Zapore gazi-gozoa Txindoki AT-rentzat Euskadiko taldekako txapelketan


Durangon ospatu ziren kluben arteko Euskadiko txapelketan txanponaren bi aurpegiak pairatu zituen taldeak. Alde batetik, nesken taldeak (13 talderen artean) 3. postua lortu zuen. Benetan emaitza ona 5. partaidetza honetan aurreko urteko emaitza paregabea berdinduz, kontutan izanik 20 probetatik hirutan huts egin zutela. Bestalde eta tamalez, mutilek 13 urte jarraian lehen mailan egon ondoren (2005tik ona) maila galdu zuten, 8. eta azken postua eskuratuz. Zortea ez zuten batere aldeko izan: probak betetzerakoan azken momentuko hutsegiteak, lesioak, deskalifikazio eta erreleboetako testigu erorketak,… azken ezbehar honengatik ez balitz, beste behin ere taldea lehen mailan izango zen beste urte batez gutxienez.


Nesketan aipatzekoak lortutako 4 garaipenak: Maria Ibañez 3000m-tan 10:26.88 denborarekin marka pertsonala (taldeko errekorretik segundo bakarrera), Nora Tobar altuera jauzian 1.60, Leire Garmendia pisu jaurtiketan 10.75 eta 4x100 erreleboetan Euskadiko txapeldun Argandoña, Eneritz Aldanondo, Nora Tobar eta Ainara Zubeldia 49.52 marka bikainarekin. Ainhoa Argandoña 2. 100 m-tan 12.64 (+2.4), hirugarrenak Ane Irribarria 100 m hesietan 16.42 (+1.5) (marka pertsonala, estatuko junior minimatik 12 ehuneneko eskasera) eta Dorleta Oiarbide mailu jaurtiketan 43.84 (marka pertsonala estatuko junior minimatik 16 zentimetro eskasera), 4. Ainara Zubeldia 200 m-tan 26.22 (+1.6) estatuko junior minima eskuratuz, Ane Torres disko jaurtiketan 26.02 marka pertsonala eta Leire Mendizabal luzera jauzian 4.90, 5. Ana Samaniego 1500 m-tan 5:12.00, 6. Eneritz Aldanondo 400 m-tan 1:02.30 (marka pertsonala) eta Eider Carrion xabalinan 25.57 (marka pertsonala), 8. Ibone Aiestaran jauzi hirukoitzean 9.61, 9. Ahizpea Oiarbide 400 m hesietan 1:15.45 eta 4x400 erreleboan Ahizpea Oiarabide, Maddi Galparsoro, Naia Lopez eta Uxue Arrese 4:38.60 denborarekin eta 10. Uxue Arrese 800 m-tan 2:39.79. Honako probetan huts egin zen: 3000 oztopoetan, pertikan eta martxan. Atlético de San Sebastián izan zen garaile eta 2. Irungo Super Amara BAT taldea.


Mutiletan, garaipen bakarra Eneko Agirrezabalek lortu zuen 3000 m-tan 8:24.00 marka bikainarekin. Bigarren postua, Alex Oiarbide 3000 m oztopoetan 10:16.69 denborarekin, 3. Octavian Romanescu 100 m-tan 11.09 (+3.0) eta Eñaut Gereñu 400 m-tan 51.46, 5. Ioan Laver 200 m-tan 23.83 (+1.2), Adel Ben Miloud 800 m-tan 1:59:47, Gorka Satrustegi 1500 m-tan 4:23.04 eta Fran Torres pisuan 10.11, 6. Eneko Barandiaran 110 m hesietan 21.02 (-1.9), 7. 4x400 erreleboetan Agirrezabal, Satrustegi, Gereñu eta Miloud 3:36.22. Zortzigarren “Pululu” disko jaurtiketan 14.41, Unai Azpiazu mailu jaurtiketan 14.54, Egoitz Iztueta xabalinan 23.61, Jon Etxarri luzera jauzian 4.80, Jon Etxeberria jauzi hirukoitzean 9.10 eta 4x100 erreleboan Romanescu, Laver, Barandiaran eta Etxarri 49.17. Aritz Mendizabal deskalifikatua izan zen 5 km martxan (balentria parte hartu izana soilik), Álvaro Calderon 400 m hesietarako beroketan zaintiratu baten ondorioz ez zuen parte hartu, Ander Svensson ere azken momentuan lesionatu zen eta ez zuen altura jauzian parte hartu. Pertika jauzian huts egin zen eta orohar 8. eta azken postuan Barakaldo taldetik 6 puntura, bigarren mailara jaitsiera. Pistatik kanpo, erreklamazio bat jarri da Barakaldoren legez kanpoko parte hartzea bat dela eta. Ikusi egin behar epaileek zer dioten…


Beterano mailako Euskadiko txapelketan (Durango ospatu zen hau ere), Gotzon Auzmendi txapeldun 1500 m-tan 6:07.40 denborarekin, eta txapeldunorde 800 m-tan 3:14.46, 65-69 urte mailan. 45-49 urte kategorian “Pululu” txapeldunorde 5000 m-tan 19:29.83 Eta 40-44 urte kategorian 6. 5000 m-tan Asier Auzmendi 18:48.22 denborarekin.


Altamiran ospatutako eskolarteko Gipuzkoako infantil mailako txapelketan, aipatzekoa mutiletan Jakintza Ikastolaren (Ordizia) garaipena, eta txapeldunorde Ordiziako Oianguren (2 zentro hauek Gipuzkoa ordezkatuko dute Euskadiko txapelketan Gazteizen maiatzaren 27an), eta 3. Beasain BHI. Bakarka, aipatzekoa honako garaipenak: Urko Fernandez (Oianguren) 80 m-tan 10.48, Markel Acosta (Jakintza) 80 m hesietan 12.15, Haritz Galparsoro (Jakintza) 500 m-tan 1:19.81, Ander Gabardino (Beasain BHI) 1000m-tan 2:55.35, Aratz Barandiaran (Jakintza) luzeran 5.20, Iñaki San Sebastián (Oianguren) pisuan 10.60, Danel Perez (Jakintza) altueran 1.52 eta 4x80 m erreleboetan garaile Jakintza, 2. Beasain BHI eta 3. Oianguren.


Nesketan, Besaingo La salle 6. izan zen, eta 8. Ordiziako Jakintza Ikastola. Aipatzekoa, Maddi Esnolaren (Jakintza) garaipena 80 m-tan 10.92, 2. Maddi Urrestarazu (La Salle) luzera jauzian 4.40 eta 3. June Maiz (La Salle) pisuan 7.12 m-ko markarekin. Klubei dagokienez, Txindoki AT-k garaipena lortu zuen. Azpimarratzekoak 2. Alai Urra 80 m-tan 11.96, 3. Iraia Mendia 80 m hesietan 13.53, 2. Maider Llorente 500 m-tan 1:26.79, 2. luzera jauzian Irene Izagirre 3.97, 3. Onintza Arregi pisuan 6.05 eta 2. 4x80 m erreleboetan.


Unibertsitate mailan ospatutako Arkansas-ko ligan (AEB), Gari Garmendiak mailu jaurtiketan errekor berria eskuratu zuen berriz ere 39.49 m-ekin. Xabalinan ere bere markarik onena lortu zuen 45.39 m-rekin eta pisu jaurtiketan 14.50 m jaurti zuen.


Zarauzko lasterketa herrikoian, Izaro Rubiok garaipena lortu zuen eta mutiletan 8. Egoitz Iztueta. Segura-Zeraingo mendi lasterketan 10. postuan Imanol Oiarbide. Donostian ospatutako enpresa arteko lasterketa jendetsuan, 505 talderen artean, CAF garaile berriz ere, Jose Antonio Blanco “Txuri”, Alvaro Calderon, Iker Zurutuza eta Aitor Azurmendik osaturiko taldea. Lehen hirurak Txindoki AT-ko atletak eta azkena Bolitas Anaiak-eko kidea.


Astebukaera


Astebukaera honetan kadete, jubenil, junior eta beterano mailako Gipuzkoako txapelketak ospatuko dira, eta PLP-ko probak larunbat eta igandean Donostiko miniestadion. Durangon, larunbatean nahiz igandean Bizkaiko txapelketa nagusia ospatuko da eta Gazteizen larunbatean Arabako txapelketa. Tolosan aldiz, igandean Gipuzkoako alebin mailako eskolarteko txapelketa. Lasterketa herrikoiei dagokienez, igandea minbiziaren aurkako lasterketa Donosti, UZ mendi lasterketa Urretxu-Zumarragan, Erlaitz-Aiako mendi lasterketa Irunen, Otola Zelai Aretxabaletan, Martin Fiz maratoia, erdi-maratoia eta 10 km Gazteizen eta Iruñan erdi-maratoia eta 10 km-ko lasterketa.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now