Pista eta krosean emaitza onak


Neguko denboraldiaren erdira iristear garenean, asteburu ona izan da froga desberdinetan parte hartu duten atleta urdinentzat.


Donostiako belodromoan Gipuzkoako Txapelketa Nagusia ospatu zen. Bertan, guztien gainetik etxekoak diren baina beste klub batzuetan ari diren bi atleta nabarmendu behar ditugu. Alazne Furundarena, Atlético San Sebastián, txapeldun izan zen 60 metrotan 7.55eko marka bikainarekin. Octavian Romanescuk ere, Real Sociedad, lehen postua bereganatu zuen 60 metrotan 6.91 egin ostean, aurtengo bere marka pertsonala izanik. Froga berean aipatzekoa baita ere Ainhoa Argandoñak erdietsiriko 4. postua, 8.05ekin bere aurtengo marka berdinduz, eta Nerea Galparsororen (Grupompleo Pamplona Atletico) 5. postua 8.08rekin. Leire Tobarrek 8.14, Ainara Zubeldiak 8.14, Itsaso Estalak bere lehiaketarako itzuleran 8.38 eta Maddi Esnaola kadeteak 8.58 bere debutean. Gizonezkoetan 60 metrotan aritu zen Eneko Barandiaran ere, 7.44ko denborarekin bere aurtengo marka ezarriz, Markel Acosta kadeteak debut bikaina egin zuen 7.63rekin, Sabadellen ospatzekoa den kadete mailako Espainiako Txapelketarako txartela lortuz, eta Unax Auzmendi kadeteak 8.65. Pisu jaurtiketan (7.26 Kg) Joseba Berasain txapeldunorde geratu zen 12.57ko jaurtiketarekin, bere inoizko markarik onena. 200 metrotan, emakumezkoetan, Ainara Zubeldia 5. izan zen 26.74rekin, bere aurtengo debuta distantzia honetan. Froga berean aritzekoa zen Alazne, baina finalerdietan 25.24 egin ostean finalean parte ez hartzea erabaki zuen. 800 metrotan, gizonezkoetan, Adel Ben Miloud hotz irten zen lasterketa hasieran baina amaiera bikain bati esker brontzeko domina eskuratu zuen, 1:58.81rekin.


Leku eta egun berean parte hartze libreko probak ere ospatu ziren. Bertan jubenil mailan, pisu jaurtiketan (5 Kg) Aritz Apaolazak 14.76ko marka pertsonala ezarri zuen. 60 metro hesi-lasterketan Markel Acosta kadeteak 9.03, marka pertsonala, Sabadelleko Espainiako Txapelketarako txartela, eta kadete mailan klubeko errekor berria. Bestetik, Markel Sanchez eta Unax Auzmendik marka pertsonala egin zuten 9.96 eta 11.36, hurrenez hurren. 60 metro hesi-lasterketan nesketan, Leire Tobar jubenilak 9.46, marka pertsonala eta Espainiako gutxienekotik 16 ehunenekora, eta Iraia Mendia kadeteak 10.75ekin marka pertsonala. Pisu jaurtiketan (3 Kg) Iraia Mendia kadeteak 9.65ekin marka pertsonala eta pisu berarekin Lurdes Insausti beteranoak 8.14eko marka, Espainiako rankingean bigarren postuan kokatuz 50-54ko adin tartean.


Bestetik, Gasteizen aire libreko parte hartze askeko frogetan, Dorleta Oiarbidek 3. aldiz hartu zuen parte mailu jaurtiketan (4 Kg) aurtengo denboraldian. Aurretik zekarren goranzko joerari eutsiz, 47.14ko jaurtiketari esker marka pertsonal berria ezarri zuen. Aipatzekoa 46.64ko beste jaurtiketa bat ere gin zuela, bere iazko 46.49ko marka bi aldiz hautsiz. Era honetan, Espainiako junior mailako rankingean 4. kokatu da behin behinean.


Estatu Batuetan ere ekin diote pista estaliko denboraldiari bertan ikasten ari diren gure lau atletetako bik. Dorleta Armendariz eta Gari Garmendiak eman diote hasiera, aurrerago arituko dira Torres ahizpak, Alba eta joan berria den Ane. Dorleta Armendarizek Texasen ospatu zen mailu jaurtiketan (9.08 Kg) 16.08ko marka ezarri zuen, bere markarik onena. Bestetik Gari Garmendiak, Nebraskan, 3 huts egite izan zituen pisu jaurtiketan (7.26 Kg) eta mailu jaurtiketan (15.88 Kg) bere marka hobetzea lortu zuen 12.52rekin.


Elgoibarko Juan Muguerza nazioarteko krosari dagokionean, lokatzez beteriko zirkuitu batean lehiatu behar izan zuten gure atletek, bai federatu eta bai eskolartekoek ere. Federatuetan senior mailan, Alex Oiarbide (Atlético San Sebastián) 40. izan zen sailkapen nagusian eta 3. gipuzkoarra. Bere atzetik sailkatu zen Jose Antonio Blanco “Txuri” 48. lekuan eta 6. gipuzkoarra. Senior-promesa mailan, Maria Ibañezek (Atlético San Sebastián) beste lasterketa on bat egin zuen, 18. postua eta 3. gipuzkoarra, Irati Zubizarreta 28. eta 6. gipuzkoarra, Olatz Unanue 32. eta 8. gipuzkoarra. Jubenil mutiletan Mikel Samaniego 26. izan zen helmugan eta 3. gipuzkoarra. Jubenil nesketan Naia Lopez 24. eta 3. gipuzkoarra, Maddi Galparsoro 27. eta 5. gipuzkoarra eta Lorea Rajado 48. eta 10. gipuzkoarra.


Eskolartekoan, alebin mutiletan Urko Etxebeste (Lizeo) 8. eta 4. gipuzkoarra, Ander Telleria (Jakintza) 14., Julen Azpiroz (Jakintza) 15., Ekain Mujika (Lizeo) 16., Txindoki AT taldekako txapeldun izanik. Alebin nesketan Alba Irizar (San Benito) 13. eta 4. gipuzkoarra, Maren Gorrotxategi (San Benito) 15., Elene Etxeberria (Jakintza) 24., eta Luthien Fernandez (Urdaneta) 42., Txindoki AT taldeka 3. postuaren jabe eginez. Infantil mutiletan Aimar Aierbe (Beasain BHI) 5. eta 2. gipuzkoarra, Markel Galparsoro (Beasain BHI) 10., eta Markel Etxeberria (San Benito) 32. Infantil nesketan Naroa Iturrioz (Jakintza) 9. eta 4. gipuzkoarra, Naia Iraola (Jakintza) 15., Maia Blanco (Jakintza) 17., eta Garazi Etxeberria (Jakintza) 26., Txindoki AT taldekako txapeldun.


Asteburua


San Sebastian asteburu honetarako atletismo egutegia nahikoa urri dator. Ero-Etxe krosa ospatuko da igandean Tolosan eskolarteko mailan eta egun berean Beasainen Garin auzoko mendi lasterketa herrikoia.

Sarrera nabarmenenak