top of page

Neguko denboraldiaren amaiera


Astebukaera honetan Don Benito (Badajoz) herrian ospatuko den Espaniako kadete eta jubenil kross txapelketarekin amaiera emango zaio neguko sasoiari. Bertan, Euskadiko kadete mutilen selekzioa ordezkatuz Txindoki AT-ko Natnael Hidalgo izango da lasterka.


PLP probei dagokienez, ostirala 24 arratsaldez eta larunbata 25 goizez, probak izango dira Durangon.


Lasterketa herrikoietan, larunbatean Iberdrola gau krossa burutuko da Bilbon. Igandean, Donostia-Hondarribi Tala Bidea eta 4 x 1 milia errelebo lasterketa Irunen. Nafarroan Moscatel-Pintxo Ciudad de Corella, Pinares krosa Lerinen, Etxauriko krossa, Lekunberriko legua, Araban Lantziegoko krosa, Bizkaian Sopelanako Herri lasterketa eta Arrieta Traila eta azkenik iparraldean Sara korrika trail.


Emaitzak


Antequeran (Malaga) ospatutako pista estaliko kadete mailako Espainiako txapelketan, lan txukuna Leire Tobar-ek 60m-tan 8.00 marka pertsonalarekin. Finalaurrekoetara sailkatuz, non 8.14 lortu zuen eta azkenik 17. postua eskuratuz. 60m hesietan, 9.53 marka pertsonala eskuratu zuen baina ez zen finalaurrekoetarako sailkatu, orohar 20. postuan amaituz.


Laredoko 10 km-tan, lasterkera bikaina Gorka Satrustegik 31:26 marka pertsonalarekin lasterketan 56. postua eskuratuz (km-a 3.08 erritmo esanguratsuan).


Donostiako Udaberri lasterketan Gipuzkoako ruta txapelketa zegoen jokoan. Izaro Rubio txapeldunorde izan zen (40 urte mailan txapeldun) 37:48 marka pertsonalarekin bere marka segundu batez hobetuz. Mutiletan, Egoitz Iztueta 25. 35:10 markarekin, 31. Unai Azpiazu 36:05 marka pertsonala (bigarren 45 urte mailan), 34. Iker Iztueta 36:50-rekin, 47. Pululu 40:47 (laugarren 45 urte mailan) eta 52. Juanito Rubio 48:26 denborarekin (lehen postua 70 urte mailan).


Beasaingo Arriaran mendi lasterketan, 11 km-ko distantzia motzean nesketan 12. postuan Naia Lopez eta mutiletan 21. Aitor Mujika.


Emaitza onak baita ere, gure mugetatik at dabiltzan atletek ere. AEB-tan Winfield (Kansas) herrian Gari Garmendiak klubeko bere errekorra hobetu zuen mailu jaurtiketan (7.260 kg) 35.40 markarekin (aurreko marka 28.70 zuen Donostian egina aurreko urtean). Dorleta Armendarizek ere mailu jaurtiketan (4 kg) San Antonio hirian (Texas) 51.69 marka lortu zuen, Alba Torresek pasa den urtarrilaren 28an Geneva herrian (Ohio) bere marka hobetu zuen pisu jaurtiketan (4 kg) 12.47 eskuratuz pista estalian eta Valparaison (Txile) Eñaut Gereñu belozista aspaldiko partez lehiaketara bueltatuz 22.52 marka ona eskuratu zuen 200m-tan.


Infantilen emaitzak


Aipatzekoa martxoak 12an Tolosan ospatutako PLP probetan eskuratutako emaitzak. Markel Acosta-k 9.9 80m-tan, 14.3 80m hesietan eta 10.38 pisuan. Nesketan, proba konbinatuetan, 80m-tan Maddi Esnaola garaile 10.9 markarekin, 80 m hesietan Iraia Mendia 13.8, pisuan Iraia Mendia 8.98 eta luzeran Iraia Mendia 4.49, azken honek konbinadetan txapeldun 1921 punturekin.


Aurreko igandean Ordizian buruturiko PLP probetan, 220 m hesietan Markel Acosta garaile 30.2 markarekin, jauzi hirukoitzean Markel Sanchez 9.83, 150 m-tan Markel Acosta 18.6 eta 500 m-tan Haritz Galparsoro 1.22. Nesketan, 220 m hesietan Elene Bolinaga 34.1, jauzi hirukoitzean Maddi Esnaola 9.85, 150m-tan Maddi Esnaola 21.1 eta 500 m-tan Inge Razkin 1.43.


Azkenik, igandean alebinentzat Tolosan antolautako PLP-ko probetan, aipatzekoak 2000 m-tan Irantzu Eskisabel (Urdaneta) 7.34 denborarekin, 60 m-tan Eneritz Iztueta (San Benito) 10.37 denborarekin, altuera jauzian Ekiñe Carrion (Urdaneta) 1.10, mutiletan 2000 m-tan Oier Makibar (San Benito) 8.25, 60m-tan Bingen Zubiarrain (San Benito) 8.65 eta altuera jauzian Bingen Zubiarrain (San Benito) 1.24.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page