top of page

Txindoki AT Euskadiko laugarren talderik onena izan zen pista estalian


Arratsalde bikaina eskaini ziguten etxeko atletek Donostiko belodromoan ospatu zen Euskadiko Kopan. Historian zehar lehen aldia zen gizonezkoentzat, emakumeentzat aldiz bosgarren urtea jarraian. Etorkizun haundiko emakume talde gaztea aurkeztu zuen klubak, non partaide bakarra promesa mailakoa (Ainhoa Argandoña). Gizonezko taldea berriz esperientziaz jantzia eta etorkizun haundiko gazteez atondua.


Sailkapen bateratuan, Txindoki laugarren izan zen Atlético de San Sebastián, Super Amara BAT eta Tolosa taldeen atzetik.


Emakumeei dagokionez, bosgarren postua lortu zuen talde urdinak, Ane Torres garaile pisu jaurtiketan (4 kg) 11.85 markarekin, Nora Tobar bigarren altuera jauzian 1.58, Ane Irribarria 3. 60m hesietan 9.63 marka pertsonalarekin, estatuko minimatik 3 zentesima exkasera eta taldeko junior errekorra lortuz. Ainhoa Argandoña 60m-tan 7.97 eta Leire Mendizabal luzera jauzian 5.08 marka pertsonala pista estalian, estatuko kadete minimatik 8 zentisima exkasera, 4. Ainara Zubeldia 200m-tan 26.80. 4x200m erreleboetan, Argandoña, Aldanondo, Carrión eta Zubeldia osaturiko taldea bostgarren 1:49.11, 6. Naia López 3000m-tan 11:55.42 marka pertsonala eta 7. Ibone Aiestaran jauzi hirukoitzean 9.92, Ahizpea Oiarbide 400m-tan 1:05.39, Uxue Arrese 800m-tan 2:36.88 marka pertsonala eta Maddi Galparsoro 1500m-tan 5:30.77 marka pertsonala. Hutsune bakarra pertiga jauzian izan zen. Txapelketatik kanpoko 60m-tako seriean Eider Carrion-ek 8.71 lortu zuen. Laburbilduz, denera 53 puntu lortu zituzten neskek, laugarren amaiatu zuen Tolosak baino 6 puntu gutxiago eskuratuz.


Gizonezkoei dagokionez, aipatzekoa lortu zuten 7. postua, batez ere kontutan izanik hiru probetan huts egin zutela, eta atleta batzuk ohizkoak ez diren probak egin zituztela gehitu ezkero, emaitza ontzat har daiteke.


Hiru proba ezberdinetan garaipena lortu zuten. Octavian Romanescu 60m-tan 6.92 marka onarekin, Joseba Berasain pisuan (7.260 kg) 13.67 eta Eneko Agirrezabal 1500m-tan (11 urte ondoren distantzi honetan) 4:08.98 denborarekin karrera taktikoan, bere sprint onari esker. Bestalde, 3000m-tan “Txuri” laugarren 8:54.62, seigarren Eneko Barandiaran 60m hesietan 10.91 (15 urte proba hau egin gabe), Ioan Laver 200m-tan 23.89, Ander Svensson altueran 1.60 eta 4x200m erreleboan debuta (Romanescu, Laver, Barandiaran eta Juan Jose Aroztegi) 1:35.28 denborarekin noski taldeko errekor berria. 8. Jon Etxarri luzera jauzian 4.53 marka pertsonala. Aldez aurretik espero bezala, pertigan eta jauzi hirukoitzean ez zen partaidetzarik aurkeztu. Aldiz, 400m-tan Adel Ben Miloud-k kale egin zuen azken monentuko lesio baten ondorioz. Denera, 42.5 puntu lortu zituzten bosgarren postua lortuz, 5 puntu bakarrik falta izan ziren bostgarren izateko (Santurtzi) eta 11 Tolosa garaitzeko (laugarren).


Txapelketatik kanpoko 60m-tako lasterketan Eneko Barandiaran 7.55ko marka lortu zuen. Aipatu, Alazne Furundarena (Atlético de San Sebastián) bere taldearekin txapeldun izan zela, 60m-tan puntu guztiak patrikara eta 4x200m erreleboan lan bikaina egin zuen.


Igandean ospatutako Araitz–Betelu lasterketa herrikoiean, euri-jasa eta erorketa barne, Izaro Rubio 3. izan zen emakumetan.


Astebukaera


Datorren astebukaerari dagokionez, larunbatean PLP-ko probak izango dira goizean Bilbon eta arratsaldean Durangon. Igandean, Elgoibarko Juan Mugerza nazioarteko krosa ospatuko da maila guztietarako eskolarrak barne, gainera euskal selekzioarekin izango dira Uxue Arrese jubeniletan eta junior mailan Irati Zubizarrera y Lide Urrestarazu.


Pista estaliari dagokionez, Donostiko belodromoan “E” jardunaldia ospatuko da. Bestalde, Ciudad de Haro-ko krosa ospatuko da Errioxan. Lasterketa herrikoietan, Garin auzoko mendi lasterketa eta Nafarroan 10 miliak Peralta-tik Falces-era.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page