top of page

Mutilen igoera lehen mailara eta nesken 6. postu ona Euskadiko kluben arteko txapelketan


Asteburu aparta Txindoki AT Grupo Jaso-rena asteburuan jokatu diren Euskadiko kluben arteko txapelketetan. Ezbairik gabeko arrakasta izan zen parte hartu zuten 18 atleta mutilena eta 18 atleta neskena. Elastiko urdina ezin hobe defend>atu zuten. Neskek 6. postu on bat lortu zuten Donostian ospatu zen lehen mailako txapelketan eta mutilek bigarren mailako txapelketa irabazi zuten Durangon eta lehen mailara itzuliko dira, dagokien tokira.


Donostian, lehen mailan, neskek hiru probetan huts egin zuten, ez baitzuten inor aurkezterik lortu hain zuzen 5 km ibilketan, 3000 m oztopoetan eta pertika jauzian. Honek, gainontzeko probetan maila bikain bat ematera behartzen zaitu eta baita lortu ere. Hauek izan ziren 18 atletek lorturiko emaitzak:

4x100 m-tan Euskadiko txapeldunorde izan ziren modu honetan. Bestalde, Ane Irribarria eta Ainara Zubeldiak Murtzian ospatuko den Espainiako sub20 txapelketarako gutxieneko marka lortu zuten.


Bigarren mailako txapelketan, Durangon, mutilek espero zutena egin zuten. 18 atleten artean egin zituzten 20 probak, inon huts egin gabe. Horrela, lehiaketa irabazi eta lehen mailara igotzearen helburua bete zen, iaz modu bidegabean utzi zuten kategoriara itzuliz. 20 probetatik 7 irabazi ziren. Hauek izan ziren emaitzak:



Aipatu Joseba Berasainek marka pertsonala lortu zuela modu birakarian eta Odei Cerezoren debuta izan zela klubarekin.



Donostiako lehen mailako mutilen txapelketan Errealak irabazi zuen, non Odei Lopezek pisua jaurti zuen, 15.38-ko marka erdietsiaz. Lehiaketa berean hirugarren izan zen Atlético de San Sebastián, Alexander Oiarbideren partaidetza izan zuena 3000 m oztopoetan, hirugarren amaituz 10:17.79-ko denborarekin. Nesken lehiaketan Atlético de San Sebastián-ek irabazi zuen. Alazne Furundarenak 100 m-ak lehiatu zituen talde honekin 12.06-ko marka lortuaz.


Estatu Batuetan Alba Torresek pisua (4 kg) 13.12-ra bota zuen, marka pertsonala, eta diskoa (1 kg) 23.88-ra New Wilmington-en (Pensilvania). Gari Garmendiak pisua (7.260 kg) 14.61-era bota zuen eta mailua (7.260 kg) 40.42-ra North Newton-en (Kansas).


Iurretan (Bizkaia) ospatu zen absolutu eta beterano mailako errepideko 10 km-ko Espainiako txapelketan, José Antonio Blanco “Txuri” 9. izan zen 40-44 urteko kategorian 32:35-ekin, Iker Iztueta 46. izan zen 35-39 urteko kategorian 37:18-rekin eta Ángel Pérez “Pululu” 40.a izan zen 45-49 urteko kategorian 39:49-rekin. Taldeka 11. postua lortu zuten Espainiako txapelketan 35-39 urteko kategorian.

Elgoibarren ospatu zen eskolarteko Gipuzkoako txapelketaren lehen jardunaldian aipatzekoak izan ziren Jakintzako Oier Zubeldiaren garaipena 80 m-tan 9.85-ekin eta Beasain BHI-ko Aimar Aierberena 1000 metrotan 3:02.62-rekin. Laugarrenak izan ziren La Salleko Elene Bolinaga 220 m hesietan 34.23-rekin eta luzeran 4.45-ekin, eta Beasain BHI-ko Maddi Urrestarazu pisuan (3 kg) 8.00-rekin. Seigarrenak izan ziren Jakintzako Naia Iraola 1000 metrotan 3:27.96-ko denborarekin eta Beasain BHI-ko Daniela Holguin 80 m-tan 11.41-ekin (10.88 finalaurrekoetan). Alebinetan aipatzekoak Lizeoko Urko Etxebesteren brontzezko domina 1000 metrotan 3:25.18-rekin, Urdanetako Elena Calvilloren seigarren postua 60 metrotan 9.02-rekin (8.88 finalaurrekoetan) eta Jakintzako Elene Etxeberriaren zazpigarren postua 1000 m-tan 3:44.71-ekin.


Donostiako maratoi erdian azken orduko parte hartzea izan zuen gure taldeko Álvaro Calderón maratoilariak, ezin izan baitzuen aurreikusia zuen Zaragozako maratoian parte hartu Ebroren uholdeak zirela eta. Donostian 12.a izan zen helmugan 1:14:51 denbora onarekin.


Gabiriako Leharrei mendi lasterketan Auritz Mendizabal 14.a izan zen eta Mendaroko Kilimon Trail-eko lasterketa motzean Jon Zeberio 16.


Zentroen eta kluben arteko infantil mailako Gipuzkoako txapelketa Altamiran


Igande honetako goizean zentroen eta kluben arteko infantil mailako (2004 eta 2005ean jaioak) Gipuzkoako txapelketa burutuko da Altamirako pistan. Bertan Goierriko hainbat eskolen parte hartzea izango da.


Zerupeko pistan parte hartze askeko lehiaketak ditugu larunbat arratsaldez Donostian eta goizez Iruñean. Larunbat eta igandean Jaengo Andujar hirian unibertsitate arteko Espainiako aire libreko pista txapelketak ospatuko dira. Durangon larunbatean eta Getxon igandean Bizkaiko kluben arteko txapelketak egingo dira.


Lasterketa herrikoiei dagokienean, larunbatean Donostiako Egia auzoan Sudur Krossa ospatuko da, Leitzako lasterketa herrikoia eta Bilboko nazioarteko milia. Igandean Bailarako Krossa Iruran, bikotekako 3 miliak eta errelebokako milia Irunen, San Markosera igoera Errenterian, Aloñako igoera Oñatin, osasunaren lasterketa Sondikan (Bizkaia), Estibalitzera igoera Gasteizen, almadiaren krossa Burgin (Nafarroa), mendiko maratoi erdia Berroetan (Nafarroa) eta Hiru Herri lasterketa Burlatan (Nafarroa).

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page