Oiangun ospatuko da Txindoki Grupo Jaso AT-k antolaturiko krosa


Laugarren urtez jarraian, Ordiziako Oiangu parkean Txindoki Grupo Jaso atletismo taldeak antolaturiko kros lasterketa ospatuko da. Alebin eta infantilentzat Gipuzkoako txapela egongo da jokoan, eta federatuentzat aldiz ligako bigarren proba puntuagarria izango da. Eguraldi euritsua espero da datozen egunetarako, beraz, lokatzez betetako benetako krosa espero da iganderako.


Honako talde/erakunde hauen laguntzari eskerrak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Ordiziako udala, Gipuzkoako Atletismo Federazioa, Majori Kiroldegia, Goieki, Hitza, Diario Vasco, Goierri telebista, Mahala, Pagosa, Powerade, Grupo Jaso Industrial, Zezilionea eta Tximista Sagardotegia. Denera 11 lasterketa ezberdin beteko dira 500 korrikalari ingururekin. Honako ordutegia izango dute: 10etan kadete eta beterano mutilak 3860 m osatuaz, 10:20etan kadete eta beterano emakumeak 2560 m, 10:35etan jubenil eta junior emakumeak 4200 m, 11:00etan jubenil eta junior gizonak eta senior emakumeak 5400 m, 11:30etan infantil mutilak 2220 m, 11:45etan infantil neskak 1600 m, 12:00etan alebin mutilak 1260 m, 12:15etan alebin neskak 1260 m, 12:25etan benjamin neskak 300 m, 12:30 benjamin mutilak 300 m eta 12:45etan senior gizonen lasterketa nagusia 7900 m osatuaz. Lehia interesgarria espero da Eneko Agirrezabal (Txindoki AT) eta Ander Sagarzazuren (Goierri Garaia) artean.


Goiz hotza girotzeko eta epeltzeko, taberna ezarriko da Oianguko belardian eta ez dira faltako ez salda, txorixo eta odolki ogitartekoak, kafea, etab… Animatu zaitezte!


INFORMAZIO GEHIAGO


Astebukaerako ekitaldien artean aipatu, pista estaliko probak izango direla ostiralean Tolosan infantilentzat. Larunbat goizean Donostiako belodromoan PLP-ko “B” jardunaldia, Iruñan jaurtiketa luzeen PLP probak eta Ordizian eskola kiroleko probak alebinentzat.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, larunbatean Super Amara Gabonetako krosa Irunen, Orioko lasterketa herrikoia, Zizurkilgo gau krosa, berdintasunaren aldeko lasterketa Amurrion (Araba), Eguberritako krosa Marcillan eta Mendavian, biak Nafarroan.


Iganderako aldiz, Gasteizko erdi maratoia, Donostiako Hiru Mendiak (Igeldo, Urgull eta Ulia), Itziar Lopez de Uralde Memoriala Getxon (Bizkaia), Bizkaia Kopa Trail Diman (Bizkaia) eta Venta de Bañoseko nazioarteko krosa Palencian.


Emaitzak


Basauriko PLP probetan, 1500 m-ko distantzian primeran Ana Samaniego 5:07.00 (marka pertsonala) eta Uxue Ibañez 5:09.71. Ongi denboraldi hasierako garai hauetan.


Joseba Jaka memorialean (Durango) eta 6 km-ko distantzian, ongi ere 13. postua eskuratuz Iker Iztueta sasoi puntu onean.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now