Eneko Agirrezabalek 1:05:50-eko denbora egin zuen Berlingo erdi maratoiean


Marka bikaina igande honetan Eneko Agirrezabal segurarrak bere bigarren erdi maratoiean (21097,5 metro) lorturikoa. Aurrekoa saioa Bartzelonan eta aurten Berlinen. Ez zuen egunik aproposena izan, haizea kontra izan arren lasterketaren bigarren zatian, marka bikaina eskuratu zuen barruan zamakien guztia emanez bere marka pertsonala eta klubeko errekorra hobetuz, 1:05:50 (aurreko marka baino 35 segundu gutxiago). Helmugan 16. izan zen (25588 atleta orohar), 3:07-ko erritmoa jarraituz, 7. europearra, estatuko atletarik onena eta estatutuko rankineko 7. denborarik onena eskuratuz. Bertan ziren baita, Gorka Satrustegi 50. helmugan 1:11:10 denborarekin, Egoitz Iztueta 163. postua 1:17:39 (bere markatik 17 segundura) eta “Bolitas Anaiak”-eko ordezkari den Joxi Garmedia 585. postuan 1:25:35 markarekin.


Azkoitia-Azpeitiako erdi maratoiean (Gipuzkoako txapelketa zegoen jokoan) etxekoa den Álvaro Calderón donostiarrak 36. postua lortu zuen 1:14:43 denborarekin, Gipuzkoako 7. onena. Hurrengo maratoi saioa Hamburgon izango du hilabete bukaeran. Aipatzekoa ere Juanito Rubio beteranoak lorturiko marka 1:51:45 (71 urte soinean dituelarik).


Donostiako 10 km-etan, 4. izan Aritz Mendizabal (34:23 marka), 17. Unai Azpiazu (36:36) eta 52. Pululu (40:43).


Gipuzkoako banakako eskolarteko txapelketan, eguraldi kaxkarrarekin Plaiandiko pistetan, aipatzekoa Markel Acosta (Jakintza) infantilak 80 m hesietan lorturiko garaipena (12.07), 4. izan zen Markel Sanchez (San Benito) 13.18 denborarekin, 500 m-tan brontzezko domina Haritz Galparsorok (Jakintza) 1:20.54 eta 8. Unax Auzmendi (Oianguren) 1:24.60. Infantil nesketan 1000 m hesietan 5. Libe Arruabarrena (Jakintza) 3:52.27 eta 8. Mariñe Arruabarrena 3:59.51, 80 m hesietako finalean 6. Iraia Mendia (San Benito) 14.95 eta luzera jauzian 5. Iraia Mendia 4.63.


Astebukaera


Astebukaera honetan pistako proba bakarra Arrasaten ospatuko da igandean, non Gipuzkoako eskolarteko txapelkta izango den jokoan.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, ostiralean Enkarterri Extreme traila Zaramillon (Bizkaia). Larunbatean, Kolazino mendi lasterketa Bedian (Bizkaia), Arrigorriagako gaueko mendi lasterketa Arrigorriagan (Bizkaia), Leitzako lasterketa (Nafarroa), Emakumeen lasterketa Iruñan. Igandean, Arrigorriagako eguneko mendi lasterketa Arrigorriagan (Bizkaia), Sierra de Codes Traila Codeseko santutegian (Nafarroa), mendiko erdi maratoia Beran (Nafarroa), Ciudadelako lasterketa Iruñan, Fontellako (Nafarroa) 10 miliak, “Carrera popular de los Paseos” Gazteizen, Mitxintxola mendi lasterketa Pasai Donibanen, Kilimon Traila Mendaron eta Irurako lasterketa herrikoia.

Sarrera nabarmenenak