top of page

Gipuzkoako pista estaliko txapelketa eta Elgoibarko Nazioarteko Krosa


Aste honetako zitarik garrantzitsuenak Gipuzkoako pista estaliko txapelketak izango dira larunbat arratsaldean eta igande goizean Donostiako belodromoan eta igandean aldiz Elgoibarko Juan Muguerza nazioarteko krosa, denboraldiko hirugarren proba federatuentzat eta laugarrena eskolarrentzat Gipuzkoan. Jubenil mailan, Naia Lopez korrikalaria Euskadiko selekzioarekin hautatua izan da ordezko gisa.

Honetaz gain, PLP-ko probak ere ospatuko dira larunbatean Basauri eta Gasteizen. Iruñan kadete eta jubenilentzat izango dira soilik. Igandean, alebin eta infantilak Tolosan. Eta azkenik, Muskizen Bizkaiko kros txapelketa beteranoentzat.

Lasterketa herrikoiei dagokienez, larunbatean Kalamuatik Barinagara jaitsiera Markinan (Bizkaia) eta igandean Araitz-Betelu lasterketa Betelun (Nafarroa).


Nora Tobar Euskadiko junior txapeldun Pentathlon proban

Nora Tobar atleta ataundarrak denboraldiko lehen titulua irabazi zuen Euskadiko proba konbinatuetako txapelketa irabaziz junior mailan Donostiako belodromoan 3035 puntu eskuratuz. Marka horrekin Ourensen ospatuko den Espaniako pista estaliko junior txapelketarako gutxieneko marka eskuratu zuen. Honako hauek izan ziren bere markak: 6.87 60 m hesietan, 1.57 luzera jauzian, 9.69 pisu jaurtiketan (4 kg), 5.12 luzera jauzian eta 2:46.93 800 m-tan. Puntuazio honekin, bigarren atleta onena izan zen bai promesa zein senior mailak kontuan hartuz.

Zornotzako nazioarteko krosean, 21. postua eskuratu zuen Uxue Arresek jubenil nesketan.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page