Pista estaliko Espainiko txapelketa Salamankan


Salamanca hirian ospatuko da astebukaera honetan Espainiko pista estaliko txapelketa absolutoa. Bertan izango dira Euskadiko belozista onenak, Alazne Furundarena ordiziarra (Atlético de San Sebastián) 60m edo 200m proben artean aukera egingo do, seguruenik 200m-tan, 24 segundutik jaisteko helburuarekin eta podiumera igotzeko aukera haundiekin azken urteetan gisara, eta Octavian Romanescu (Txindoki AT) 60m-tan parte hartuko duena, finalaurrekoetara heltzea eta aurtengo 6.91 marka onena hobetzea izango duena helburu. Bestalde larunbatean, Donostiako belodromoan kadete, jubenil eta junior mailako PLP-ko bigarren jardunaldia jokatuko da. Durangok Euskadiko txapelketen jaurtiketa luzeen txapelketak izango dira jokoan. Lasterketa herrikoiei dagokionez, larunbatean Zumaian 5.6 km eta 10.2 km distantziak izango dira aukeran. Igandean aldiz, kros eskolarra Hernanin eta Sevillako maratoian Aritz Mendizabal onena emateko asmoz. PLP probak Tolosan, Altsasun krosa federatu eta popularrentzat, Herri krosa Durangon (5 eta 10 km), eta Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa eta Antzuolako 8 miliak.


Kros motzeko Euskadiko txapelketa Berrizen


Ikuskizun bikaina eskaini zuen Txindoki-ko taldeak kros motzeko Euskadiko txapelketan. Hasiera hasieratik, taldearen buruan izan ziren etxeko atletak, garaile suertatu zen Unai Arroyo Tolosarraren atzetik momentu oro. Eneko Agirrezabal (gripe batetik atera berri zela) bigarren izan zen helmugan doi-doi Unai Arroyo-ren atzetik sprin luze baten ostean. Laugarren postuan, lasterketa haundi baten ostean eta podiumetik segundu exkasera, Jose Antonio Blanco “Txuri” heldu zen forma bikainean dagoenaren erakusle argia. Seigarren, Gorka Satrustegi izan zen guztia emanez, 19. Alex Oiarbide ere primeran eta 60. Egoitz Iztueta. Taldeka txapela eskuratu zuten eta ondorioz Oropesa-ko (Castellon) Espainiko txapelketarako txartela eskuratu zuten merezimendu guztiz.


Emakumeei dagokienez, Maria Ibañez podiumetik oso gertu geratu zen 4. postua eskuratuz lasterketa eder baten ostean eta promesa mailan 2. izan zen.


Beterano mailan, Imanol Oiarbidek garaipen erraza lortu zuen 55 urtetik gorako mailan eta Gotzon Auzmendi 26. helmugan (brontzeko domina 65-69 urte mailan). Pululu 90. postuan heldu zen helmugara 35-54 urte bitarteko lasterketan (29. 45-49 urte mailan).


Promesa mailako Espainiako txapelketan (Madriden) Ainhoa Argandoña-k 11. postua lortu zuen 60m-tan 7.87 urteko markarekin finalaurrekora pasea eskuratuz (bertan 7.94 egin zuen).


Missouri-n (AEB) marka pertsonala lortu zuen Gari Garmendia izaldarrak pisu jaurtiketan 15.10m 7.260 kg-ko bolarekin, proban 7. postua eskuratuz.


Donostian PLP probetan Dorleta Oiarbide-k Espainiko junior mailako pasea lortu zuen pisu jaurtiketan (4 kg) 42.60 m marka pertsonalarekin eta hurrengo astean Leon-en izango da ondorioz.


Tudelan, Rubio familiaren erakustaldia, Izaro Rubio 2. izan zen erdi maratoian 1:23:38 denborarekin eta Juanito aitak garaipena etxera 66 urtetik gorako mailan 50:00 denbora bikainarekin 10 km-ko karreran.


Pista estaliko Gipuzkoako txapelketa bikaina


Zazpi domina eta 3 Espainiako minimekin itxi zen txapelketako balantzea etxeko atletentzat. Emekumeei dagokienez, 60m-tan, Ainara Zubeldia-k brontzezko domina 8.03 finalaurrekoetan eta 8.08 finalean, 6. Eneritz Aldanondo (marka pertsonala 8.07 finalaurrean, estatuko minima junior mailan eta 8.17 finalean), 8. Leire Tobar (8.12 marka pertsonala finalaurrean estatuko kadete minima, eta 8.22 finalean), 12. Ana Ormazabal (8.39), 17. Irenia Apaolaza 8.49 eta 21. Amaia Zeberio 8.62 marka pertsonala. 400m-tan 10. Ahizpea Oiarbide 1:03.97, 60 m hesietan brontzea Ane Irribarria 9.91, luzera jauzian 4. Leire Mendizabal 4.90, pisuan (4 kg) urrea Ane Torres-ek 12.41 eta brontzea Leire Garmendia 10.36, 200m-tan 10. Ahizpea Oiarbide 28.35 marka pertsonala pista estalian eta luzera hirukoitzean txapeldunorde Leire Mendizabal 10.67 klubeko kadete errekor berria eskuratuz (estatuko kadete minimatik 18 zentimetrotara) eta 5. Ibone Aiestaran 9.92.


Mutiletan, 60m-tan Octavian Romanescu 6.96 (bai finalaurrean eta ondoren finalean), oso ondo ere Ioan Laver marka pertsonala (7.29) eta 8. postua finalean 7.32, Eneko Barandiaran 13. 7.42, Juan Jose Aroztegi 19. 7.56 marka pertsonala eta 25. Jon Etxarri 7.69 eta marka pertsonala. 200m-tan 15. Juan Jose Aroztegi 24.39 marka pertsonala eta 19. Jon Etxarri 25.35 marka pertsonala. 3000m-tan brontzezko domina Iker Martinez jubenilak 9.38.27 marka pertsonalarekin, eta ondoren 15. 1500m-tan 4:31.74 denborarekin.


Jardunaldi berean, PLP-ko probetan, Uxue Iruretagoiena kadeteak pisu (3 kg) jaurtiketan 9.33 eta Lurdes Insausti beteranak 8.68 (Gari semearen bidea jarraituz). 60m hesietan Leire Tobar 9.60 marka pertsonala estatuko kadete minima, Laida Garmendia 10.35 eta Eider Carrion 10.55. Mutiletan, Joseba Berasain juniorra pisuan (6 kg) 15.02 marka pertsonala pista estalian eta Aritz Apaolaza (5 kg) 13.77.


Infantilen proba konbinatuak


Txindoki AT taldeko ia 20 atletek parte hartu zuten Igandean Altamiran ospatutako proba konbinatuetan. Mutiletan, Markel Acosta (Jakintza) garaile 2119 punturekin proba guztiak irabaziz (80m-tan 9.8, 80 m hesietan 12.4, pisuan 11.1 eta luzera jauzian 4.77). Bigarren, Markel Sanchez (San Benito) 1671 punturekin eta 3. Unax Auzmendi (Oianguren) 1315 punturekin. Nesketan, garaile Iraia Mendia (San Benito) 1699 punturekin (luzeran garaile 4.45), 2. Maddi Urrestarazu (Loinazpe) 1656 puntu (80m-tan 11.4 eta 80m hesietan 14.1), 3. Elene Bolinaga (La Salle) 1603 puntu eta 4. Alai Urra (San Benito) 1517 puntu (garaile pisuan 8.75).

Sarrera nabarmenenak