Atletismoko lehen erakustaldia Lazkaon


Larunbat honetan, Lazkaoko kirol astearen ekitaldien parte, Lazkaoko udalak eta Txindoki Grupo Jaso AT klubak atletismo erakustaldia antolatu dute lehen aldiz Lazkaoko kaleetan.


Azkeneko 5 urteetan Ordiziako kaleetan ospatu den erakustaldia, aurten lehen aldiz Lazkaoko frontoi irekira mugituko da. Jaialdia arratsaldeko 16:30etan hasiko da txikienentzako probekin, 17:30etan altuera jauzia izango da pisu jaurtiketarekin batera. Altuera jauziko neskak: Nahikari Acebo Lleida taldekoa, Irene Perez (Ría Ferrol), Garazi Larrakoetxea (Zaragoza-ko Scorpio), Izaskun Turrillas (Pamplona Atlético taldea) eta Txindoki AT-ko Nora Tobar eta Leire Mendizabal.


Altuera jauzian honako multilak izango dira: Ugaitz Perez (Barcelona C.F.), Antonio Fuentes (Badajoz-eko Montijo), Asier San Sebastián eta Asier Corthay (Real Sociedad), Ander Sanchez (Atlético de San Sebastián) eta Ander Svensson (Txindoki AT). Pisu jaurtiketan Txindoki AT-ko Ane Torres, Leire Garmendia eta Iraia Mendia, Mª Felisa Nnegue (Tolosa) eta mutiletan Odei Lopez (Real Sociedad) eta Txindoki AT-ko Joseba Berasain, Aritz Apolaza eta Aratz Cendon.


Frontoi aldameneko kalean, 18:45etan hasita, 50 m hesien proba burutuko da. Nesketan bertan izango dira Nora eta Leire Tobar, Laida Garmendia eta Leire Mendizabal Txindoki AT-ko atletak. Mutiletan Asier San Sebastian (Real Sociedad) eta Markel Sanchez (Txindoki AT).


Bukatzeko, 19:15etan pertika jauzi ikusgarriaz gozatzeko aukera bikaina izango da plazan. Nesketan Maialen Axpe (Atlético de San Sebastián), Laura Izquierdo (Zaragoza-ko Scorpio), Miren De Regil (Galdakao) eta Maria Rodriguez (Durangoko Bidezabal) eta mutiletan konfirmatuta dauden Francis Gonzalez (Pamplona) eta Gonzalo Santamaria (Zaragoza-ko Scorpio).


Eguraldiak lagunduko duen esperantzarekin, atletismo erakustaldi bikain batez gozatzeko aukera paregabea ziurtatua dago. Animatu zaitezte!


Larunbat goizean, kirol eskolarreko lehen jardunaldia burutuko da alebin eta benjaminentzako 9:30etan hasita Ordiziako Altamira pistan.



Lasterketa herrikoiak


Lasterketa herrikoien egutegiari dagokionez, ostiaralean hasita Donostia-Bilbo Basque ultra trail seriea eta Basque Trail Txiki Oriotik Donostira. Larunbatean, Eltxo trail 7,5 km eta 21 km-ko distantzian Orendainen, Gorbeia Suzien Ternua (Zeanuri-Bizkaian) 31 km eta 22 km-ko distantzietan, Cross de Otoño Ezkarozen (Nafarroa), Tontorramendira igoera bertikala Ondarroan (Bizkaia) eta Arrankudiaga-Zollo Trail Arrankudiagan (Bizkaia). Igandean, Hiru Hondartzetako Krosa Donostian, Bilbao La Vieja krossa Bilbon, Logroñoko 10 km, erdi-maratoi eta maratoia, Agoizko mendi lasterketa 13 eta 22 km-tan Aoizen (Nafarroa), Osintxuko lasterketa (Bergara), Lasterketa Solidarioa Iruñan, Zalla Herri Bira eta Galarleiz Txiki Zallan (Bizkaia) y Gasteizko mendi lasterketa.


Emaitzak


Emaitza ona Izaro Rubiok lortutakoa Euskal Kostako erdi-maratoiean Zumaian hasi eta Zarautzera joan eta etorria, 1:25:54 denborarekin, Valentziako maratoirako prestakuntzat beste pausotxo bate emanez. Bestalde, Txingudi Korrikan Hendaiatik Hondarribiarako 10 km-tan 36. postua lortu zuen Egoitz Iztuetak 36:30 markarekin.

Sarrera nabarmenenak