Udako azken lasterketa herrikoiak


Udarako azken astebukaera honetan, aukera sorta luzea izango da lasterketa herrikoei dagokienez. Larunbatean Zaldibiko herri lasterketa, Berrobi lasterketa eta Porrontxoak Egiako Donostiko auzoan. Araban, “Villa de Laguardia” lasterketa Araba Errioxako hiriburuan. Bizkaian Sorgiñen mendi lasterketa Atxondon eta Nafarroan Nafarroa X-Treme Esteribarren. Igandean, Baxurde Krossa Usurbilen, Akuako Bira Zestoan eta maratoia eta erdi-maratoia Plazaolako bide berdean Lekunberrin hasi lehenengoa eta bigarrena Leitzan, biak Andoainen helmuga dutela. Bizkaian, Gorlizko Herri Krossa, Bizkaiko Kopa Trail Trapagaranen, Bilbon 20 km-ko “La carrera de la ría” eta Ispasterko mendi lasterketa.

Emaitzak


Idiazabalgo Axari Trail Txikin, 16,4 km-ko distantzian emaitza bikainak eskuratu zituzten Txindoki AT-eko korrikalariek. Horren erakusle, Irati Zubizarreta bigarren izan zen emakumeetan, Lide Urrestarazu hirugarren, Nora Insausti 3. kadete mailan eta Jon Zeberio 5. kadete mailan.


ARGAZKIA: Goierriko Hitza

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now