top of page

San Silbestreak 40 urte beteko ditu aurten


Urte bukaera arrimatzen ari da eta beraz San Silberstre egunari agur emateko San Silbestreko lasterketa ezagunak ospatuko dira. Gure herrian 1977. urtean hasi zen ospatzen eta ondorioz aurten etenik gabeko 40 urte beteko ditu, alde zaharrean festa, ohiu andana eta emozioa ez dira faltako gau berezi hau aldez aurretik atontzeko. Goiz Aterpe elkartea eta Txindoki Atletismo Taldeak antolatzen dute lasterketa udaletxearen laguntzarekin batera. Probak arratsaldeko 5etan hasiko dira benjamin mutilen lasterketarekin (2007 urtea ondoren jaiotakoak) eta ohizko bira eman beharko dute, udaletxetik hasi, Kale Nagusia osatu, Santa Maria kalea zeharkatu eta berriz ere udaletxe parera ohizko 372m osatuz. 17:05tan benjamin nesken txanda izango da eta hauek ere itzuli bakarra. 17:10tan alebin mutilak (2005-2006) hiru itzuli (1116 metro), 17:15tan alebin neskak 2 itzulirekin (744 metro), 17:20tan infantil mutilak (2003-2004) 4 itzuli (1488 metro) eta 17:30tan infantil neskak 3 itzuli (1116 metro).


Aurtengo 40. edizioak nobedade gisa, lasterketa herrikoiari (kadete mailatik gorakoentzat) 18:00tan hasiera emango dio, aurreko urteetan baino 30 minutu lehenago. Beraz, atleta eta ikusleentzat abisua, erne berandu iritxi ez daitezen. Betiko zirkuitoa izango dute: itzuli txiki bat estatuatik hasi eta Filipineta kaleruntz, gaztetxe zaharraren parean eskubira bira Zuberoa kaletik eta Gudarien Etorbidean hartu eta ondoren ohizko bilakatu diren 3 itzuli haundi betetzeko, Asto kale gainetik 3 pasada eta laugarrenean Pias taberna parean kale nagusia hartuta udaletxe parean izango dute helmuga, denera 6325 metro. Aurreko urteko 564 partaide gainditzea espero du antolakuntzak. Orain dela lau hamarkada dozena korrikilari exkas zirelarik, dudarik gabe asko zor zaie ez hain ongi ikusiak ziren hauei… Inskripzioak www.kirolprobak.com web orrian izango dira zabalik ostirala 30 23:00ak arte, eta egun bertan Barrena jauregian ohi bezela. Faborito zerrenda, aurreko urteetako garaileak Eneko Agirrezabal, Jose Antonio Blanco “Txuri” eta Gorka Satrustegik osatzen dute, Alexander Oiarbide gaztea ere ez da urruti ibiliko… emakumeei dagokionez Izaro Rubio, Maria Ibañez, Lide Urrestarazu, Uxue Ibañez… Gogoratu, 18:00tan eta nola ez animatu!


Emaitzak


PLP-ko pista estaliko C jardunaldia ospatu zen Donostiko belodromoan eta nola ez emaitza interesgarriak izan ziren bertan. 3000m-tan Gorka Satrustegik gogoko duen distantzian 8:35:88 marka lortu zuen, lehengo urteko marka 5 segundutan hobetuz, Alexander Oiarbidek 9:00:01, agian txispa falta somatu zuen erdi maratoiaren ajeak ondorio baino dudarik gabe laister berreskuratuko du. 200m-tan Ioan Laver-ek 23,64 bere marka pertsonala hobetu zuen eta Jon Etxarrik aldiz 25,93. Altuera jauzian Ander Svensson-ek 1,65 bere marka berdinduz. Pisu jartiketan, Aritz Apaolaza jubelinak (5 kg) 12,82 eta junior mailan (6 kg) Joseba Berasain 14,63 eta Gari Garmendia 14,61. 200m emakumeetan Ahizpea Oiarbide 28,65 eta Ane Rostro 31,20 marka pertsonala. 60m hesietan Ane Irribarria 10,11 marka pertsonala, jubeniletan Nora Tobar 9,38 eta Eider Carrion 10,02, kadeteetan Leire Tobar 9,83 eta Laida Garmendia 10,18 biak marka pertsonala. Jauzi hirukoitzean Ibone Aiestaran 10,02 eta Natale Oiarbide 9,43, kadeteetan Leire Mendizabal 10,37 eta Irati Esnaola 9,85 marka pertsonala. Pisu jaurtiketan (4 kg) Ane Torres 11,97 eta Leire Garmendia 10,20.


Lasterketa herrikoiei dagokionez, Pasaiako Gabonetako Krosean Unai Azpiazu 6. postuan sailkatu zen neskari lagunduz osatu zuen lasterketa.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page