top of page

Adel Ben Miloud Iztueta, pista estaliko Euskadiko txapeldun 800m-tan


Urdinez jantzitako atletek emaitza bikainak eskuratu zituzten Donostiako belodromoko Euskadiko pista estaliko txapelketetan. Dudarik gabe, onena Adel Ben Miloud Iztueta ordziarra izan zen, lasterketa azkar eta adimentsu bati esker, beti zaila izan ohi den 800m-tako lasterketan garaipena eskuratu zuen aurreko udaran aire librean irabazitako txapelari jarraipena emanez. Gainera, marka pertsonala lortu zuen 1:56.86 denborarekin, eta marka honek asteburu honetan ospatuko den promesa mailako (sub 23) Espainiako txapelketarako pasea eman dio. Bertan, ahalik eta urrunen heldu eta marka hobetzen saiatuko da. Bestalde, aipatzekoa hau ere, txapeldunorde Joseba Berasain pisu jaurtiketan (7,260 kg) 13.49 m-ko marka pertsonalarekin, Salamancarako pasea eskuratu arren ez da bertan izango. Brontzezko domina Leire Garmendia pisuan (4 kg) 11.21, bere 3. markarik onena eta Nora Tobar 60 m hesietan 9.43 marka pertsonala eta Ourenseko estatuko txapelketarako gutxieneko marka. Seigarren Nora Tobar luzera jauzian 5.19-rekin, denboraldi honetako markarik onena eta Ainhoa Argandoña 60 m-tan, 8.00 denboraldiko markarekin eta Salamancarako pasea. Zazpigarren Ainara Zubeldia 60 m-tan 8.06-ekin eta 8.00 finalaurrekoetan Ourenserako gutxieneko marka honek ere. Zortzigarren Ana Samaniego 1500m-tan 5:07.78-rekin, marka pertsonala pista estalian. Bederatzigarren Ainara Zubeldia 200 m-tan 26.45-rekin, denboraldiko marka eta estutuko gutxieneko marka. Ibone Aiestaranek jauzi hirukoitzean 10.00 eta hamargarren Natale Oiarbide 9.33-ko jauziarekin. 12. Irenia Apaolaza 400 m-tan 1:01.08 eginez eta Eneko Barandiaran 60 m-tan 7.39-rekin denboraldiko marka lortuz. 21. Itsaso Estala 60 m-tan 8.26-ekin, denboraldiko marka honek ere eta 24. Ane Ormazabal 8.42 denborarekin.


Taldekide ohiei dagokienez, aipatzekoa Odei Lópezen (Real Sociedad) garaipena pisuan (7,260 kg) 15.36-ekin eta lehen postuan Octavian Romanescu (Real Sociedad) 60 m-tan 6.88-rekin, denboraldiko marka. Nerea Galparsorok (Grupompleo Pamplona Atlético) brontzezko domina 60 m-tan 7.95 denbnorarekin eta 200 m-tan 26.38 eskuratu zuen nahiz eta finalean ez parte hartu; bi marka hauek Espainiako txapelketan parte hartzeko eskubidea eman arren ez da bertan izango.


Belodromo bertan ospatutako PLP probetan, Markel Sánchez kadeteak 60m-tan 10.00-tan egin zituen, marka pertsonala. Leire Tobar jubenilak 9.25 eta Nora Tobar juniorrak 9.51.


Beterano mailako Euskadiko pista estaliko txapelketan, 800 m-tan garaile Gotzon Auzmendi (65-69 urte mailan) eta 4. Ángel Pérez “Pululu” 3000m-tan 11:36.04-rekin (45-49 urte mailan).


Amerikako Estatu Batuetan, Gari Garmendiak pisua jaurti zuen (7,260 kg) 14.22 m-tara eta mailu astuna (15,88 kg) 13.22-tara, marka pertsonala Wichitan (Kansas). Dorleta Armendarizek, mailua astuna honek ere (9,08 kg), 15.37-tara bota zuen Lubbock-en (Kansas).


Donostiako “Gimnástica de Ulia” krosean, Gipuzkoako 10 km txapelketarekin bat, emaitza onak eskuratu zituzten taldeko atletek. Aipatzekoa Izaro Rubioren 4. postua gipuzkoako txapelketan eta marka pertsonala 37:31 (40-44 urte bitartean lehena). Mutiletan 6. Alexander Oiarbide Gipuzkoako txapelketan (Atlético de San Sebastián) 33:07 denborarekin, Álvaro Caderón 12. 33:54 denborarekin, marka pertsonala zirkuito homologatuan (3. beteranoa 40-44 urte mailan), Imanol Oiarbide 28. gipuzkoarra (lehena 55-59 urte mailan) 35:51 markarekin eta Iker Iztueta 36:29 denborarekin 32. postuan.


Beste maila federatuetan, aipatzekoa Irene Izagirreren 2. postua kadete nesketan eta 4. postuan Jon Zeberiok jubenil mutiletan.


Eskolarteko mailan aldiz, alebin mutiletan 12. Xabat Miranda (San Benito), 14. Auritz Mendia (San Benito), 16. Aitzol Sodupe (Laiotz) eta 22. Aratz Landa (JM Barandiaran); non Txindoki AT taldeka bigarren. Alebin nesketan, 3. Alba Irizar, 4. Maren Gorrotxategi, 9. Maren Gorjon eta 10. Nahia Urain, denak San Benito-tarrak, non Txindoki AT garaile taldeka. Infantil nesketan, 2. Naroa Iturrioz, 11. Maia Blanco eta 13. Garazi Etxeberria, denak Jakintza Ikastolakoak, eta infantil mutiletan 3. Aimar Aierbe (Beasain BHI).


Infantilentzat Altamiran antolaturiko PLP probetan, aipatzekoak honako garaipenak: Maddi Urrestarazu (Beasain BHI) bai 80 m-tan 11.30-rekin eta bai pisuan (3 kg) 7.28-rekin, Elene Bolinaga (La Salle) luzera jauzian 4.00-rekin, 80 m mutiletan Oier Zubeldia (Jakintza) garaile 10.42-rekin. Luzeran eta pisuan (3 kg) Bingen Zubiarrain (San Benito) garaile 4.11 eta 5.08 markekin hurrenez hurren.


Astebukaera


Astebukaera honetan, igandean Euskadiko kros txapelketa ospatuko da Amurrion (Araba). Salamancan ospatuko den promesa mailako Espainiako txapelketan Adel Ben Miloud Iztueta 800 m-tan izango da onena ematen. Larunbatean, PLP-ko probak ospatuko dira bai Donostiako belodromoan nahiz Mendizorrotzan (Gasteiz). Larunbatean Durangon eta igandean Getxon, Euskadiko jaurtiketa luzeen txapelketa ospatuko da.


Bestalde, Iruñan larunbatean bertan Nafarroako jaurtiketa luzeen txapelketa PLP-ko probekin batera jubenil eta juniorrentzat. Azkenik, Zaragozan Nafarroako pista estaliko junior txapelketa PLP-ko probekin batera.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page