Pista estalia eta Gipuzkoako kros txapelketa


Astebukaera honetan iltzedun zapatilak jantziko dituzte taldeko korrikalari askok, izan ere proba ezberdinak ospatuko baitira.


Hasteko, infantilek Tolosako Berazubi pistan izango dute hitzordua ostiral arratsaldean, atleta federatuek aldiz larunbatean Donostiako belodromoan PLP probak ospatuko dira, B jardunaldia hain zuzen ere.


Igandean, ohi bezela Arrateko (Eibar) soropilean Bolumburu krosaren inguruan elkartuko dira taldeko fondistak kadetetik hasita beterano mailara arte, Gipuzkoako txapelketa izango da jokoan bertan, alebin eta infantilek ere aukera izango dute, baino kasu honetan ez da Gipuzkoako txapelketa izango. Maila guztietan, Txindokiko partaidetza anitza izango da. Estatu mailan aldiz, igandean Venta de Baños-eko kros internazionala ospatuko da Palentzian.


Lasterketa popularrei dagokienez, honako hauek: larunbatean Super Amara Gabonetako krosa Irunen, Orio Herri lasterketa eta Zizurkilgo gau krosa. Igandean berriz, Elkartasun lasterketa Oiartzunen, Manuel Mateos memoriala Deban, Cross Beach Donostiko kontxan, eta Gasteizko erdi maratoia.


Emaitzak


Abenduak 8an PLP-ko probak ospatu ziren Gipuzkoako federazioaren lehen mendeurreneko ekitaldien barruan. IAAF-eko lehendakari den Sebastian Coe izan zen bertan ohorezko ikusle nagusi. Atleta urdinek emaitza bikainak lortu zituzten bertan. Federatu mailan, Iker Martinez jubenilak 1000m-tan marka pertsonala lortu zuen 2:53.48 denborarekin, 5 kg-ko pisu jartiketan Aritz Apaolazak marka pertsonala ere 13,78 m-ekin, Ander Svensson 8,28 m, ondoren berak ere altuera jauzian 1,62 m. Luzera jauzian aldiz, Nora Tobar jubenilak 5,24 m, Eider Carrion-ek 4,26 m eta Ibone Aiestaran-ek 4,10 m. Kadeteetan, Leire Mendizabal-ek 5,03 m, Leire Tobar 4,46 m eta Irati Esnaolak 4,26 m, biek marka pertsonala. Pisu jaurtiketan (3kg), Uxue Iruretagoyenak 9,46 m marka pertsonala, eta juniorretan (4kg) Ane Torres-ek 12,04 m eta Leire Garmendiak 10,07 m.


Eskolar mailan, Txindoki AT-ko 14 atleta neskek parte hartu zuten. Maddi Urrestarazu (Loinazpe) 14. izan zen 60m-tan 8,80 s markarekin. 1000m-tan Olaia Galarraga (Jakintza) 13. 3:39.93 denborarekin. Infantil mutiletan, 10 atleta izan ziren, 60m-tan Oier Zubeldia (Jakintza) 5. 8,21 s finalean eta 8,08 s finalerditan; Unax Auzmendi (Oianguren) 7. 8,43 s denborarekin finalean eta 8,40 s finalerdian. 1000m-tan azpimarratzekoa Ander Gabardino-ren (Loinazpe) garaipena 3:07.62-rekin, 4. Aimar Aierbe (Loinazpe) eta 5. Markel Galparsoro (Loinazpe) biak 3:14.28 denborarekin. Alebin mailan, 5 atletak parte hartu zuten, azpimarratzekoa Irantzu Eskisabelen (Jakintza) garaipena 600m-tan 2:02.31 denborarekin, 3. postua Ander Telleriak (Jakintza) 600m-tan 2:00.98. Podiumera igo ziren atleta guztiei Sebastian Coe-k jarri zien domina ohore handiz.

Sarrera nabarmenenak