese.


Asteburua


Asteburu honetarako larunbat arratsaldez kadete, jubenil, junior eta beterano mailako Gipuzkoako txapelketak ditugu Donostian, partaidetza libreko probez gain. Ostiral arratsaldez Donostiako Anoetako belodromoan infantil mailako pertika jauziko Gipuzkoako txapelketa. Gasteizen larunbat arratsaldez partaidetza libreko probak, Iruñan larunbat goizez infantil, kadete eta jubenilentzat probak, eta Durangon larunbat arratsaldez eta igande goizez Bizkaiko jubenil eta junior mailako txapelketa. Igande goizez Tolosan eskolen arteko alebin mailako Gipuzkoako txapelketa. Goiz berean Zaragozan maratoia, apirilaren 15ean bertan behera geratu zena Ebroren uholdeek eraginda. Bertan izango da Txindoki AT-ko Álvaro Calderón donostiarra.


Lasterketa herrikoietan igandean Otola – Zelai Aretxabaletan, non bikote mistoen lasterketa ere izango den, Zarautz Herri Lasterketa, minbiziaren aurkako lasterketa Donostian, Erlaitz – Aiako Harriak mendi lasterketa Irunen, Iruñako maratoi erdia eta 10 km-ko lasterketa, Irati Trail 13 eta 23 km-ko mendiko lasterketak (Nafarroa), San Isidroko legoa Karrantzan (Bizkaia), Run For Parkinson Portugaleten (Bizkaia) eta Zuiako lasterketa herrikoia (Araba).

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now