top of page

Txindoki Atletismo Taldearen erakustaldia Laudion ospatutako Euskadiko kros motzeko txapelketan


Nagusitasun gorenez parte hartu zuten Txindoki AT-ko atletek hilak 23 larunbatean Laudion ospatutako Euskadiko kros labur txapelketan, bai senior eta bai beterano mailan, benetako kros zirkuito azkar eta tekniko batean.


Adibidetzat esan, taldeko 13 atletak hartu zutela parte eguneko 4 proba ezberdinetan eta horietatik bitan nagusitasunez garaipena eskuratu zuten, beste bitan hirugarren postua, bostgarren bat, seigarren, zazpigarren, etab… gehi taldekako txapeldun ordeak dakarren Espainiako taldekako txapelketarako pase zuzena eskuratuz.


Senior eta promesa lasterketan, nagusitasunez garaipena Eneko Agirrezabal segurarrak lortutakoa, hasiera hasieratik alde egin zuen krosean bikain dabilen korrikalariak. Bere atzetik, primeran hau ere, 6. postuan Gorka Satrustegi, José Antonio Blanco “Txuri” 10. postuan 40 urtetik gora doan arren…, 47. Adel Ben Miloud gaztetxoa (7. postua promesa mailan), 53. postuan taldeko fitxaketa berria den Auritz Mendizabal zegamarra, 66. Iker Iztueta eta 87. Jon Etxeberria entrenatzaile eta atleta. Azken momentuko kalenturak jota ezin izan zuen parte hartu Egoitz Iztuetak. Orohar eta taldeka bigarren postua eskuratu zuten eta honi esker Espainiako txapelketarako (Xixon, otsailaren amaieran) pase zuzena eskuratu zuten. Lasterketa berean, aipatzekoa taldeko bi atleta ohiek lortutakoa: 13. postuan Euskadiko promesa txapela eskuratuz Adrián Pajares lazkaotarra (C.A Prado) eta 16. Alex Oiarbide ordiziarra (Atlético de San Sebastián).


Senior eta promesa nesketan, bikain Ana Samaniego 15. postua (3. promesa mailan) eta 19. Uxue Ibáñez (5. promesa). Ezin aipatu gabe utzi, Maria Ibañezek lortutako 7. postua (aurten Atlético de San Sebastián-eko taldekide).


Beterano mailan, 55 urtetik gora, beste behin ere, txapeldun Imanol Oiarbide. Lasterketa berean, 65 urtetik gora Gotzon Auzmendik brontzezko domina eskuratu zuen. Bestalde, 55 urtetik beherako beterano lasterketan, 40-44 urte bitartean Asier Auzmendi 20. helmugan eta 45-49 urte bitartean 34. Ángel Pérez “Pululu”.



Donostiako belodromoko PLP-ko probetan, aipatzekoak honako emaitzak: pisu jaurtiketan (5 kg) Aritz Apaolazak 14.10, marka pertsonala pista estalian eta Antequera-ko Espainiako txapelketarako gutxieneko marka. Promesa mailan (7 kg) Joseba Berasainek 12.15, altuera jauzian Ander Svenssonek 1.70, 400m-tan debuta Irenia Apaolazak 1:00.94, Irene Izagirrek ere debuta 300m-tan 51.41 eta jauzi hirukoitzean 8.45. Jauzi hirukoitza egin zuten Leire Mendizabalek (10.62), Ibone Aiestaranek (10.08) eta Natale Oiarbide juniorrak (9.42) ere.



Durangoko PLP probetan, marka bikaina Dorleta Oiarbide juniorrak mailu jaurtiketan (4 kg) 46.30 markarekin, bere markatik oso gertu (46.49). Ziurrenik Espainiako txapelketan izango da otsailean Castellonen.


Pasai Antxoko gabonetako krosean garaipena eskuratu zuen Izaro Rubiok eta Kross Beach lasterketan 51. Jon Zeberio lazkaotarra (9. jubenila).


Taldekako Euskadiko Kopa pista estalian


Urteko azkeneko aste honetan, ohikoak diren San Silbestre lasterketez gain, hilak 29 ostiralean Euskadiko Kopa ospatuko da Donostiko belodromoan eta bertan izango dira Txindoki AT-ko neskak. Seigarren aldiz jarraian parte hartuko dute, aurreko urteko 5. postua hobetzeko helburua izango dute. Honako talde hauek izango dituzte aurkari: Atlético de San Sebastián, Irungo Super Amara BAT, Tolosa, Durangoko Bidezabal, Durango, Lekeitioko Tximista eta Santurtzi.


Txindokiko partaideak honako hauek izango dira: 60 m-tan Ainhoa Argandoña, 200 m-tan Leire Tobar, 400 m-tan Ahizpea Oiarbide, 800 m-tan Ane Rostro, 1500 m-tan Ana Samaniego, 3000 m-tan Uxue Ibañez, 60 m hesietan Ane Irribarria, altueran Nora Tobar, luzera jauzian Mendizabal, jauzi hirukoitzean Ibone Aiestaran, pisuan Leire Garrmendia, pertikan ez dugu inor izango eta 4 x 200 m erreleboan Ainhoa Argandoña, Leire Tobar, Irenia Apaolaza eta Ane Ormazabal.


XLI. San Silbestrea Ordizian, XV. Jose Manuel Caballero “Txato” memoriala


Ohitura den gisan, Goiz Aterpe elkarteak, Ordiziko udaletxeak eta Txindoki Grupo Jaso AT-k antolaturik 41. San Silbestre lasterketa ospatuko da Ordiziko kaleetan urteko azken eguneko arratsaldean. Urtero bezala, 17:00-etan hasiko dira lasterketak: benjamin mutilak (2008-tik aurrera) 372 metro; 17:05-etan benjamin neskak 372 metro; 17:10-etan alebin mutilak (2006-2007) 3 itzuli eta 1116 metro; 17:15-etan alebin neskak (2006-2007) 2 itzuli 744 metro; 17:20-etan infantil mutilak (2004-2005) 4 itzuli eta 1488 metro. Azkenik 17:30-etan infantil neskak 3 itzuli eta 1116 metro.


Proba nagusia 6-etan hasiko da, kadete mailatik aurrera (2003), urteroko ibilbide gogorra osatu beharko dute korrikalariek Olano taberna ohi parean hasi, 6.325 m bete eta udaletxe parean amaituz. Faboritoei dagokienez, Eneko Agirrezabalen ausentzia dela eta (zirkuituko errekorraren jabea), honako hauek izango dira, Gorka Satrustegi, José Antonio Blanco “Txuri”, Alexander Oiarbide, Angel Vazquez lazkaotarra, etab. Nesketan aldiz, Maria Ibañez, Izaro Rubio, Maider Gaztañaga, etab.


Izen emateko www.kirolprobak.com web orrian eta egunean bertan Barrena jauregian.



Taldeko atleta ezberdinek bestelako San Silbestre probetan ere parte hartuko dute, besteak beste Beasainen, Lazkaon, Zegaman eta Donostian. Azken honetan parte hartuko du Eneko Agirrezabalek.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page