Josetxo Imaz memorialean partaidetza indartzea du helburu Txindoki AT-k


Hilabete honetako azkeneko igandean, hilak 24, Josetxo Imaz memorialaren XVII. lasterketa ospatuko da Ordiziako Altamira auzoan (hasi eta bukatu bertan).


Izen emateak www.kirolprobak.com web orrian egin ahal izango dira aurreko egunerarte eta egun berean Altamiran irteera aurretik.


Aurten Txindoki Grupo Jaso AT-ko antolakuntzak partaidetza indartzea du helburu, oraindik eta gehiago atleta popularren artean. Running kirola praktikatzen duen orori deialdia egiten die Goierriko herri esanguratsuenak lotzen dituen lasterketan parte hartzeko. Horretarako, antolakuntzak erbiak jarriko ditu erritmo ezberdinetan: 45 min (4:30 km-a), 50 min (5:00 km-a), 55 min (5:30 km-a) eta 60 min (6:00 km-a). Honi gehituz, emakumezkoen partaidetza ere bultzatu nahi da, eta horretarako antolakuntzak lasterka elkarrekin egin eta batera helmugaratzen diren 4ko taldeak sarituko ditu Ordiziko taberna ezberdinetan afari eder batekin. Seguroenik (konfirmatzeke oraindik), egun bertan izena eman beharko da irteera aurretik. Laburbilduz, antolakuntzak erreztasunak eman nahi ditu partaidetza bultzatu eta ahalik eta lasterketa herrikoiena izateko.


Entrenamenduen hasiera


Atletismoko entrenamenduak irailaren 4an hasi ziren kadete, jubenil, junior, promesa, senior eta beteranoentzat ohiko ordutegietan.


Pasa den astelehenean, hilak 11, 2004an jaiotako bigarren urteko infantilak gehitu ziren, astelehen, asteazkenen eta ostegunetan 17:00tatik 18:15tara entrenatuko direnak. Hilak 18 astelehenean, lehenengo urteko infantilak hasiko dira egun eta ordutegi berean.


Urriko lehen astean, hilak 3 asteartean hasita, eskolarren entrenamenduei hasiera emango zaie. Benjaminak (2008-2009an jaioak) asteartea eta osteguna 16:45tatik 17:45ra eta alebinak (2006-2007an jaioak) astearte eta ostegunetan 17:45tatik 18:45tara.


Emaitzak


Aipatzekoa abuztuak 12an Ezcaray-en Jon Etxeberriak lortutako bigarren postua beterano mailan, irailak 2an Guadalupeko igoeran, Hondarribian, Alberto Calderonek eskuratutako 7. postua eta irailak 4an Izaro Rubiok eta Mitxel Cuadradok Zizurkilgo lasterketa mistoan eskuratutako 3. postua.


Astebukaera


Lasterketa herrikoiei dagokienez, larunbatean Sorabilla-Belkoain Andoainen, Urgull krossa Donostian, Talidomidaz jasaten dutenen aldeko lasterketa Legorretan eta Tritoena mendi lasterketa Arbizun (Nafarroa). Igandean, Axari Trail Haundi eta Txikia Idiazabalen, Arno Trail sprinta Mutrikun eta “Ponle freno” lasterketa Gasteizen.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now