top of page

Euskadiko Maratoi Erdiko Txapelketan taldekako podiuma


Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian, Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketarako baliagarri, Txindoki Grupo Jaso AT taldeko hiru atletek hartu zuten parte gizonezkoetan, podiumeko hirugarren lekua zapalduz Euskadiko txapelketan. Arratsalde hotz eta euritsuan, Alvaro Calderón Euskadiko 8. eta Gipuzkoako 6. helmugaratu zen bere inoizko markarik onena hobetuz, 1:14.13, eta sailkapen orokorrean 27. Auritz Mendizabal 49. postuan iritsi zen Euskadiko 14. eta Gipuzkoako 12. eginez, 1:17:11-ko marka txukunarekin. Azkenik Imanol Oiarbide 55. izan zen, Euskadiko 16. eta Gipuzkoako 13., 1:17:50ekin. Era honetan, taldekako brontzezko domina lortu zuten Goierri Garaia eta Xeye taldeen atzetik.

Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiarekin batera ospatu zen 8 km-ko lasterketa herrikoian Jon Zeberio 21. izan zen helmugan.

Estatu Batuetan aire libreko beste jardunaldi batek izan zuen tokia. Gari Garmendiak, Arligntonen (Texas), bere inoizko hirugarren markarik onena egin zuen, bai pisu jaurtiketan (7.260 Kg) 15.09rekin, baita mailu jaurtiketan (7.260 Kg) 39.64rekin ere. Bestetik, Abilenen (Texas), Dorleta Armendarizek mailu jaurtiketan (4 Kg) 51.03 eta Houstonen (Texas), Ane Torresek pisu jaurtiketan (4 Kg) 12.00ko marka erdietsi zuten.


Bolitas Anaiak Maratoi Erdiko Munduko Txapelketan Valentzian


Bolitas Anaiak taldeko 7 partaide aritu ziren Valentzian ospaturiko Maratoi Erdiko Munduko Txapelketan, taldearen 9. urtemuga ospatzeko aitzakiarekin. Munduko atletarik onenen alboan eta aukerak merezi bezalako jokaleku batean, ondorengo “Bolitasak” aritu ziren: Mitxel Cuadrado 1:23:51, Manuel Etxarri 1:25:55 eta “F beterano” mailan (60-64 urte bitartean) hirugarren, Izaro Rubio 1:27:06 eta “B beterano” mailan (40-44 urte bitartean) 7., Angel Pérez “Pululu” 1:27:50, Roberto Garcia 1:32:32 distantzian debuta eginez, eta Jose Luis de Miguel 1:53:11 eta “H beterano” mailan (70-74 urte bitartean) 12. Bertan izan zen, nola ez bestela, logistika lan itzela eginez Javier Carrizo “Javitxin”.


Aste Santuko eta Pazko Asteko kontzentrazioak


Aste Santuko opor hauetan, Atletismo federazio desberdinek antolaturiko kontzentrazioetan izango dira Txindoki Grupo Jaso AT-ko zenbait partaide. Espainiako Federazioak deituta, Palma Mallorca-koan izango da Alazne Furundarena abiaduran eta Euskadiko Federazioarekin Octavian Romanescu L'Alfàs del Pin (Alacant) abiaduran. Gipuzkoako Federazioarekin, azkenik, 10 atleta izango dira Benicàssimen (Castelló) jubenil eta junior mailei dagokienez, eta Cambrilsen (Tarragaona) 5 infantil.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, Aste Santua dela eta bi lasterketa soilik daude iragarrita. Ostiral Santu egunez, martxoaren 30a, Yugoko ermitara igoera Arguedasen (Nafarroa) eta Pazko-asteko astelehenerako, apirilaren 2a, Neska Korrika Azkainen (Lapurdi).

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page