Pista estaliari hasiera Donostian


Abenduko lehen astebukaera honetan, PLP-ko lehen probak ospatuko dira Donostiako pista estalian larubant goizaldean. Bertan izango dira Txindoki Grupo Jaso AT-ko partaide ugari, irailean hasita entrenamentuen fruitua jasotzeko esperantzarekin.


Larunbatean bertan, goizez, PLP-ko probak izango dira Durangon jaurtiketa saioentzat eta arratsaldez Gasteizen mailu jaurtiketan Dorleta Oiarbide. Igande goizean, Donostiako belodromoan PLP probak infantilentzat.


Krosari dagokionez, larunbatean estatuko kros egutegiaren barne den Konstituzio krosa ospatuko da Aranda de Dueron (Burgos). Igandean, Eibarko krosa Arrateko zelaietan federatuentzat, denboraldiko 2. krosa delarik eta eskolartekoentzat aldiz hirugarrena. Hiru-Herri krosa ere ospatuko da Burlatan (Nafarroa) federatuentzat, San Andres krosa Usansolon (Bizkaia) eta Granollerseko kros nazionala (Bartzelona).


Lasterketa herrikoiei dagokienez, Trail krosa Arroniz-en (Nafarroa) eta Igandean kros mistoa Zarautzen, San Anton X-treme Etxebarrin (Bizkaia) eta Balmaseda-Zalla-Balmaseda lasterketa (Bizkaia).


Emaitzak


Denetariko emaitzak Donostiako maratoian… eguraldi eta baldintza duin batzuekin. Hasteko, aipatzekoa Imanol Oiarbide beteranoak ezin izan zuela parte hartu Valentziako maratoiko lesiotik ezin osaturik. Bestalde, Unai Azpiazu Ormaiztegiarrak ezin izan zuen lasterketa amaitu Alvaro Calderonen erbi lanak izan arren eta lasterketa erdian erretiratu zen urdaileko minak jota. Ez da errez makurtzen den horietakoa eta Sevillan saiatuko da berriz ere otsailean. Eta azkenik, primeran Asier Auzmendi. Bere lehenen maratoia burutzea lortu zuen 2:54:16 denborarekin, pozik azkenean aldez aurretik batetik edo bestetik (lana eta lesioak) egindako hutsak ahaztuz.


Paraleloan ospaturiko erdi maratoiean, bikain Iker Iztueta 1:19:33 denborarekin, Noman Ali Raja 1:47:02 eta Juanito Rubio beste lasterketa bat gehiago osatuaz 1:53:05.


10 km-ko lasterketan, arazo logistikoak (aparkatzeko komeriak) beroketa ariketak beterik gabe, korrika eta presaka, berotu ederra hartu zuten taldeko hiru atletek. Hala ere, Jose Antonio Blanco “Txuri”-k 33:49 marka itsurosoa lotu zuen, Egoitz Iztuetak 36:07 eta aldiz Aritz Mendizabal pasioan atera zen patxaraz entrenamentua osatzera 40:18 eta ez oso hurrun helmugaratu zen Angel Perez “Pululu” 40:59 denborarekin.


Aipatzekoa, “Bolitas Anaiak” taldeko Manuel Unanuek lorturiko denbora 2:44:18, 4. postuan 50 urteko kategoria beste behin ere primeran. Bikain ere Juan Manuel Pecharroman 2:59:27 denborarekin bere debutean, Amaia Izak marka pertsonala (3:07:13) eta bigarren neska 50 urteko kategorian. Manuel Etxarrik aste berean bigarren maratoia osatu zuen 3:15:00, aurreko astean Valentziako osatu ostean 3:02:45 denborarekin 60 urte betetzear dela.


Alcobendaseko (Madrid) konstituzio krosean 36. postua eskuratu zuen Maria Ibañezek (Atlético San Sebastian), promesa mailan 10. postuan.


Ezkioko binakako mendi lasterketa mistoan, 9. Olatz Unanue eta bere lehengusua den Asier Unanue.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now