top of page

Izaro Rubio eta Alvaro Calderon nabarmendu dira Valentziako Maratoiean


Maila bikainean aritu dira Txindoki Grupo Jaso AT-ko atletak joan den asteburuan parte hartutako froga desberdinetan.


Geografikoki urrunenetik hasiko gara, Valentziako Maraotietik hain zuzen ere. Bertan, Txindoki taldeko 3 korrikalarik hartu zuten parte. Izaro Rubio maratoia 3 orduz azpitik burutzen duen lehen emakume ordiziarra bilakatu zen, helmugan 2:58:20-ko denbora bikainarekin. Sailkapen nagusian froga amaitzea lortu zuten 16177 korrikalariren artean 1018. helmugaratu zen, 34. emakumea, espainiar estatuko 8.a, eta beterano B mailan (40-44 urte tartean) 4. Arrakasta itzela Valentzian logistika lanetan aritu zen Juanito Rubio maratoilari aitzindariaren alabarena. Aipatzekoa da Izarori erbi lanetan Mitxel Cuadradok, “Bolitas Anaiak” taldeko maratoilariak, lagundu ziola lasterketa guztian zehar.


Bestetik, datorren igandean 40 urte bete aurretik, Alvaro Calderonek Valentziako Maratoia hautatua zuen bere marka hausteko jomuga. Lasterketa bikaina egin eta halaxe lortu zuen bere iazko Donostiako marka 1:43-tan hobetzea, 2:34:09-ko denborarekin. 111. postuan sailkatu zen, 18. kilometrora arte bere prestatzaile fisikoaren, Alexander Oiarbide, laguntza izan ostean. Azkenik, Imanol Oiarbidek 24. kilometroan, bere seme Alexander aldamenean zuela, lasterketa utzi beharra izan zuen bikietako batean arazo fisikoak izan ostean. Izango dira aukera hobeak.


“Bolitas Anaiak” taldeko partaideei dagokienez, emaitza txukunak erdietsi zituzten Valentzian. Fernando Monasteriok 347. tokian gurutzatu zuen helmuga lerroa 2:45:57-ko denborarekin, Alberto Aranburu 711. 2:54:28, Mitxel Cuadrado 1019. 2:58:20, Manuel Etxarri 1463. 3:02:45, Joxi Garmendia 1781. 3:07:11 eta Gotzon Ansoleaga 2326. 3:12:18. 7 partaideko talde ez federatuen artean garaipena eskuratu zuten 3:00:23-ko batazbesteko denborarekin.


Bestalde, Irungo Krossak eman zion hasiera kross federatuaren denboraldi berriari. Txindoki Grupo Jaso AT-k parte hartze nabarmena izan zuen, federatu eta eskolarrak batuz bakarkako 5 podium eta taldekako 6 erdietsiz.


Gizonezkoen senior-promesa mailan, Gorka Satrustegi 7. izan zen, Auritz Mendizabal, bere debutean, 32. eta Adel Ben Miloud 35. (8. Promesa). Emakumezkoen senior-promesa mailan, Ana Sanmaniego 5. helmugaratu zen (1. promesa), Irati Zubizarreta 7. (3. promesa) eta Uxue Ibañez 8. (4. promesa), promesa mailan taldekako garaile izanez. Gizonekoen beteranoetan, Jon Etxeberria 2. sailkatu zen (1. M45-an), Asier Auzmendi 14. (5. M40-an) eta 28. Gotzon Auzmendi (1. M65-an). Jubenil mutiletan 5. Mikel Samaniego eta 12. Jon Zeberio. Jubenil nesketan 3. Naia Lopez, 5. Maddi Galparsoro, 7. Intza Urrestarazu, 16. Lorea Rajado eta Uxue Arresek ezin izan zuen lasterketa amaitu. Taldeka garaipena lortu zuten. Kadete nesketan Nahia Rodriguez 20. helmugaratu zen.


Eskolar mailari dagokionean, infantil mutiletan Aimar Aierbe (Beasain BHI) 6. sailkatu zen, Markel Galparsoro (Beasain BHI) 7., Unai Mendizabal (Beasain BHI) 31. eta Jokin Ascaray (San Benito) 36. Taldeka 3. postuaren jabe egin ziren. Infantil nesketan Naroa Iturrioz (Jakintza) 8., Naia Iraola (Jakintza) 12., Olaia Galarraga (Jakintza) 15. eta Libe Arruabarren (Jakintza) 19. Taldeka 3. talderik onena izan ziren. Alebin mutiletan Ander Telleria (Jakintza) 5., Urko Etxebeste (Lizeo) 8., Enaitz Aierbe (J.M. Barandiaran) 15. eta Xiker Mendia (Lizeo) 19. Taldeka 2. izan ziren, lehenengoarekin puntutan berdinduta. Amaitzeko, Alebin nesketan Irantzu Eskisabel (Urdaneta) 4., Leire Calvo (Urdaneta) 6., Alba Galparsoro (San Benito) 8. eta Meder Arsuaga (Urdaneta) 10., taldeka garaipena poltsikoratuz.


Parte-hartze askeko mailu jaurtiketari dagokionez, Donostian eman zitzaion hasiera denboraldi berriari. Bertan, Dorleta Oiarbide juniorrak, 4 Kg-ko mailuarekin, 45.22 m-ko jaurtiketa burutu zuen, denboraldiari hasiera emateko era ezin hobea.


Parte-hartze askeko froga eskolarretan, berriz, Tolosan izan zuten tokia. Bertan, infantil nesketan 80 m-ko distanzian, Lide Azurmendi (Beasain BHI) 13.20 eta 3000 m-tan Naroa Iturrioz (Jakintza) 11:38.02 aritu ziren. Infantil mutiletan Unai Mendizabal (Beasain BHI) 11:44.05 eta Markel Etxeberria (San Benito) 12:58.00 3000 m-tan, eta jauzi hirukoitzean Unai Mendizabal (Beasain BHI) 7.75 m.


Donostiako Maratoia


Datorren igandean, azaroaren azken asteburua izaki, Donostiako Maratoia izango da atletismo ekitaldi nagusia. Txindoki Grupo Jaso AT-ko kide ugari bertan izango dira. Hala nola, Unai Azpiazu, indar betean egonik, bere plusmarka hobetzen saiatuko da. Asier Auzmendik ere parte hartuko du prestaketa buru belarri bete ahal izan eta gero. Azken momentura arte zalantza izango da Imanol Oiarbide, bere arazo fisikoen eboluzioaren baitan. Maratoiarekin batera, maratoi erdia eta 10 km-ko lasterketak ere ospatuko dira.


Larunbatean ostera, parte-hartze askeko frogak egingo dira Eibarren, disko jaurtiketa eta jauzi hirukoitzean. Gainera, Laudion (Araba) Krossa ere izango da.


Lasterketa herrikoien atalean, larunbatean Azkoitiako Herri Lasterketa, Ezkioko Mendi Lasterketa Mixtoa, Durangoko Emakumeen Lasterketa (Bizkaia) eta San Saturninoko Krossa Artaxoan (Nafarroa) dauzkagu. Igandez, Santurtzi-Bilbao Lasterketa, Burlatan Erripagaina Urban Trail (Nafarroa), Santiago Bideko Maratoi Erdia Viana-Los Arcos (Nafarroa) eta Genero Indarkeriaren Aurkako Lasterketa Obanosen (Nafarroa).

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page