Espainiako junior mailako pista estaliko txapelketa Ourensen


Ourenseko pista estali berria izango da Espainiako junior mailako txapelketaren jokaleku datorren asteburuan. Bertan izango dira Txindoki Grupo Jaso AT-ko 4 partaide. Pisu jaurtiketan (4 kg) Leire Garmendia arituko da, egiten ari den neguko denboraldi bikainari jarraipena emateko xedez. Partehartzaileen artean 5. markarik onena dauka eta postu horren inguruan amaitzea dauka jomugan, baita 11.59-ko bere marka hobetzea ere. Froga konbinatuetan (pentathlon) ariko da Nora Tobar, partaideen artean 8. markarik onenaren jabe da aurten eginiko bere partehartze bakarrean, 3035 punturekin. 60 metroko hesi-lasterketan, berriz, Ane Irribarria lehiatuko da bere 9.56ko marka ontzeko asmoarekin. 60 metrokoan Ainara Zubeldiaren txanda izango da, bere aurtengo 8.00ko marka hobetu nahian.


Larunbat goizean, Iruñean, parte hartze libreko frogak ospatuko dira zerupean kadete zein jubenil mailakoentzat. Ordiziako Altamirako pistan, bestalde, eskolarteko alebin mailako txapelketak izango du tokia. Igandean Goierriko Krosa ospatuko da Zumarragan eta egun berean froga konbinatuak alebin eta infantil mailakoentzako Tolosan.


Lasterketa herrikoiei dagokienean, larunbatean izango da Aingeru Guardakora Igoera Donostiako Ibaeta auzoan, eta Mugagabe Trail mendi maratoia Laudion (Araba). Igandean, aldiz, Lilatoiak izango du tokia Donostian, Orioko Mendi Lasterketa, Erandioko Herri Krosa (Bizkaia), Galar Mendi Lasterketa (Nafarroa) eta Media Maratón del Camino Najera eta Santo Domingo de la Calzada artean (Errioxa).


Dorleta Oiarbide Espainiako 4.


Castellonen ospaturiko Espainiako junior mailako jaurtiketa luzeko neguko txapelketan, paper bikaina jokatu zuen Dorleta Oiarbidek mailu jaurtiketan (4 kg). 47.45m-ko jaurtiketa onenarekin, bere marka eginez gainera, 4. postua eskuratu zuen, brontzezko dominatik 56cm-ra soilik.


Hodei Caballero Espainiako 14.


Debut ezin hobea izan zuen Hodei Caballerok bere Espainiako lehen txapelketan, Valentziako Burjassot herrian. 14. postuan helmugaratu zen 5 km-ko martxako progan kadete mailan. Aurrez bere markarik onena zen 28:55-ekoari koska bat kendu, eta 26:11 egin zuen, ekainean Castellonen ospatzekoa den Espainiako aire libreko txapelketarako txartela bereganatuz.


Espainiako kluben arteko kros txapelketa bikaina Xixonen


Txindoki AT-ko 4 talde desberdin lehiatu ziren Xixonen ospaturiko Espainiako kluben arteko kros txapelketan.


Parte hartzen lehenak jubenil neskak izan ziren, 53 taldetatik 27. postuaren jabe eginez eta euskal taldeen artean 2. Bakarka, 91. helmugaratu zen Naia Lopez, 113. Maddi Galparsoro, 117. Intza Urrestarazu, 128. Uxue Arrese eta 232. Lorea Rajado.

Bigarrenak junior mailako neskak izan ziren, 29 taldetatik 20. postua lortu zuten, eta 2. euskal talderik onena. Bakarka, Lide Urrestarazu bikain aritu zen 14. postuan eginez, Maitane Perez 75. eta Olatz Esnaola 95.

Senior mutilak kros motzean aritu ziren ondoren, 52 taldetatik 20. izan zirelarik. Eneko Agirrezabal 31., Gorka Satrustegi 65., Jose Antonio Blanco “Txuri” 115., Egoitz Iztueta 234., Adel Ben Miloud 260., eta Iker Iztueta 263.

Promesa neskak izan ziren lehiatzen azkenak, 12 taldetatik 7. onenak izanez. Irati Zubizarreta 15., Uxue Ibañez 18., Ana Samaniego 25. eta Olatz Unanue 36.

Amaitzeko, aipatu senior mailako nesketan Maria Ibañez jardun zela Atlético San Sebastián-en elastikoarekin, 38. tokian iritsi zen eta bere taldea Espainiako 4. izan zen.


Euskadiko pista estaliko txapelketan 10 podium


10 domina eskuratu zituzten Txindoki AT-ko gure atletek Euskadiko pista estaliko txapelketan. Kadete mailan Markel Acostak garaipena erdietsi zuen 60 metrokoan, bere marka pertsonala berdinduz 7.41rekin. Gainera, 60 metroko hesi-lasterketan azpitxapeldun izan zen 9.03rekin, nahiz eta finalerdietan 8.95 egin. Unax Garcia 10. izan zen parte hartzaile askoko 1000 metrokoan, 3:11.28-rekin. Kadete nesketan, 60 metrokoan Maddi Esnaola 8.29rekin 4. izan zen. Jubenil mutiletan, pisu jaurtiketan (5 kg) Aritz Apaolaza 15.14-rekin txapeldun, luzera jauzian Ander Svensson 6.02-rekin 5., Jon Etxarri 200 metrokoan 24.95-ekin 12., eta 60 metrokoan 7.68-rekin 16. Jubenil nesketan, Leire Tobarrek 60 metroko hesi-lasterketan urrezko domina irabazi zuen 9.20-rekin, Irenia Apaolazak 200 metrotan 26.40-rekin zilarrezko domina, Leire Mendizabalek jauzi hirukoitzean 10.24-rekin brontzezko domina, Laida Garmendia 60 metroko hesi-lasterketan 10.21-ekin 7., Ane Ormazabal 14. 200 metroko eta 60 metroko lasterketetan, 27.99 eta 8.53-rekin, hurrenez hurren, eta Amaia Zeberio 60 metrokoan 8.64-rekin 20. Junior maila nesketan, pisu jaurtiketan (4 kg) Leire Garmendia gailendu zen 11.50-ekin, Ane Irribarria ere 60 metroko hesi-lasterketan ere lehenengoa izan zen 9.58-rekin, luzera jauzian Nora Tobar 5.24-rekin azpitxapeldun, Ainara Zubeldia 60 metrokoan 8.01-ekin 3., Natale Oiarbide jauzi hirukoitzean 9.44-rekin 4., eta Ahizpea Oiarbide 200 metrokoan 27.84-rekin 6.


Gure mugetatik kanpo, Estatu Batuetako Birmingham hirian (Alabama), Ane Torresek 12.50-eko jaurtiketa burutu zuen 4 kg-koarekin.


Altamiran ospaturiko infantil mailako parte hartze libreko frogetan, Maddi Urrestarazuk (Beasain BHI) ondorengo garaipenak eskuratu zituen: 80 metroko hesi-lasterketa 13.70-ekin, jauzi hirukoitza 9.03-rekin eta 150 metrokoa 21.60-rekin. Mutiletan, Aratz Lasa (San Benito) izan zen lehena 15.40-rekin 80 metroko hesi-lasterketan, Unai Mendizabal (Beasain BHI) jauzi hirukoitzean 8.60-rekin, eta Oier Zubeldia (Jakintza) 150 metrotan 19.40-rekin.

Tolosako alebin mailako parte hartze libreko frogei dakienean, 2000 metrokoan Irantzu Eskisabel (Urdaneta) 8:09-rekin nagusitu zen, altura saltoan Elaia Calvillo (Urdaneta) 1.15-ekin eta 60 metrokoan Leire Calvo (Urdaneta) 9.45-ekin. Mutiletan, 1. postuan Zuhaitz Sukia (JM Barandiaran) altura saltoan 1.05 eginda, eta 60 metrokoan 9.30-ekin.


Sevillako maratoiarekin lotuta, Unai Azpiazuk nahikoa egin zuen lasterketa 3:02.45-ekin amaituta, 15. kilometrotik aurrera arazo fisikoekin aritu behar izan zuen eta. Azkenean, helmugan, 932. izan zen 9494 korrikalariren artean. Beste batean izan beharko du.


Saharako Krosean, Ormaiztegin, Izaro Rubio izan zen beste behingoz garaile. 5.4 km-ko lasterketa motzean, berriz, Jon Zeberio 5. Irungo Maratoi Erdiarekin batera ospatzen den 10 km-koan, Alexander Oiarbide (Atlético San Sebastián) ordiziarra nagusitu zen, Alvaro Calderon 3. eta Imanol Oiarbide 9., biak Txindoki AT-ko atletak.


Mendi lasterketetan, UZ Trail lasterketa motzean (11 km), Urretxun, Mikel Zabalegi ordiziarra gailendu zen eta Aiako Mendi Lasterketan Unai Cobos 6.

Sarrera nabarmenenak