top of page

Pista estaliko denboraldiari hasiera ona


Eguraldi makurrak baldintzaturiko asteburu honetan, Donostiako Belodromoan ospaturiko pista estaliko parte-hartze libreko frogetan soilik leihatu dira Txindoki Grupo Jaso AT-ko atletak. Izan ere, Arrateko kanpan ospatzekoa zen Bolunburu Oroigarri Krosa eta Gasteizko Mendizorrotza pistako parte-hartze libreko frogak bertan behera geratu ziren elurraren eraginez.


Gizonezkoetan, Jon Etxarri eta Ander Svensson jubenilek 7.75 eta 7.85 segundutako marka burutu zuten 60 metroko lasterketan, hurrenez hurren. Markel Sanchezek 8.21 eta Unax Auzmendik 8.42 egin zuten lasterketa berean debuta eginez. Bestetik, Adel Ben Miloud 800 metrotan aritu zen 2:09.40-ko marka erdietsiz, entrenamendu gisara harturiko lehiaketan. Altuera jauzian Ander Svenssonek 1.75 metroko hesia gainditu zuen, marka pertsonala ezarriz. Pisu jaurtiketan jubeniletan (5 kg) Aritz Apaolazak 13.88 metroko jaurtiketa egin zuen, Antequeran (Malaga) ospatuko den Espainiako txapelketara joateko gutxieneko markatik 12 cm eskasera geratuz.


Emakumezkoei dagokienez, jubenil mailan eta 60 metroko lasterketan, Leire Tobarrek 8.06, Antequerako Esapiniako txapelketarako gutxieneko marka, Irenia Apaolazak 8.17 (marka pertsonala) eta estatu mailako minimotik 10 ehunenekora, Ane Ormazabalek 8.27 (marka pertsonala), Leire Mendizabalek 8.60 (marka pertsonala) eta Laida Garmendiak 9.06. Kadete mailan Iraia Mendiak, Maria Garmendiak eta Iraia Geriquek debuta egin zuten, 8.91, 9.04 eta 9.06-ko denborekin hurrenez hurren. Luzera jauziari dagokionez, Ibone Aiestaranek 4.16, Leire Mendizabalek 4.68 eta Iraia Mendiak 4.37 bere estreineko aldian. Pisu jaurtiketan kadete mailan (3 Kg) Alai Urrak 8.17 eta junior mailan (4 Kg) Leire Garmendiak 11.04-ko (marka pertsonala) erdietsi zuten, azken hau Ourensen jokatuko den junior mailako Espainiako txapelketako gutxieneko markatik 21 cm-ra geratuz.


Asteburua


Asteburu luze honetan, abenduaren 6an (asteazkena) Basauriko parte-hartze libreko frogetan ariko dira promesa mailan Ana Samaniego eta Uxue Ibañez 1.500 metrotan.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, abenduaren 8an (ostirala) eta Nafarroan, Alberto Barrikarte memoriala Altsasun eta Cross Peñas de Tafalla jokatuko dira. Abenduaren 10ean (igandea) eta Biakaian, berriz, Gabonetako Krosa Portugaleten eta Joseba Jaka Herri Lasterketa Durangon.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page