top of page

Taldekako Espainiako kross txapelketa Oropesan


Txindoki AT-eko hiru taldek hartuko dute parte klub arteko Espainiako kross txapelketan igande honetan Oropesan (Castellon), hain zuzen Marina d’Or aisialdi gunean. Senior mailan, kross motzean Euskadiko txapela eskuratu ondoren, Eneko Agirrezabal, Gorka Satrustegi, Alexander Oiarbide, Egoitz Iztueta eta Iker Iztueta izango dira partaideak, azken momentuan Jose Antonio Blanco “Txuri” baja izango da lesio baten ondorioz. Promesa emakume mailan, Euskadiko txapeldunorde gisa, Maria Ibañez, Olatz Unanue eta Ana Samaniego izango dira. Junior emakume mailan, Euskadiko txapeldunorde gisa ere, Lide Urrestarazu, Maitane Perez, Olatz Esnaola, Ohiane Azurmendi eta Maider Azurmendi. Larunbat goizean goiz abituko da espedizio urdina Altamiratik Oropesara bidean.


Alazne Furundarenak ostiralean Madrileko meeting internazionalean parte hartuko du 60 m-ko proban, Gallur-eko pista estalian. Aurtengo markarik onena (7.53) hobetzea du helburu.


Dorleta Oiarbidek aldiz, ostiralean Leon-en jaurtiketa luzeen Espainiako txapelketan izango du 4 kg-ko mailu jaurtiketan. Estatuko rankinean 6. markarik onena du une honetan, 42.97 m-ko markarekin.


Donostiako belodromoan Euskadiko txapelketa ospatuko da larunbatean kadete, jubenil eta junior mailan, bertan Txindokiko partaide ugari izango dira.


Lasterketa herrikoiei dagokionez, ultra trail Basque Bilbao-Gazteiz 110km-ko proba, 24:00tan abituko da Bizkaiko hiriburutik. Igandean, Ormaiztegin Sahara krosa 10 km eta 5,4 km distantzietan, Arrigorriagako Herri Krossa eta mendiko mendiko erdi-maratoia Villa de Aibar Nafarroan.


Emaitzak


Espainiako txapelketa absolutoa ospatu zen Salamankan. Alazne Furundarenak (Atlético de San Sebastián) 4. postua lortu zuen 200m-tan, brontzezko dominatik 4 zentesima exkasera 24.19 markarekin. Aldez aurretik, 24.57 egin zuen serietan eta 24.46 finalaurrekoetan. Bestalde, Txindoki AT-ko Octavian Romanescu-k lan ona egin zuen 60m-tan 4. bere seriean 7.90 denborarekin (aurtengo marka personala) eta 4. finalaurrekoetan 7.96 denborarekin, eta orohar 13. postua eskuratuz.


Denera 10 domina eskuratu zituzten taldeko ordezkariek Gipuzkoako txapelketan kadete, jubenil eta junior mailan Donostiako pista estalian. Jubeniletan, pisu jaurtiketan (5 kg) Aritz Apaolaza txapeldun 13.89, 1500m-tan 4. Iker Martinez 4:34.70 denborarekin, luzera jauzian 5. Ander Svensson 5.37 eta 200m-tan 8. Josu Sarriegui 24.83 (marka pertsonala), 13. Jon Etxarri 25.25 (marka pertsonala) eta 14. Ander Svensson 25.54 (marka pertsonala). Kadete nesketan, 300m-tan Leire Tobar-ek txapela 43.41, brontzezko domina Irenia Apaolaza-k 43.73 (marka pertsonala), 4. Ane Ormazabal 44.54 (marka pertsonala) eta 12. Garazi Ramirez 48.44 (marka pertsonala), altuera jauzian txapeldunorde Leire Mendizabal 1.46 (marka pertsonala) eta luzera jauzian ere txapelduorde 5.05 eta 6. Irati Esnaola 4.25. Pisu jaurtiketan (3 kg) zillarrezko domina Uxue Iruretagoyena 9.84 (marka pertsonala). Jubenil nesketan, Nora Tobar garaile luzeran 5.34 (marka pertsonala pista estalian), 60m hesietan 9.26, eta proba honetan 4. Eider Carrión 10.54 denborarekin. 200m-tan zillarrezko domina Ainara Zubeldiak 26.33 (junior mailako estatuko minima) eta brontzea Ane Irrribarria-k 9.79 markarekin. PLP-ko probetan Joseba Berasain juniorrak 6 kg-ko pisua 15.22 m-ra jaurti zuen (marka pertsonala pista estalian).


Durangon ospatutako jaurtiketa luzeen Euskadiko txapelketan 2. postua (juniorretan txapeldun) eskuratu zuen Dorleta Oiarbidek martilu jaurtiketan (4 kg) 42.97m-ko marka pertsonalarekin.


Sevilla-ko maratoiean, Aritz Mendizabalek bere markarik onena lortu zuen 2:40.05 denbora bikainarekin. Helmugan 78. izan zen 10126 korrikalariren artean. Zumaiako popularrean (10,2km) 12. postuan Alvaro Calderón-ek Hamburgoko maratoirako prestakuntzan beste pausu bat emanez.


Eskolarteko Gipuzkoako kros txapelketa


Hernanin ospatu zen eskolarteko Gipuzkoako kros txapelketa, aipatzekoa infantil mutiletan Ander Gabardinoren (Loinazpe) garaipena, 7. Jon Etxeberria (San Benito), 8. Beñat Froemming (Loinazpe), 10. Adur Insausti (Loinazpe) eta 18. Aimar Aierbe (Loinazpe), taldeka Txindoki AT garaile eta eskolartean Loinazpe, 3. Oianguren (2 hauek Euskadiko txapelketarako sailkatu dira) eta 6. Jakintza. Infantil nesketan, 16. Olaia Galarraga (Jakintza), 18. Elene Bolinaga (La Salle), 19. Lide Arruabarrena (Jakintza), 21. Uxue Muriel (Jakintza) eta 22. Mariñe Arruabarrena (Jakintza), taldeka Txindoki 3. eta eskolartean Jakintza 2. (Euskadiko txapelketarako sailkatuta). Alebin mutiletan, 13. Julen Azpiroz (Jakintza), 18. Oier Uranga (Jakintza), 31. Alex Lizarralde (Lizeo), 33. Joseba Leunda (Jakintza), taldeka 4. Txindoki AT, eskolartean 3. Jakintza eta 5. San Benito. Alebin nesketan, 6. Naroa Iturrioz (Jakintza), 11. Naia Iraola (Jakintza), 15. Araitz Mendia (San Benito) eta 17. Anne Zubiarrain (San Benito), taldeka 2. Txindoki AT eta 2. Jakintza eta 4. San Benito.


Tolosako PLP-ko infantil probetan, Aritz Galparsoro (Jakintza) 3:28.3 1000 m-tan, 19.9 150m-tan eta xabalinan 23.60 m. Iraia Mendia (San Benito) 150 m-tan 21.1 eta xabalinan 21.40 m eta Irati Arcelus (San Benito) 1000 m-tan 3:56.0.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page