Txindoki AT-ko partaideen garaipenak Lazkao, Zarautz eta Andoainen


Pasa berri dugun astebukaera eta zubi luze honetan, taldekide urdinek garaipenak eskuratu dituzte parte hartu duten non-nahi.


Ostiralean bertan, Lazkaon bikotetako lasterketa mistoan Izaro Rubio eta Unax Garcia ama-semeek txapela lortu zuten bigarren urtez jarraian. 64 bikote helmugaratu zirelarik, aipatzekoa ere Uxue eta Javier Ibañez anai-arrebek lortutako 4. postua, 5. Irati Zubizarreta eta Adrian Pajares. Besteak beste, honako taldeko atletek ere parte hartu zuten: Olatz Unanue, Naia Lopez, Jon Zeberio, Iraia Mendia, Jon Etxeberria, Irati Esnaola eta Alai Urra.


Igandean aldiz, Zarautzen Pagoetako mendi lasterketa mistoa ospatu zen 87 bikoterekin. Garaile izan ziren Ordiziko Lide eta Imanol Urrestarazu aita-alabak, eta 6. Olatz eta Asier Unanue lehengusuak.

Maiatzaren 1ean, Santa Kruz lasterketa herrikoia Andoainen. 40. urteurren honetan Eneko Agirrezabal segurarrak eskuratu zuen txapela 31:22 denborarekin 10 km-ko zirkuitoan, 21. postuan Imanol Oiarbide 35:31 markarekin eta 74. Angel Perez “Pululu” 39:26. Denera 225 korrikalarik parte hartu zuten.

Bestalde, taldekako ohorezko mailako ligan, Real Sociedad taldeak errez irabazi zuen Iruñan, 236 punturekin lider jarri da eta Odei Lopez-ek pisu jaurtiketan (7.260 kg) 4. postua lortuz 14.71m-rekin.


Nesketan aldiz, Atlético de San Sebastián 2. izan zen Donostian 192,5 punturekin eta 6. kokatu da sailkapenean. Alazne Furundarena 100m-tan garaile 12.15 (-0.3) denborarekin eta 2. 200m-tan 24.79 (+1.0), Nora Tobar 4. luzera jauzian 5.42 (+0.0) eta 5. 100 m hesietan 15.67 (-0.1), marka pertsonala, Leire Garmendia 4. pisuan (4 kg) 11.32 eta Dorleta Oiarbide 4. mailu jaurtiketan (4 kg) 46.22 m-rekin.


Lehen mailako mutilen ligan (Monzón, Huesca), Atlético de San Sebastián ordezkatuz Alexander Oiarbide 5. izan zen 3000m oztopoetan 10:22.2 denborarekin. Taldeka 3. 165 punturekin sailkapeneko 11. postuan kokatu dira.


PLP probetan, Basaurin, Joseba Berasainek pisu jaurtiketan (7.260 kg) 13.68 m eta Durangon Jon Etxeberria kadeteak 3000m-tan 10:20.07, marka pertsonala.


AEB-tan Dorleta Armendarizek pisua (4 kg) jaurti zuen 51.71m-tara Lubbock-en (Texas) eta Alba Torres-ek pisua (4 kg) 12.05 Shippensburg-en (Pensilvania).


Gipuzkoako kirol eskolarreko bigarren jardunaldian (Eibar), aipatzekoa alebinetan Aratz Cendon-ek (Urdaneta) lortutako garaipena pisuan (2 kg) 11.97 markarekin eta Zuhatz Sukiak (JM Barandiaran) 8.78-rekin brontzea, 2000m-tan 4. Urko Etxebeste (Lizeo) 7:19.5 markarekin eta 2000m nesketan 5. Elene Etxeberria (Jakintza) 8:17.9-rekin eta altuera jauzian 8. Elaia Calvillo (Urdaneta) 1.00 m-rekin. Infantil neskei dagokienez, 3000m-tan 5. Naroa Iturrioz (Jakintza) 11:33.8, jauzi irukoitzean 6. Maddi Urrestarazu (Beasain BHI) 9.33. Infantil mutiletan, 3000m-tan 5. Aimar Aierbe (Beasain BHI) 10:34.7.


Astebukaera


Astebukaera honetan Euskadiko jubenil eta junior mailan aire libreko txapelketa ospatuko da Durangon larunbat eta igandean. Larunbatean ere, Nafarroako txapelketa kadete eta jubenilentzat goizez Iruñan, eta arratsaldean promesa mailarentzat. Igande goizez, Irunen 3. eta azken jardunaldia Gipuzkoako eskolartekoentzat.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, larunbatean Gure Esku Dago Lasterketa Donostian, Segura-Zerain Sanson 25 km-ko Traila, Segura-Zerain Sprint 15 km Traila, eta BEC-eko dorrera igoera Barkaldon. Igandean, empresen arteko lasterketa Donostian, Izaspiko Igoera Ezkion, Martin Fiz maratoia/erdi-maratoia/10km Gasteizen, Ugao-Miraballes Herri Krossa (Bizkaia), Proyde-Proega lasterketa solidarioa Deuston (Bizkaia), Kanpezu mendi maratoia Araban, erdi-maratoi eta karrera motza Xtreme - Higa de Monreal (Nafarroa).

Sarrera nabarmenenak