Errekorra eta etorkizunerako pauso txiki baino irmoak Josetxo Imazen


XVII. Josetxo Imaz lasterketa herrikoia ospatu zen aurreko igandean eguraldi bikaina lagun zutela, balorazio baikorra egin zuen Txindoki Grupo Jaso AT-ko antolakuntzak.


Alde batetik, aurreko urteko partaidetza (453 korrikalari) hobetzeko helburua ezin izan zen bete, besteak beste Oñatin Kilometroak jaialdiarekin batera suertatu zelako eta astebukaeroro bezela makina lasterketa ospatzen direlako udazkeneko garai honetan (15 edo 20 inguru) Euskal Herri mailan eta nola ez, Igandeko eguraldi bikaina mendira edo hondartzara joateko aproposagoa zen korrika berotu latza hartzeko baino…


Helmugara 388 korrikalari heldu ziren (426 izen emanak), azken urte hauetako kopururik baxuena, kontutan izanik 2008-an 1049 pertsonako errekorra lortu zela. Antolakuntzak egoera honi bira emateko helburu irmoa du eta ziur gaude poliki poliki lortuko duela. Aurtengo ideia berriek erdizkako emaitzak eman dituzte. Azpimarratzekoa 45, 50, 55 eta 60 minututan jarritako erbi lanak izan duten harrera bikaina eta bestalde 2 neska talde bakarrik heldu ziren helmugara afari bana eskuratuz.


Berritasun hauek eta beste batzuk gehituz, seguru hurrengo urtean partaide gehiago animatuko direla. Antolakuntzaren helburua hurrengo urteetan 500-600 korrikalari mugan jardutea da, ahoz-ahozko publizitateak bere lana egingo duelaren esperantzarekin, zirkuitoaren azkartasuna oinarri lasterketak duen maila altuari esker eta azkenik eta oinarrizko funtsa, atletismoa bultzatzea soilik helburu duen klubari laguntzeko ekintza gisa.


Hassan Oubaddi-ren errekorra: 28.40


Hasiera hasieratik lasterketa bikainaz gozatu ahal izan zen. Irteera aurretik minutuko isiltasuna gorde zen Roberto Ruiz atleta arabarraren eta Jose Ramon Petreñas juezaren oroimenez, biak udara honetan zendu ziren. Lehenengo kilometrotik erritmo gogorra (2:44/km) ezarri zuen Hassan Oubaddi lehengo urteko garaileak, Cibeles parean dagoeneko bakarrik zijoan lasterketa buruan. 3.km-a 8:21n pasa zuen eta lasterketa erdia 14:13an. Bigarren zatia apur bat mantxoago bete arren Altamiran 28:40 marka bikaina eta errekor berria ezarri zuen km-a 2:52 erritmo bizian osatuaz. Bigarren 2 minutu geroago Chakib Laghar herrikidea heldu zen, 3. Ander Sagarzazu donostiarra, lehen herritarra eta klubeko kidea Alexander Oiarbide 5. postuan, 7. Aritz Mendizabal, 10. Álvaro Calderón eta 14. Imanol Oiarbide. Neskei dagokienez, berriz ere garaipena Elena Loyo arabarrak 37.17 marka apalarekin, 2. Samira Ahbouche marokoarra eta 3. Maite Arraiza lazkaotarra eta lehen goierritarra.


SAILKAPENAK

ARGAZKIAK


Eskolarteko lasterketetan 200tik gora neska-mutikok parte hartu zuten egunari kolore bizia emanez.


Bilboko 20 km-ko lasterketan, 22. postuan Egoitz Iztueta 1:16:01 denborarekin.


Astebukaera


Astebukaera honetan, lehen aldiz, klubeko Odei Lopez entrenatzaile legorretarra Espainiako selekzioaren jaurtitzaileen entrenatzaile modura estrenatuko da Leon-en ospatuko den konzentrazioan. Zorionak Odei!


Lasterketa herrikoiei dagokionez, larunbatean José Merino memoriala Ermuan (Bizkaian), Olazagutia Urbasa mendi lasterketa (16 eta 30km) Nafarroan, Aramotz mendi lasterketa Amorebietan (Bizkaia), Txingudi korrika Irun-en, Amboto kilometro bertikala Atxondo-n (Bizkaia), Euskal Kosta Zumaia-Zarautz-Zumaia erdi maratoia, De la Rotxa kross popularra Rotxapean (Nafarroa), empresa arteko lasterketa Gasteizen, Berango-ko milla internazionala Bizkaian eta Roncesvalles-Zubiri traila Nafarroan.


Igandean, Ugaldetxo krossa Oiartzun-en, Zarautz Bihotzekin Zarautzen, Gernika Bilbao Running, Barakaldo lasterketa eta Roncesvalles-Zubiri Done Jakue bidetik.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now