top of page

Ane Irribarria eta Leire Garmendia protagonistak pista estalian, eta Eneko Agirrezabal eta eskolarte


Joan den asteburuan emaitza oparoak jaso dituzte Txindoki Grupo Jaso AT taldeko kirolariek Donostiako belodromoan eta Oianguko Krosean Ordizian ospaturiko atletismo frogetan.


Donostiako belodromoan larunbatez ospaturiko frogetanetan, Ane Irribarriak 60 metro hesi-lasterketan 9.60-ko marka ezarri zuen. Honekin Ourensen Espainiako pista estaliko junior txapelketan parte hartzeko marka minimoa ondu du. Albiste benetan pozgarria, izan ere emaitza hau lesioen eraginez bolada luze eta txar baten ostean baitator. Gainera, bere eskuetan zegoen klubeko errekor berria ere ezarri du, 9.63-an baitzegoen lehengoa. Pisu jaurtiketan, Leire Garmendia juniorrak 11.35-eko jaurtiketarekin (4 kg) bere inoizko markarik onena ezarri zuen, bide batez Ourenseko txapelketarako txartela ere lortuz.


Pista estaliko nesken emaitzei dagokienez, Nora Tobarrek junior mailan eta Iraia Mendiak kadeteetan 9.64 eta 10.93-ko markak egin zituzten 60 metro hesi-lasterketan, hurrenez hurren. Horrez gain, Iraia Mendiak berak 600 metrotan 1:56.21 eta pisu jaurtiketan (3 kg) 9.30 egin zuen. Altuera jauzian Nora Tobarrek 1.55 m, Leire Mendizabalek 1.40 eta Alai Urrak 1.25 bere kadeteetako debutean. 200 metrotan, jubenil mailako debutean Irenia Apaolazak 27.16, Leire Tobarrek 27.29, Ane Ormazabalek 27.29, Amaia Zeberiok 28.81, Garazi Ramirezek 29.67 eta Ane Garmendiak 30.05. Junior mailan, azkenik, Ahizpea Oiarbidek 28.66.


Mutiletan, 200 metroko lasterketan eta jubenil mailan Josu Sarriegik 24.84, Ander Svenssonek 25.15 (marka pertsonala), eta Jon Etxarrik 25.31. 600 metrotan Unax Garciak 1:48.23 egin zuen bere debutean kadete mailan. 60 metro hesi-lasterketan, Markel Acosta Sabadellen ospatuko den kadete mailako Espainiako Txapelketatik oso hurbil geratu zen, 3 zentesima baino ez, 9.28-ko denborari esker. Froga berean, Markel Sanchez eta Unax Auzmendi ere aritu ziren, 10.44 eta 11.49, hurrenez hurren. Luzera jauzian, Ander Svenssonek 5.59 m-ko jauzia egin zuen (marka pertsonala) eta Markel Acostak 5.08 m. Pisu jaurtiketan promesa kategorian (7 kg), Joseba Berasainek 12.22-ko jaurtiketa egin zuen, modalitate birakariari hasiera emanez.



Igande goizean jokaturiko Oianguko kros dotorean, 500 atletatik gorak hartu zuen parte. Senior gizonekoetan, gaur egungo Gipuzkoako txapeldun eta Txindoki AT klubeko lehendakari den Eneko Agirrezabal segurarra gailendu zen, Atapuercako krosaren ondoren bere bigarren parte hartzea aurtengo denboraldian. Lasterketa berean, Iker Iztuetak 18. postu duina eskuratu zuen. Jubenil milan, Mikel Samaniego eta Jon Zeberio 4. eta 8. izan ziren, hurrenez hurren. Beteranoei dagokienez, Auritz Mendizabal 4. (M35-koetan 1.) eta Asier Auzmendi 14. (M40-koetan 1.). Emakumezkoetan, senior mailan Irati Zubizarreta 3. (promesa mailan 1.), Ana Samaniego 6. (promesa mailan 3.) eta Olatz Unanue 7. (promesa mailan 4.), promesa mailan taldekako txapeldun izanez. Juniorretan, Maitane Pérez 5. jubeniletan, Naia López 3., Maddi Galparsoro 5., Intza Urrestarazu 12., eta Lorea Rajado 18., taldekako garaipena erdietsiz. Kadeteetan, Irene Izagirre 13. sailkatu zen.


Eskolarteko mailan Gipuzkoako txapela zegoen jokoan eta Txindoki AT-ko partaideek bikain lehiatu zuten. Alebin nesketan Irantzu Eskisabel (Urdaneta) 2. izan zen, Meder Arsuaga (Urdaneta) 10., Leire Calvo (Urdaneta) 11., eta Uxue López (La Salle) 13. Modu horretan, Txindoki AT Gipuzkoako txapeldun atera zen kluben artean eta Urdaneta eskola zentroen artean. Alebin mutiletan Urko Etxebeste (Lizeo) 3., Enaitz Aierbe (J.M. Barandiaran) 11., Alex Lizarralde (Lizeo) 13. eta Julen Azpiroz (Jakintza) 14. Txindoki AT kluben artean lehen postuan geratu zen, Lizeo eskola zentroetako txapeldun eta J.M. Barandiaran 3. infantil nesketan, Naroa Iturrioz (Jakintza) 2., Naia Iraola (Jakintza) 5., Olaia Galarraga (Jakintza) 9., eta Leire Azurmendi (Beasain BHI) 13. Maila honetan Txindoki AT azpitxapeldun atera zen kluben arteko txapelketan, nahiz eta Tolosarekin puntutan berdindu. Bestetik, Jakintza gailendu zen eskolarteko mailan eta Euskadiko txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuten. Infantil mutiletan, Aimar Aierbe (Beasain BHI) 2., Markel Galparsoro (Beasain BHI) 6., Samuel Vega (Oianguren) 9. eta Urtzi Altuna (Beasain BHI) 13., Txindoki AT eta Beasain BHI taldeka eta eskola zentroetan txapeldun izanik. Horrez gain, Oianguren azpitxapeldun izan zen eta horrenbestez, azken biok Euskadiko txapelketan parte hartzeko sailkatu dira. Benjamin nesketan, Elene Galparsoro (Jakintza) 1. eta Maddi Mendizabal (Aitxuri) 2. eta Monika Ruiz (La Salle) 3. Mutiletan, aldiz, Alar Pérez (Jakintza) 2. eta Oier Zabalo (Laiotz) 3.


Infantilentzako parte-hartze libreko probetan, Tolosan, Naroa Iturriozek 1:31.00, Maia Blancok 1:33.20 eta Sara Garciak 1:37.00 egin zuten 500 metrotan, guztiak Jakintza Ikastolakoak. Bestetik, 220 metro hesi-lasterketan, Mikel Etxabek (Beasain BHI) 37.30.



Gasteizko Maratoi Erdiari dagokionez, Alvaro Caleronek 42. postuan amaitu zuen 1:16.27an lagun bati lagundu ostean, Jose Antonio Blanco “Txuri” eta Egoitz Iztueta 50 eta 51. helmugaratu ziren hurrenez hurren 1:17.23 denborarekin, Egoitz bere markatik segundo bakarrera geratuz. Atzerago iritsi ziren Pululu 1:32.52 eta Juanito Rubio 1:54.29.


Irungo Gabonetako krosean, orain Atletico San Sebastian taldeko partaide den Maria Ibañezek garaipen bikaina eskuratu zuen, 5 km-ko lasterketa 17.31 denboran amaituz.


Txindoki Grupo Jaso AT eguna


Oianguko krosaren ondoren, Txindoki AT taldeko partaide gehientsuenak mahaiaren bueltan elkartu ginen klubaren eguna ospatzeko aitzakiarekin. Postre garaian 2016-2017 denboraldiko atleta onenen sariak banatu ziren. Bertan Gari Garmendia eta Ane Torres izendatu zituzten atletarik onenak. Bestetik, Gari Garmendia, Octavian Romanescu, Nora Tobar eta Ane Torresek ere aipamen berezia izan zuten Espainiako Txapelketan lortutako dominengatik. Beste sari batzuk ere banatu zituzten, hala nola, Eneko Agirrezabal, Gari Garmendia, Maria Ibañez, Leire Mendizabal eta Ane Torres saritu zituzten klubeko errekor absolutuak ezartzeagatik, Oscar Garmendia bere ekarpen eta jarreragatik, Maria Ibañez erregulartasuna, konpromiso eta hobekuntzagatik, eta Autowag enpresa laguntzaileagatik.


Asteburua


Gabonen bezperako asteburu honetan, ostiralean parte-hartze libreko frogak ospatuko dira Donostiako belodromoan “C” programaren barnean. Larunbatean, Laudion, Euskadiko Kros Motzeko Txapelketa eta Beterano Mailakoa izango dira, eta Durangon parte-hartze libreko frogak.


Lasterketa herrikoien artean, berriz, aipatu larunbateko Santxibiri Lasterketa Elorrion (Bizkaia) eta Pasai Antxo Gabonetako Krosa. Igandean Cross-Beach Donostiako Kontxako hondartzan, Cross de la Ballena Oteizan (Nafarroa) eta Artikako San Silbestrea (Nafarroa).

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page