Eneko eta Txurik dobletea lortu zuten Gipuzkoako kros txapelketan Arraten


Egun borobila aurreko igandean Arrateko santutegian ospatu zen Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten taldekideentzat, dagoneneko ohikoa bihurtu den Bolunburu memorialean. Denera, 13 podium lortu zituzten, horietako 5 bakarkako garaipen eta taldekako hiru garaipen. Senior mailan, Eneko Agirrezabal-entzat izan ze garaipena, honekin dagoeneko 5. Gipuzkoako txapel jarraian damazki segurarrak; bigarren aldiz Jose Antonio Blanco “Txuri”, berriz ere lasterketa bikaina eginez Oianguko krosari jarraipen emanez. Gogorarazi, orain dela 11 urte Arraten irabazia dela eta oraindik ere sasoiko jarraitzen du bere experientziari zukua ateraz. 8. Alexander Oiarbide, 9. Gorka Satrustegi, 23. Egoitz Iztueta eta 28. Iker Iztueta taldea osatuz. Taldeka berriz ere Gipuzkoako txapeldun izan ziren argi eta garbi.

Helduen mailan, Imanol Oiarbide 4. izan zen eta Gipuzkoako txapeldun 55 urtetik gorako mailan, Asier Auzmendi 10. eta Gipuzkoako txapeldunorde 40 urte gorako mailan, Gotzon Auzmendi 32. eta Gipuzkoako txapeldunorde 65 urte gorako mailan.


Junior mailan, 6. Xabier Muriel eta 7. Aitor Mujika. Jubenil mailan, 6. Jon Zeberio eta 8. Iker Martinez. Kadete mailan, Natnael Hidalgo Gipuzkoako txapeldun eta 5. Mikel Samaniego.


Emakumeei dagokionez, senior eta promesa mailan, 3. postuan Maria Ibañez, 6. bere ahizpa Uxue Ibañez eta 7. Olatz Unanue. Hirurek promesa mailako podiuma osatu zuten eta ondorioz Gipuzkoako taldekako garaipena eskuratuz. Junior mailan, 3. Irati Zubizarreta (aste honetan Beasaingo kirolari onenaren saria jaso berri du), eta 5. Olatz Esnaola. Jubenil mailan, Uxue Arrese-rentzat garaipena, 3. Naia Lopez, 4. Maddi Galparsoro eta Nora Insausti 12., taldekako txapela beraientzat. Kadete mailan, 5. Intza Urrestarazu, 6. Maier Altuna eta 7. Maddi Lopetegi.


Alebin eta infantil mailan (kasu honetan ez zen Gipuzkoako txapelketa), ohizkoa baino partaidetza baxuago izan zen baina hala ere atleta urdinek emaitza aipagarriak lortu zituzten. Infantil mutil mailan Ander Gabardino (Loinazpe) garaile, Irantzu Eskisabel (Urdaneta) txapeldun ere alebin nesketan, bi atleta hauek lautik lau garaipen damazkite. Infantil mutiletan, Anderren jarraian, Aimar Aierbe (Loinazpe) 8., Unax Auzmendi (Oianguren) 12. eta Markel Galparsoro (Loinazpe) 19., taldekako txapela etxera ekarri zuten.


Alebin nesketan aldiz, Irantzuren jarraian Laxia Arsuaga (Jakintza) 14., Elene Etxeberria (Jakintza) 20. eta Helen Hidalgo (Urdaneta) 26., taldeka bigarren. Alebin mutil mailan, Julen Azpiroz (Jakintza) 5. eta Auritz Mendia (San Benito) 16. Infantil nesketan Iraia Mendia (San Benito) 28. eta Nahia Rodriguez (Loinazpe) 37.


Donostiko belodromoan ospatutako PLP probetan, aipatzeko emaitzak lortu zituzten taldeko atletek. Alazne Furundarena (ATSS) garaile 60m-tan 7,69 denborarekin, marka ona denboraldia hasteko eta minima absolutoa patrikara, Nerea Galparsoro (Pamplona Atlético) ere ederto 8,00 denborarekin eta promesa mailako minima, Eneritz Aldanondo 8,22, Leire Tobar 8,26 marka pertsonala eta zentesima bakarrera kadete mailako minimatik, Ane Ormazabal 8,37 marka pertsonala, Ane Irribarria 8,51 marka pertsonala, Irenia Apaolaza 8,55 marka pertsonala, Leire Mendizabal 8,65 marka pertsonala ere, Ahizpea Oiarbide 8,72 marka pertsonala, Garazi Ramirez 8,77 marka pertsonala, Eider Carrion 8,78, Ibone Aiestaran 8,79, Laida Garmendia 8,82 marka pertsonala y Natale Oiarbide 9,30 marka pertsonala. Altuera jauzian, Nora Tobar 1,60 jubenil mailako minima, Leire Mendizabal 1,43 marka pertsonala eta Leire Tobar 1,28 marka pertsonala. Pisu jaurtiketan, (3 Kg) Nora Tobar 11,37 marka pertsonala eta 4 Kg-ko bolarekin Leire Garmedia 10,20.


60m mutiletan, denboraldiari hasiera emanez Octavian Romanescu 7,00 promesa mailako minima, Ioan Laver 7,43, Eneko Barandiaran 7,55, Jon Etxarri 7,87 marka pertsonala eta Ander Svensson 8,00 marka pertsonala, ondoren luzera jauzian 5,12ko marka pertsonala lortu zuen.


Gasteizko erdi maratoiari dagokionez, Donostiko maratoiari jarraipena emanez, emaitza onak lortu ziren. Mutiletan, Alvaro Calderon 37. helmugan (denera 2901 partaide izan ziren helmugan) 1:15:12 denborarekin (marka pertsonala), aurreko marka 38 segundutan hobetuz. Emakumeetan, Izaro Rubio 4. 1:23:22 denborarekin, 2014ko urtean lortutako markatik doi-doi 4 segundu gehiago. Pululuk 1:33:22 egin zuen.


Infantil mailako Tolosako PLP probetan, azpimarratu Oier Zubeldia (Jakintza) 80m-tan 10,5, nesketan Maddi Esnaola (Jakintza) 11,0, 220m hesietan Unax Auzmendi (Oianguren) 32,5, eta nesketan Maddi Urrestarazu (Loinazpe) 35,3. Azkenik, jabalina jaurtiketan Maddi Urrestarazu (Loinazpe) 17,18.


Astebukaera


Astebukaera honetan, ostiralean PLP-ko (C jardunaldia) probak izango ditugu Donostiako belodromoan eta lasterketa herrikoiei dagokionez Pasai Antxoko Gabonetako krossa.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now