Lehen aldiz Euskadiko kopan parte hartuko du Txindoki AT-k pista estalian bai mutil eta zein nesketa


Astebukaera honetako ekitaldi interesgarriena Donostiako belodromoan larunbat arratsaldean ospatuko den XXIX. Euskadiko Kopa. Bertan Euskadi mailako 8 talde onenek parte hartzen dute, (8 gizonezko eta 8 emakumezko), non 12 bakarkako proba gehi errelebo probaz osatua dagoen. 40 urtetako historian zehar lehen aldia da Txindokik gizon nahiz emakume taldearekin parte hartuko duela, orain arte neskak bakarrik izan dira bertan. Aipatzekoa da, taldeko neskek aurreko urteetan emandako maila, non 2013. urtean 3. izan ziren, 2014 eta 2015 urtean bigarren eta 6. 2016ean.

Aurten klubak aurrera pausoa emateko erabaki ausarta hartu du. Hutsune batzuk izango diren arren, ziur gaude taldeak maila ona emango duela. Emozioz betetako jardunaldia izango da dudarik gabe. Nesketan hauek izango dira partaideak: Ainhoa Argandoña, Eneritz Aldanondo, Ahizpea Oiarbide, Uxue Arrese, Maddi Galparsoro, Naia Lopez, Ane Irribarria, Leire Mendizabal, Ibone Aiestaran, Nora Tobar, Ane Torres, Ainara Zubeldia eta Eider Carrion. Mutiletan aldiz, Octavian Romanescu, Ioan Laver, Adel Ben Miloud, Jon Etxeberria, Eneko Agirrezabal, Jose Antonio Blanco “Txuri”, Eneko Barandiaran, Jon Etxarri, Ander Svensson, Joseba Berasain eta Juan Jose Aroztegi. Ondoren, Argi-Berri elkartean taldeko afaria ospatuko da, bertan parte hartu nahi dutenak Josean Carrionekin harremanetan jarri daitezela.


Igande honeta Abadiñon Bizkaiko banakako kros txapelketa ospatuko da eta lasterketa herrikoiei dagokionez igandean Araitz – Betelu lasterketa.


Bost podium urteko lehen Euskadiko txapelketetan


Balantze benetan positiboa Euskadiko txapelketan Txindoki AT-ko atletek lortutakoa. Bertan izan ziren 7 atletetik, bostek podiuma lortu zuten. Larunbat eta igandean ospatu ziren eta konpetitzeko kondizioak ez ziren egokienak izan, benetako hotza pairatu zuten partaideek, berogailuek kale egin baitzuten. Prueba konbinadetan, Nora Tobar-ek jubenil mailako tituloa lortu zuen Pentathlon proban, 5 proba izabazi zituen honako markekin: 9.40 60m hesietan, 1.58 altuera jauzian, 11.32 pisu jaurtiketan (3 kg), 5.08 luzera jauzian eta 2:48.34 800m-tan, denera 3218 puntu lortuz eta estatuko minima eskuratuz. Heptathlon jubeniletan, Ander Svensson txapeldunorde izan zen, 2. 60 m-tan 8.17, 2. luzera jauzian 5.14 marka pertsonala, 2. pisuan (5 kg) 7.59, 1. altuera jauzian 1.65, 2. 60m-tan 10.78 marka pertsonala, 3. pertiga jauzian 2.10 marka pertsonala eta lehenengo 1000m-tan 2:59.26, denera 3737 puntu lortuz. Pentathlon kadete nesketan Leire Tobar-en estreinua, non 1. 60m hesietan 9.78 marka pertsonala (estatuko minimatik 13 zentesimara), 4. altuera jauzian 1.31 marka pertsonala, 3. pisu jaurtiketan 7.02, 3. luzera jauzian 3.90 eta 3. 600m-tan 1:55.21 marka pertsonala, denera 2389 puntu batuz.


Beterano mailan, Euskadiko mailako txapela Gotzon Auzmendik lortu zuen 800m-tan 65-69 urte mailan 3:15.58, 3000m-tan 40-44 urte mailan txapeldunorde Asier Auzmendi 10:24.08, 45-49 urte mailan Angel Perez “Pululu” 5. 11:43.34 eta jubenil mailan Iker Martinez 6. 10:00.59 denborarekin.


PLP probetan, 200m-tan Octavian Romanescu 23.38 marka egin zuen eta Ioan Laver 24.03, nesketan aldiz Nerea Galparsoro (Grupo Empleo - Pamplona Atlético) 26.31 denborarekin estatuko minima promesa mailan, Ainhoa Argandoña 26.47 estatuko minima promesa mailan, Ainara Zubeldia 27.72 eta Eneritz Aldanondo 27.92.


Emaitza onak Gimnástica de Ulia eta Zornotzako krosetan


Donostiako Gimnástica de Ulia krosean, aipatzekoa senior mailan Gorka Satrustegik eginiko lasterketa, 15. izan zen eta 5. Euskadi mailan 31:54 denborarekin 10 km distantzian. 69. postuan Imanol Oiarbide 35:15 denbora onarekin. Jubenil mutiletan, 2. Iker Martinez eta 6. Jon Zeberio. Kadete mutiletan, Natnael Hidalgo berriz ere bikain garaile. Eskolar mailan, alebin nesketan 3. Laxia Arsuaga (Jakintza), 10. Helen Hidalgo (Urdaneta) eta alebin mutiletan 4. Julen Azpiroz (Jakintza).


Zornotzako nazioarteko krosean, ederki Maria Ibañez senior nesketan 15. postua helmugan sasoi puntu onean dagoela erakutsiz, 5. Euskadi mailan eta promesa mailan lehenego, jubenil nesketan oso ondo ere 7. Uxue Arrese, 8. Naia Lopez eta 9. Maddi Galparsoro.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now