top of page

Txapelketaz jositako astebukaera


Makina bat txapelketa ospatuko dira astebukaera honetan. Hasteko, Madrilen Espainiako pista estaliko txapelketa izango da promesa mailan. Bertan, Ainhoa Argandoña 60m-tan daraman 7.92 marka hobetu eta final aurrekoetara sailkatzeko helburuarekin. Hemen aldiz, Donostiko belodromoan, bai larunbata nahiz igandean, PLP-ko probak izango dira, taldeko partaide askoren presentzia espero da bertan. Larunbat arratsaldean, bai Getxon eta bai Gasteizen pista estaliko probak izango dira. Igandean, Berrizen Euskadiko kross txapelketa seniorrentzat (distantzia motzean) era beteranoentzat ere bai. Donostian jaurtiketa saioen PLP-ak, eta Ordizian Altamira estadioan PLP probak konbinadetan infantilentzat. Lasterketa herrikoiei dagokionez, “Ciudad de Tudela”-n erdi maratoia eta Kobaz Koba trail mendi lasterketa 17 km eta 25 km distantzietan Zestoan.


Pista estaliko Euskadiko txapelketa senior mailan


Bi txapel eta brontzezko domin bat lortu zituzten atleta urdinek Donostiko belodromoan ospaturiko pista estaliko Euskadiko txapelketan. Gizonezkoetan, txapela Joseba Berasainentzat pisu jaurtiketan (7.260 kg) 13.72 markarekin. 60 m-tan Octavian Romanescuk 6.91 egin zuen finalaurrekoetan eta aukera haundiak zituen txapela lortzeko baina zoritxarrez (eta injustuki) kaleratua izan zen bi nuloren ondorioz. Eneko Barandiaran 26. 7.40 markarekin eta Ioan Laver 28. 7.43 denborarekin, 200m-tan Ioan Laver 18. 23.79 markarekin, 800m-tan Adel Ben Miloud 14. 2:06.59 denborarekin. Emakumeetan, txapeldun pisu jaurtiketan (4 kg) Ane Torres 12.58 markarekin eta brontzezko domina Leire Garmendia-k 10.77 marka pertsonala lortuz 23 zentesima exkasera estatuko minimatik. 60m-tan 4. Ainhoa Argandoña 7.95 markarekin, 6. Ainara Zubeldia 8.01 eta 13. Eneritz Aldanondo 8.18-rekin. 200m-tan 9. Ainara Zubeldia 26.92 markarekin eta 13. Eneritz Aldanondo 27.14. Aipatzekoa, Alazne Furundarena ordiziarrak (Atlético de San Sebastián), gaur egun Euskadi mailan dagoen belozista onekak lorturiko bi txapelak 60m eta 200m-tan, 7.53 eta 24.30 markarekin.


Nora Tobar-ek bere markarik onena 34 puntutan hobetu zuen Valentzian buruturiko pentathlon txapelketan autonomikoan, denera 3252 puntu eskuratuz. Honako markak eta postuak eskuratu zituen: 60m hesietan 3. 9.35, 1. altueran 1.60,4. pisuan (3 kg) 11.19, 1. luzeran 4.96 eta 5. 800m-tan 2:44.56.


Bestalde, Gari Garmedia izaldarrak garaipena lortu zuen Wichita-n (AEB–etako Kansas estatuan) ospaturiko proban (bertan ikasketak burutzen ari den bitartean) eta lorturiko marka 14.73m (7.260 kg), bere marka zentimetro batean hobetuz.


Euskadi kros txapelketa


Eguraldi benetan makala, euri eta haize jasa pairatu zuten korrikalariek Sopuerta herrian, lokatzez josirik ospaturiko Euskadiko kros txapelketan. Senior mailan, Eneko Agirrezabal-ek ezin izan zuen parte hartu azken momentuko katarro baten ondorioz, eta Gorka Satrustegik karrera utzi behar izan zuen. Jose Antonio Blanco “Txuri” izan zen taldeko lehena 11. postuan, 36. Alexander Oiarbide, 100. Egoitz Iztueta eta 117. Iker Iztueta. Taldeka 12. postua lortu zuten. Junior mutiletan, 18. Aitor Mujika, jubeniletan 26. Egoitz Urteaga, 29. Jon Zeberio, 34. Iker Martinez eta 48. Josu Sarriegui, taldeka 6. postua eskuratuz. Kadete mutiletan, 5. Natnael Hidalgo, 9. Ander Gabardino (2003 urteko lehena), 20. Mikel Samaniego eta 24. Jon Etxeberria, taldeka 3. postua eskuratuz (Espainiko txapelketarako reserban daude). Nesketan, senior eta promesak, 12. postuan Maria Ibañez (4. promesa mailan), 21. Olatz Unanue (7. promesa) eta 23. Ana Samaniego (9. promesa), taldeka txapeldunorde promesa mailan, Espainia mailako txapelketarako pasea lortuz. Junior mailan, 6. Lide Urrestarazu, 9. Irati Zubizarreta, 17. Maitane Perez, 23. Olatz Esnaola, 26. Ohiane Azurmendi eta 31. Maider Azurmendi, taldeka txapeldunorde. Jubeniletan, 10. Naia Lopez, 14. Maddi Galparsoro, 33. Lide Egizala eta 39. Nora Insausti, eta Uxue Arrese-k ezin izan zuen lasterketa amaitu erorketa baten ondorioz, taldeka 4. postua eskuratuz.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page