Irati Zubizarreta garaile Fully-ko (Suitza) kilometro bertikalean


Txindoki Grupo Jaso-ko Irati Zubizarreta atletak irabazi zuen Suitzan ospaturiko Fully-ko XVII. kilometro bertikala, junior mailan. Proba mitiko hau kilometro bertikalaren gune kontsideratzen da mundu mailan. Honen erakusle, gizonezkoetan munduko errekord berria ezarri zela dugu. Ibilbidea mahatsa garraiatzen zuten bagonetak igarotzeko trenbide zahar batean kokatzen da, Suitzako Valois kantonamenduko Martigny barrutian. 1920 metroko luzera du ibilbideak, irteera eta helmuga itsas-mailarekiko 500 eta 1500 metrora daudelarik hurrenez hurren. Proba honi ospea ematen dioten ezaugarri nagusiak bere ibilbidearen gogortasuna (.batazbesteko malda %50etik gorakoa baita eta zenbait puntutan %60tik gorakoa) eta zoruaren egoera ona dira, ibilbide benetan azkarra eginez. Irati Zubizarretak bere mendi denboraldia modu borobilean amaitu zuen junior mailako garaipena erdietsiz, 47:02:58ko denborarekin.


Donibane Lohitzune-Hondarribia Erdi Maratoiari dagokionez, lasterketa polita burutu zuten Alvaro Calderon (12. postua 1:17:01) eta Imanol Oiarbidek (21. postua 1:18:47), Valentziako Maratoierako test modura. 2608 atleta helmugaratu ziren denera eta Imanol B mailako beteranoetan bigarren sailkatu zen.


Asteburua


Ate joka dugun asteburu honetan emango zaio amaiera 2016-2017ko atletismo denboraldiari, Gipuzkoako Atletismo Federazioak deituriko bi kontzentraziorekin. Alde batetik, Anoetako belodromoan larunbat arratsalderako hesi-lasterkariak eta altuera jauziko atletak daude deituak, horietatik 15 Txindoki AT-koak. Bestetik, iraupen luzeko atletak azaroaren 1ean goizez elkartuko dira Tolosan, Txindoki AT-ko 6 atleta bertan izango direlarik.


Beste gai batzuen artean, larunbat goizean parte-hartze libreko probak ospatuko dira Tolosako Berazubin infantil mailan.


Lasterketa herrikoietan ere agenda zabala dago datorren asteburuari begira. Larunbatean Gipuzkoan Azpeitiako kross mixtoa, Txantxilla Santabarbara Txantxilla Hernanin eta Asier Cuevas Herri Lasterketa Eibarren; Nafarroan Sakanako Krossa Huarte Arakilen; Bizkaian Durangoko Gau Krossa; eta gure mugetatik gertu Haroko mahats-bilketa lasterketa. Igandean berriz, Gipuzkoan Lasarte Oria Bai eta Hiru Auzoetako Korrikaldia Ataunen; Bizkaian Gaztainaga Igoera Galdamesen, Lau Zubietako Klasikoa Basaurin, Urkiolako Mendi Lasterketa Urkiolako santutegian eta Emakumezkoen Taldekako Itsas Milia Bilbon; eta Araban Wine Run lasterketa Laguardian. Azkenik, azaoaren 1erako, asteazkena, Beñat Elzo Mendi Lasterketa Hondarribian.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now