top of page

Alvaro Calderon Hamburgoko maratoian


Asteburu honetako igandean Txindoki Grupo Jaso AT-ko Alvaro Calderon donostiarrak Hamburgoko maratoian parte hartuko du. Bere helburua pasa den Donostiako maratoian lorturiko 2:35:52-ko marka hobetzea izango da. Zirkuito lau eta azkarrean Alvaro 2:35-eko muga gainditzen ahaleginduko da.


Gipuzkoako federazioak Saloun kadete eta infantil mailako atletentzat antolaturiko kontzentrazioan, larunbatean Reusen hego Kataluniako selekzio baten aurkako lehiaketak izango dituzte.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, larunbat honetan Sudur krosa egingo da Donostiako Egia auzoan. Igandean berriz Iurreta hiri proba (Bizkaia), Mello saria mendi lasterketa Muskizen (Bizkaia), Aloñarako igoera Oñatin, Arantzako mendi lasterketa Arantzan (Nafarroa), San Markoko mendi lasterketa Errenterian, almadiaren kros herrikoia Burgin (Nafarroa) eta Armentiatik Estibalitzerako igoera Gasteizen.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page