top of page

Acosta, Gabardino, Mendia eta Esnaola Gipuzkoako txapeldun Arrasaten


Bigarren jardunaldi bikaina burutu zuten Txindoki Grupo Jaso AT-ko atletek Arrasaten ospatu zen Gipuzkoako eskolarteko txapelketan pasa den igandean. Atleta guztiek maila aparta eman zuten, baina denen artean gehien nabarmendu zena Jakintzako Markel Acosta izan zen, txapeldun izatea lortu baitzuen 220 metro hesietan 29.65 denborarekin eta 80 metroetan 9.83-rekin eta txapeldunorde pisu jaurtiketan (3 kg) 11.89-rekin. Epaileek ez zioten ondo neurtu 12 metroz gaindiko jaurtiketa bat, txapeldun izatea ahalbidetuko ziona eta 80 metroko epaileak presa sartu zion irteerara azal zedin. Horrelakoak gertatzen dira proba denak egiteko gai zarenean. Infantilen 1000 metroko proban Ander Gabardinok (Beasain BHI) lasterketa bikaina egin zuen, txapeldun geratzea lortu baitzuen 2:53.48-ko marka bikainarekin. Finalista postua lortu zuten beste atleta batzuk hauek izan ziren: Danel Perez (Jakintza) 6. altuera jauzian 1.50-rekin, Joseba Llorente (Beasain BHI) 7. 220 metrotan 32.43-rekin, Iñaki San Sebastian (Oianguren) 7. pisuan 9.50-ekin eta Oier Zubeldia (Jakintza) 8. 80 metrotan 10.60-rekin. Alebin mutiletan, vortex jaurtiketan, 7.a izan zen Jose Migel Barandiarango Zuhaitz Sukia 33.53-ko markarekin.

Infantil nesketan garaipen bikaina San Benitoko Iraia Mendiak lortutakoa pisu jaurtiketan (3 kg) 10.20 markarekin. Proba berean Maddi Urrestarazu (Beasain BHI) 6. izan zen 7.82-rekin. 80 metrotan garaipena lortu zuen Jakintzako Maddi Esnaolak 10.96 segundotan eta 220 metro hesietan La Salleko Elene Bolinaga 5. izan zen 33.81-ekin.


Mendaron ospatu zen Kilimon Trail mendi lasterketan 17. postu bikaina lortu zuen Imanol Oiarbidek.


Estatu Batuetatik albiste paregabeak datozkigu beste behin gure atleten eskutik. Gari Garmendiak Kansas estatuko El Dorado hirian mailu jaurtiketan taldeko errekor berria lortu zuen pasa den apirilaren 4an. 7,260 kg-ko mailua 39.25 metrora botatzeko gai izan zen. Egun berean baina Texaseko Amarillo hirian Dorleta Armendarizek 4 kg-ko mailua 52.79-ra bota zuen, bere inoizko bigarren markarik onena. Oklahoma estatuko Bethany hirian berriz Alba Torres pisu bereko mailua 46.07-ra botatzeko gai izan zen, bere orain arteko markarik onena delarik honako hau.


Asteburua


Aste Santuko asteburu honetan ez da aparteko atletismo jarduerarik izango. Lasterketa herrikoiei dagokienez, Ostiral Santuan Yugoko ermitara trail igoera egingo da Nafarroako Arguedas herrian.


Aste Santu eta Pazko Asteko kontzentrazioak


41 atleta eta 3 entrenatzaile joango dira datozen bi jai aste hauetan hainbat federaziok antolaturiko kontzentrazioetara. Castellonen Espainiako federazioarekin da jada Alazne Furundarena abiadurako kontzentrazioan. Espainiako selekzioarekin halaber izango dira Pazko Astearen amaieran Nora Tobar jubenila eta bere entrenatzaile Monse Nogueras, Madrilen ospatuko den proba konbinatuen kontzentrazioan. Euskadiko federazioarekin Pazko Astean Gandian (Valentzia) izango dira Ane Torres, Joseba Berasain, Leire Garmendia, Aritz Apaolaza eta Dorleta Oiarbide jaurtitzaileak Odei Lopez beren entrenatzaileaz lagunduak. Euskadiko selekzioarekin izango dira halaber Alfaz del Pi-n (Alicante) Octavian Romanescu eta Segovian Eneko Agirrezabal. Pazko Astean Benicassimen izango dira Gipuzkoako federazioarekin ondorengo junior eta jubenilak: Uxue Arrese, Maddi Galparsoro, Naia Lopez, Ander Svensson, Eider Carrion, Ainara Zubeldia, Iker Martinez eta Ahizpea Oiarbide. Aste berean eta federazio berak antolatuta Saloun elkartuko dira ondorengo infantil eta kadeteak: Laida Garmendia, Intza Urrestarazu, Mikel Samaniego, Maier Altuna, Irenia Apaolaza, Irati Esnaola, Leire Mendizabal, Ane Ormazabal, Leire Tobar, Garazi Ramirez, Natnael Hodalgo, Maddi Esnaola, Iraia Mendia, Unax Auzmendi, Ander Gabardino, Markel Sanchez, Markel Acosta, Elene Bolinaga, Alai Urra, Maddi Urrestarazu, Aimar Aierbe, Jon Etxeberria, Markel Galparsoro eta Lander Perez. Hauekin izango da Alexander Oiarbide entrenatzailea. Azken hauek, aste horretako larunbatean Katalunia hegoaldeko selekzio baten aurkako probak izango dituzte Cambrills-en.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page