top of page

Atletismo 2017-2018 denboraldi ofizialaren hasiera


Azaroan sartu garela, hasiera ofiziala eman zaio 2017-2018 atletismo denboraldiari. Gipuzkoako Atletismo Federakuntzaren arabera, kross lasterketak izango dira eskolarrentzat Zarautzen igandean, 2006-2007-ko alebinentzat eta 2004-2005-ko infantilentzat, Isidoro Unzueta memoriala ospatuko baita bertan. Larunbatean aldiz, Berazubiko pistan, PLP probak izango dira infantilentzat eta Donostiako belodromoan jauzi horizontalen (luzera jauzia eta jauzi hirukoitza) konzentrazioa burutuko da, bertan taldeko 12 atleta izango dira ordezkari. Larunbatean ere, Euskadiko federazioaren deialdia, hesien konzentrazioa izango da jubenil mailatik hasi eta gorako mailentzat. Estatuko egutegiari so eginez, Ciudad de Palencia-ko kross nazionala ospatuko da igandean eta Costa de Ajo-ko (Kantabria) ruta lasterketa ere bai.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, larunbatean Antxintxika lasterketa, Soraluzen habiatu eta Bergaran helmuga; Larramendiko lasterketa Tolosan (5 eta 10 km). Igandean, Manuel Mateos memoriala Deban (taldekako lasterketa mixtoa), Araban Gazteiz Hiria eta Berantevillako krossa; Bizkaian, Basauriko Herri Krossa eta Nafarroan “Carrera de las murallas” Iruñan.


Emaitzak


Lasarte-Oriako krosean (10 km), Gorka Satrustegi bikain 4. helmugan 32:47 denborarekin Behobiarako prestakuntza gisa, Jose Antonio Blanco “Txuri” 6. 33:46 denborarekin (Gazteizko erdi maratoirako prestakuntza gisa), 48. oso fin dagoen Unai Azpiazu “Cajapino” 36:16 denborarekin (Donostiako maratoia jomuga duela) eta 52. Egoitz Iztueta 36:44 denborarekin (Donostiako erdi maratoia prestatuz). Orohar, 780 korrikalari heldu ziren helmugara.


Ataungo hiru auzoetako lasterketan, 17,3 km-ko distantzia osatuz, postu ona Alexander Oiarbide 2. (aurreko urteko postu berbera) 59:08 denborarekin (lehen urtean baino 17 segundo okerrago soilik), Behobiarako prestakuntza bideratuaz. Denera, 149 atletak parte hartu zuten.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page