Irati Zubizarreta Skyrunning-eko munduko txapeldun 18-20 urte mailan


Txindoki Grupo Jaso AT-ko Irati Zubizarreta atletak, bi aldiz Espainiako txapeldun dena mendiko lasterketetan, aurten Zumaian eta aurreko urtean Cercedilla-n (Madrid), aurreko astebukaeran munduko Skirunning txapelketan parte hartu zuen Espainiako selekzioa ordezkatuz hirugarren “Youth Skyrunning World Championships” txapelketan. ISF-ek (International Skyrunning Federation) antolatuta izan zen lasterketa Arinsal - La Massana herrian (Andorra).


Bertan, etorkizunean munduko Skyrunning zirkuitoan (Munduko kopa osatzen duten lasterketetan Zegama-Aizkorri maratoria adibidez) zeresana emango duten atleta gazteek parte hartu zuten.


Txapelketa bi probak osatzen zuten, lehenik Arinsal eski estaziotik abituta km bertikala (1.020 m-ko desnibela) 3,5 km distantzia osatuz eta Capa tontorreraino (2.570 m) helduaz. Bertan, 3. postua eskuratu zuen 58:14 denborarekin (18-20 urte bitartean), Giorgia Felicetti italiarra eta Sora Takizawa japoniarraren atzetik, azken honegandik 3 segundu exkasera soilik. Proba erlojupeko modalidadean burutzen da, hau da, banan banan abituaz.


Bigarren proba aldiz, skyrunning modalidadeari zegokion 15 km-ko distantzian, Arinsal herritik abiatu eta 1.415 m-ko desnibel positiboa gaindituaz “Pico de les Fonts” (2.748 m) igo eta Arinsal-era buelta berriz. Proba honetan Irati Zubizarretak garaipena eskuratu zuen 2:16:17 denoborarekin, bigarren Katerina Argalasova txekiarra eta 3. Yaiza Minana Espainiarra. Orohar, bi probak kontutan edukiaz, Irati Zubizarretak garaipena eskuratu zuen denboren batura onenarekin. Zorionak Irati!.


Bestalde, Quintanas de Valdelucio-ko (Burgos) kross popularrean (10 km), Álvaro Calderón bigarren izan zen helmugan.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now