top of page

Europa, Espainia eta Euskadiko txapelketak


Astebukaera honetan ere, taldeko atletak hitzordu ezberdinetan izango dira. Frantziako Lille herrian selekzioen arteko Europako txapelketa absolutoa ospatuko da. Gure atleta internazionalena izango da bertan, Alazne Furundarena hain zuzen ere 4x100 m erreleboan parte hartuz Espainiako selekzioarekin. Baliteke, 100 m-ko serie extra egitea ere honelako kasuetan egin ohi den bezala. Bestalde, Madrileko Getafe hirian, jubenil mailako Espainiako txapelketa ospatuko da, eta bertan Nora Tobar ataundarra izango dugu Heptathlon proban podiuma zapaltzeko helburuarekin.


Larunbatean Gasteizen, kadete mailako Euskadiko txapelketa izango da. Han izango dira, Ander Gabardino 1.000m-etan, Mikel Samaniego 1500 m oztopoetan, Ane Ormazabal eta Garazi Ramirez 100 m-tan eta Laida Garmendia 100 m hesietan.


Larunbatean ere, Bilboko atletismo mitina ospatuko da, taldeko ordezkariak seguru bertan direla.


Igande goizez, Gasteizen PLP-ko probetan taldeko jaurtitzaileek parte hartuko dute. Iruñan, Nafarroako txapelketa absolutoko bigarren jardunaldia izango da.


Lasterketa herrikoiei dagokionez, ostirala 23, San Juan gaueko lasterketa Gasteizen. Larunbata 24, San Martzialgo igoera Irunen, Irimoko igoera Urretxun, “Virgen del Amparo“ krossa Castejon-en (Nafarroa). Igandea 25, Zumaiako Flysch Traila (Espainiako mendi lasterkerta txapelketa aurten), Amurrio trail lasterketa, trikutrail Etxarri-Aranatzen (Nafarroa), Yalah Yalah mendi lasterketa Durangon (Bizkaia), Doneztebe Herri krossa Nafarroan, Noaingo kros popularra Nafarroan eta Igeldoko igoera Donostian.


Emaitzak


Ciudad Real-en ospatutako autonomia arteko txapelketan, Euskadik 8. postua lortu zuen. Puntuak gehituz bertan izan ziren, Eneko Agirrezabal 6. postuan 5000 m-tan 14:56.97 denborarekin, Adel Ben Miloud 17. 800m-tan 2:00.07 eta nesketan Alazne Furundarena 5. 100 m-tan 11.68 (+2.0) bere betiko bigarren markarik onena (Euskadiko bere errekorretik ehuneneko bakarrera) eta laugarren 4x100 m erreleboan 46.83 markarekin eta Ane Torres 12. pisu jurtiketan 12.18 markarekin.


Kadete mailan, Lorcan, Euskadi 7. izan zen nesketan, bertan izan ziren Leire Tobar 5. 100 m hesietan 15.25, laugarren 4x100 m erreleboetan, Irenia Apaolaza 8. 300 m-tan 42.62 (marka pertsonala), bederatzigarren 4x300 m erreleboetan 2:54.54. Mutiletan, Euskadi zortzigarren, 3000 m-etan Natnael Hidalgok ezin izan zuen lasterketa amaitu tripako minak jota.


Durangon ospatu zen Euskadiko taldekako kadete mailako txapelketan, 3. postu bikaina eskuratu zuen Txindoki Grupo Jaso AT taldeak (denera 13 partaidek osatuta), kontutan izanik 10 puntu kendu zizkiela Maier Altuna 3000m-tan injustuki deskalifikatua izan zela. Hauexek emaitzak: Iraia Mendia garaile pisuan 9.62 markarekin, 4x100 m erreleboan txapeldunorde (Naiara Azurmendi, Leire Mendizabal, Garazi Ramirez eta Maddi Esnaola) 53.13 denborarekin, Leire Mendizabal 3. altuera jauzian bigarrenarekin berdindua 1.45-ekin, Ane Ormazabal 3. 100 m-tan 13.14 (marka pertsonala), Intza Urrestarazu 4. 1000 m-tan 3:34.52, Maier Altuna 4. 3000 m-tan 13:13.93 (marka pertsonala eta lehen esan bezela injustuki deskalifikatua), Laida Garmendia 5. 100m hesietan 18.46, Irati Esnaola 6. luzera jauzian 4.43 (bere marka pertsonala berdinduz), 6. 4x300 m erreleboa (Laida Garmendia, Iraia Mendia, Alai Urra eta Ane Ormazabal) 3:13.74 denborarekin, Naiara Azurmendi 8. disko jaurtiketan 14.45 (marka pertsonala), 10. Alai Urra 600 m-tan 2:01.50 (marka pertsonala) eta 12. Garazi Ramirez 300 m-tan 50.95. Laburbilduz, hirugarren 94.5 punturekin (10 puntu gehitzeke).


Azkenik, Durangoko PLP probetan Dorleta Armendariz mailu jaurtiketan (4 kg) 50.49 eta Dorleta Oiarbide 44.57. Mutiletan (6 kg) taldeko junior errekorra Gari Garmendiak 45.46 m-rekin.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page