Pista estaliko eta kroseko Euskadiko txapelketak


Astebukaera honetan Euskadiko txapelketak ospatuko dira. Larunbat arratsaldean nahiz igande goizean Donostiako belodromoan pista estaliko Euskadiko txapelketa absoluto mailan. Igande goizean aldiz, Bizkaiko Sopuerta herrian Euskadiko Kross txapelketa izango da, kadete, jubenil, junior, promesa eta seniorrentzat. Bi ekintza hauetan taldeko atleta onenak izango dira bertan. Bestalde, Nora Tobar jubenila Valentziara joango da bertako autonomikoan prueba konbinatuetan parte hartzera emaitza onak lortzearren.


Lasterketa herrikoiei dagokionez, zita bakarra izango da astebukarea honetan, Igandean Urnietako On Bosko krosa.


Emaitzak


Pista estaliko Gipuzkoako lehen jardunaldian, kadete, jubenil eta juniorrentzat, atleta urdinek 8 domina lortu zituzten. Kadeteetan, jauzi hirukoitzean nesketan, txapeldunorde Leire Mendizabal 10.58 m-rekin eta 7. Irati Esnaola 9.19 m markarekin, 60m nesketan 3. eta brontzezko domina Leire Tobar 8.28 m-rekin, 4. Ane Ormazabal 8.39, 7. Irenia Apaolaza 8.44 marka pertsonala, 16. Amaia Zeberio 8.66 marka pertsonala, 17. Garazi Ramirez 8.70 marka pertsonala eta 22. Naiara Azurmendi 8.82 marka pertsonala. Jubeniletan, nesken jauzi hirukoitzean, Ibone Aiestaranek 9.80 markarekin. Mutiletan, pisu jaurtiketan (5 kg) txapeldun Aritz Apaolaza 13.79m-rekin, brontzeko domina Ander Svensson altura jauzian 1.55 eta 60m-tan Juan Jose Aroztegi 8. 7.65 marka pertsonala, 18. Jon Etxarri 7.81 eta 23. Ander Svensson 7.87 marka pertsonala. Junior nesketan, Ainara Zubeldiak garaipena lortu zuen 60m-tan 8.00 markarekin estatuko minima eskuratuz; 5. Eneritz Aldanondo 8.18, eta 400m-tan brontzezko domina lortu zuen Ahizpea Oiarbide-k 1:03.70 markarekin. Eta azkenik, pisu jaurtiketan (4 kg) garaipena Leire Garmendiarentzat 9.99 markarekin.


Donostiako belodromoan jokaturiko PLP-ko probetan, emaitza onak hiru partaide hauek 60m-tan: Ainhoa Argandoñak 7.92, Ioan Laver 7.34 eta Eneko Barandiaran 7.45.


Madriden ospaturiko pista estaliko Errege eta Erregina Kopan, Atlético de San Sebastián taldeko neskak 8. izan ziren eta Alazne Furundarena 4. 60m-tan 7.63 markarekin, 7. 4x200 erreleboan 1:43.78 denborarekin. Mutilei dagokionez, Real Sociedad 5. izan zen, bertan taldeko ordezkari bik parte zuten: Octavian Romanescu 6. 60m-tan 6.98 markarekin eta Joseba Berasain 8. pisuan (7.260 kg) 13.88m-rekin.


Donostiako nazioarteko krosari dagokionez, Lasarteko hipodromoan, aipatzekoa kadete mutiletan Natnael Hidalgo-ek lortutako 3. postua, 4. postuan Irati Zubizarreta junior nesketan eta 11. Xabier Muriel junior mutiletan. Eskolar mailan, garaipen bikaina Ander Gabardinok (Loinazpe) lortutakoa infantil mutiletan, infantil nesketan 22. Libe Arruabarrena (Jakintza), 25. Uxue Muriel (Jakintza), 30. Irati Arcelus (San Benito), 31. Mariñe Arruabarrena (Jakintza) eta 42. Inge Senar (Jakintza), taldeka Txindoki AT bigarren sailkatu zen. Alebin mutiletan, 16. Julen Azpiroz, 19. Oier Uranga, 20. Mikel Lacalle eta 24. Joseba Leunda, denak Jakintza ikastolakoak, non Txindoki AT garaile taldeka. Alebin nesketan 44. Helen Hidalgo (Urdaneta).


Idiazabalgo herri krosean, aipatzekoa Izaro Rubio-k lortutako 3. postua (beterano mailan lehenengo), mutiletan 9. Alvaro Calderon, 25. Imanol Oiarbide eta 58. Iker Iztueta, honako hauek ere parte hartu zuten: Asier Auzmendi, Pululu eta Juanito Rubio. Kadete nesketan, 2. Naia Lopez eta 3. Lide Egizala. Eskolar mailan, infantil mutiletan, 3. Aimar Aierbe (Loinazpe), 4. Markel Galparsoro (Loinazpe), 5. Kepa Arratibel (Oianguren) eta 6. Enaitz Agirrezabala (San Benito). Infantil nesketan, 5. Maria Vega (Oianguren), 6. Elene Bolinaga (La Salle), 7. Nerea Altolagirre (Loinazpe) eta 8. Maddi Urrestarazu (Loinazpe). Alebin mutiletan, 2. Xabat Larrañaga (La Salle), 3. Unax Rodriguez (Jakintza), 4. Josu Naldaiz (Olaberriko eskola) eta 5. Ander Zurutuza (Aita Iparragirre). Alebin nesketan, 2. Naroa Iturrioz (Jakintza), 3. Alazne Estensoro (San Benito), 4. Anne Zubiarrain (San Benito) eta 5. Lide Azurmendi (Aita Iparragirre).


Infantilentzat Tolosan antolatutako PLP probetan, Unax Auzmendi (Oianguren) 1.15 altura jauzian eta 13.8 80m hesietan. Nesketan, Altura Alai Urra (San Benito) 1.20 eta Irene Svensson (Loinazpe) 1.15m, 80m hesietan Iraia Mendia (San Benito) 14.7, Alai Urra (San Benito) 15.5, Irati Arcelus (San Benito) 16.8, Nora Mujika (Loinazpe) 18.6 eta Irene Svensson (Loinazpe) 18.8.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now