Nora Tobar Espainiako txapeldunorde Pentatloiean jubenil mailan


Nora Tobar ataundarrak jubenil mailako Espainiako bigarren postua lortu zuen proba konbinatuetan (Pentatloia) Sabadell-eko pista estalian 3432 puntu eskuratuz, bere marka pertonala hobetuz eta Gipuzkoako errekorretik 7 puntu exkasera geratuz.


Nabari da, txapelketa honi trukoa hartu diola, 16 urterekin 7 aldiz parte hartu du estatuko txapelketetan eta 7 domina eskuratu ditu orohar, ez da hauntzaren gauerdiko eztula, txapela kentzekoa benetan. 5. izan zen 60 m hesietan 9.14 denborarekin, lehenengo altueran 1.68-rekin, 7. pisuan 11.28, 8. luzera jauzian 4.89 eta 11. 800 m-tan 2:39.62. Lastima, luzeran hobe egin ez izana, bestela txapela oso gertu izango zukeen. Bestalde, Aritz Apaolaza jubenilak ez zuen bere egunik onena izan pisu jaurtiketan (5 kg) eta hiru nulo egin zituen tamalez.


Maria Ibañez eta Eneko Agirrezabal primeran Xixon-en


Bikain Txindoki taldeko bi atleta hauek Xixon-en ospatutako Espainiako banakako kros txapelketan, Euskadiko selekzioa ordezkatuz. Gaintzan bizi den Maria Ibañez ordiziarrak 9. postua lortu zuen promesa mailan, top 10 eta Euskadiko 2. atletarik onena, selekzioka 3. postua lortu zuten. Bestalde, Eneko Agirrezabal segurarrak inoizko posturik onena lortu zuen Espainiako txapelketan, 28. postua hain zuzen ere. Euskadiko bigarren atletarik onena eta selekzioka 6. postua eskuratuz.


Izaro Rubiok marka pertsonala eskuratu zuen Bartzelonako maratoiean


Bere marka 34 segunduz hobetzea lortu zuen Izaro Rubiok 3:02:09 denborarekin Bartzelonako maratoian. 16346 atleten artean, 684. postuan helmugaratu zen, 18. emakumea, estatuko 4. atleta eta 6. 35-44 urte bitarteko kategorian. Udazkenean Donostian eskuratutako 3h02.43-ko marka hobetu zuen.


Ander Gabardino Euskadiko kros txapeldun


Araian ospatu zen eskolarteko Euskadiko kross txapelketa. Infantil mutiletan, Ander Gabardinok garaipen bikaina eskuratu zuen, Txindoki AT eta Loinazpe ordezkatuz. Era berean taldeka garaipena eskuratuz, taldea osatuz: 9. Beñat Froemming, 13. Adur Insausti, 18. Markel Galparsoro, 23. Aimar Aierbe eta 49. Daniel Recalo.


Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz, Jon Etxeberria (San Benito) 11. izan zen, eta selekzioka txapeldun. Ordiziako Oianguren zentroa 6. izan zen sailkapenean, 25. Kepa Arratibel, 30. Xiker Maiz, 32. Unax Auzmendi, 37. Ekain Iraola, 44. Urko Ferrandez eta 46. Lander Pérez. Nesketan. Txapeldunorde Ordiziako Jakintza Ikastola, 12. Olaia Galarraga, 21. Libe Arruabarrena, 29. Uxue Muriel, 32. Mariñe Arruabarrena, 45. Inge Razkin eta 54. Maddi Diaz.


Bilbon burututako PLP kadete probetan, Leire Mendizabalek garaipena eskuratu zuen jauzi hirukoitzean 10.77 markarekin, bere marka pertsonala berdinduz. Aipatzekoa, 10.84-ko jauzia egin zuela baino 2.3 haize boladarekin anulatua. Lastima 10.85-ko marka ez lortu izana Espainiako txapelketetarako txartela emango ziona.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, aipatzekoa Alvaro Calderonek Beasaingo 14 km-tan lortutako 3. postua, Hamburgoko maratoirako bidean ondo doanaren seinale. Iker Iztueta 17. izan zen eta 7 km-tan Naia Lopez 3. helmugan. Azkenik, Orioko mendi lasterketan 13. helmugaratu zen Imanol Oiarbide.


Astebukaera


Astebukaera honetan Espainiako kadete mailako txapelketa ospatuko da Antequeran (Malaga). Bertan, Leire Tobar izango da Txindoki AT-ko ordezkari gisa 60 m-tan (8.12 markarekin) eta 60 m hesietan (9.60 markarekin).


Hemen aldiz, ostiralean Durangon PLP probak, larunbatean Basaurin eta igandean Ordizian eta Tolosan infantilentzat.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, Laredo-ko 10 km-ko lasterketa ezaguna, Arriaran auzoko (Beasain) mendi lasterketa Xabier Mendizabal memoriala 11 eta 23 km, igandean Udaberriko lasterketa Donostian, San Jose lasterketa Villasana de Mena (Burgos-en), Zestoako herri krosa 2.6 km eta 8.5 km distantzietan, Larraul-Ernio-Larraul mendi lasterketa, Alboran fundazioa lasterketa Gasteizen, Logroñon gizon lasterketa eta Montejurra Jurramendi trail Aiegi-n (Nafarroa).

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now