top of page

Pista estaliko lehen txapelketak


Urteko lehen astebukaera honetan, lehenengo pista estaliko txapelketak ospatuko dira Donostiako belodromoan. Larunbat goizeko saioan, 3000m-tako Euskadiko txapelketak ospatuko dira kadete, jubenil eta juniorrentzat, prueba konbinatuak ere izango dira eta Euskadiko txapelketak beteranoentzat igande goizeko jardunaldian, non taldekideen parteartzea ziurtatua dago. Krosari dagokionez, Donostian Errege Eguneko Nazioarteko Krosa ospatuko da Gimnastica de Ulia-k antolaturik, gainera aurten Euskadiko txapelketa izango da jokoan 10km-tan atleta federatuentzat, bertan 5,2 km-tako lasterketa herrikoia ere izango da aukeran. Zornotzan (Bizkaia) Nazioarteko Krosa eta Burladan (Nafarroa) kros motzeko Nafarroako txapelketa bai banaka eta taldeka. Asteasun aldiz, kros herrikoi solidarioa ospatuko da.


Pista estaliko emaitzak


PLP-ko D jardunaldiaren barnean Donostiako belodromoan emaitza interesagarriak aipa genitzazke. 60m-tan gizonezkoetan Ioan Laver-ek 7,33 marka pertsonala, Eneko Barandiaran 7,65 eta Jon Etxarri 7,90, 400m-tan Adel Ben Miloud-k 52,90 marka pertsonala Txindokin, Iker Martinez-ek berriz ere marka pertsonala oraingo honetan 1500m-tan 4:39.83 markarekin, nork aurretik 3000m-tan 9:59.95 lortu zuen. 60m emakumeetan, Ainhoa Argandoña-k 7,98rekin estatu mailako minima promesa mailan, Nerea Galparsoro (Grupo Empleo - Pamplona Atlético) 8,02, Eneritz Aldanondo 8,28, Ane Ormazabal 8,30 marka pertsonala, estatuko minimatik 5 zentesima exkasera, Irenia Apaolaza 8,51 marka pertsonala eta Laida Garmendia 8,94. 300m-tan Irenia Apaolaza 44,93, Ane Ormazabal 46,32 eta Laida Garmendia 47,04, denek marka pertsonala.


San Silbestreak


Txindoki Grupo Jaso taldeko partaide askok korri eginez esan zioten agur urteari. Partaidetza gehiena Ordizian izan zen 33 ordezkarirekin. Txapeldun Eneko Agirrezabal, bigarren “Txuri”, 3. Gorka Satrutegi, 4. Alex Oiarbide, 9. Aritz Mendizabal, Natnael Hidalgo 14. lehen kadetea izanik, 15. Egoitz Iztueta, 20. Imanol Oiarbide, 26. Iker Iztueta, 30. Xabier Muriel, 34. Asier Auzmendi. Neskei dagokionez, Maria Ibañez garaile, 2. Izaro Rubio, 4. Lide Urrestarazu, eta 5. Uxue Ibañez. Kadete mutiletan, 2. Ander Svensson eta nesketan 3. Maddi Galparsoro.


Beasaingo San Silbestrean 9 taldekidek hartu zuten parte, aipatzekoa nesketan 7. Irati Zubizarreta, 12. (eta lehen kadetea) Naia Lopez, mutiletan Juan Carlos Garijo eta Aitor Mujika besteak beste. Donostiako San Silbestrean 17. Alvaro Calderon eta Zegaman Unai Azpiazu izan zen lasterka.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page