top of page

Emaitza onak bai Elgoibar, Donostia eta Durangon


Emaitza bikainak lortu zituzten Txindoki AT Gupo Jaso-ko atletek astebukaera honetan ospatu diren proba ezberdinetan. Orden kronologikoari so eginez, larunbatean Durangoko pistan Dorleta Oiarbide-k hasiera eman zion denboraldiari mailu jaurtiketan (4 kg) 40.59 marka onarekin. Igandean aldiz, Donostiko belodromoan “E” jaurdunaldiaren barnean, honako emaitzan lortu ziren: 200m-tan Jon Etxarri 25.56 marka pertsonala, 60m hesietan Ander Svensson-ek 10.38 marka pertsonala, luzera jauzian Ander Svensson-ek 5.42 marka pertsonala eta pisu jaurtiketan (5 kg) Aritz Apaolaza jubenilak 14.04 marka pertsonala eta Sabadell-en ospatuko den estatu mailako minima eskuratuz. Emakumeetan, 200m-tan Ainara Zubeldia 26.65 (junior mailako estatu minimatik 15 zentesima exkasera) Eneritz Aldanondo-k 27.36, 60m hesietan Leire Tobar kadeteak 9.69 marka pertsonala (Antequera-ko Espainiako txapelketarako pasetik 4 zentesimara) eta Laida Garmendiak 11.39, jubeniletan Nora Tobar 9.43 eta juniorretan Ane Irribarria 10.79, luzera jauzian Nora Tobar 5.21, Leire Mendizabal 5.01 eta Eider Carrion 4.48.


Elgoibarko Juan Muguerza kros internazionalean ere aipatzeko emaitzak lortu ziren. Federatu mailan, aipatzekoa Maria Ibañez-ek lortutako 18. postua, bigarren gipuzkoarra izanik Trihas Gebre etiopiarraren atzetik, promesa mailan 3. postua lortuz. Olatz Unanue 26. postuan (4. gipuzkoarra eta 4. promesa mailan), junior mailan Ohiane Azurmedi 31. (5. gipuzkoarra), jubeniletan 24. Uxue Arrese (3. gipuzkoarra), Maddi Galparsoro 25. Postuan (4. gipuzkoarra) eta Naia Lopez 26. postuan. Kadete emakumeetan Intza Urrestarazu 11. (2. gipuzkoarra eta Maier Altuna 15. (3. gipuzkoarra). Senior mailan, Alexander Oiarbide 52. izan zen helmugan (10. gipuzkoarra) eta jubenil gizonezkoetan Jon Zeberio 48. (9. gipuzkoarra).


Eskolarrei dagokionez, goraipatzekoa Irantzu Eskisabel-ek (Urdaneta) lortutako garaipena (orain arte lasterka egindako dana irabazi du), kasu honetan Burgos, Valladolid, Toledo eta Mallorca-ko konpetentziarekin. Bikain ere, 7. Naroa Iturrioz (Jakintza), 8. Naia Iraola (Jakintza) eta 11. Araitz Mendia (San Benito). Txindoki AT garaile alebin neskak taldekako sailkapenean. Alebin mutiletan 12. Julen Azpiroz (Jakintza), 18. Manex Rubio (San Benito), 20. Mikel Lacalle (Jakintza) eta 23. Alex Lizarralde (Lizeo), 3. taldeka. Infantil nesketan 26. Olaia Galarraga (Jakintza), 28. Libe Arruabarrena (Jakintza), 32. Elene Bolinaga (La Salle) eta 33. Uxue Muriel (Jakintza), 4. taldeka. Infantil mutiletan, 3. Ander Gabardino (Loinazpe) Euskadiko lehen atleta, 10. Aimar Aierbe (Loinazpe) eta 13. Markel Galparsoro (Loinazpe).


Lasterketa herrikoiei dagokionez, Garin auzoko mendi lasterketan Aitor Mujika 64. postuan heldu zen helmugara.


Astebukaera


Aukera anitza astebukaera honetan aurrean duguna, larunbat goizean PLP infantil mailako probak Tolosan, PLP probak ere Donostiko belodromoan kadete (Bizkaiko federazioak antolatua), jubenil eta junior mailentzat goizean eta arratsaldean PLP-ko probak ere Gasteizko Mendizorrotzan (estalkian) eta Madrilen Errege Kopa non Real Sociedad gizonezkoetan eta Atlético de San Sebastián emakumeetan bertan izango dira, azken honetako partaide gisa Alazne Furundarena ordiziarra izango da bertan.


Iganderako, Donostiko Kros internazionala Lasarteko hipodromoan maila guztientzat eta lasterketa herrikoiei dagokionez Idiazabalgo lasterketa, Laudioko lasterketa Araban eta Herri Ametsa Talai Mendi mendi lasterketa Donostian.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page