Kros goiz bikaina Oiangun


Pasa den igandean ospatu zen Oianguko zelaietan Gipuzkoa mailako federatuentzako bigarren krosa eta eskolartekoentzako hirugarrena. Udazken giroa izan zen nagusi, haize bolada zakarrekin une batzuetan. Beste behin, ibilbide lehorrean kasu honetan, kirol jardueretarako hain bikaina den zirkuituaz gozatu ahal izan zen. Txindoki Grupo Jaso AT-ak ezin hobeki antolatua, 400 atleta baino gehiagok parte hartu zuten lasterketa ezberdinetan eta ikusle kopuru ederra izan zen haiei animuak ematen. Federatu mailetan Txindoki AT-k 10 podium indibidual lortu zituen eta 2 taldeka. Eskolarteko mailetan berriz 3 podium indibidual eta taldekako 4 lortu zituen. Goizeko lasterketa garrantzitsuenean, gizonezkoen senior frogan, Jose Antonio Blanco “Txuri”-k lortu zuen garaipena. Bere auzoaren gainean irabazi zuela esan liteke, Altamirakoa baita bera. Ilusio handia egin zion garaipen honek, jende asko baitzuen animatzen eta Berlingo maratoiaren ondoren kros denboraldia gogoz hartu duela berretsi zuen. Lasterketa berean seigarren izan zen Alexander Oiarbide eta erretiratu beharrean izan zen lesio bat medio Riyahi Elyamani. Junior mutiletan seigarren izan zen Aitor Mujika eta zazpigarren El Medhi Kouiba. Jubenil mutiletan 7. Jon Zeberio, 9. Iker Martinez eta Egoitz Urteaga erretiratu egin zen. Kadete mutiletan 2. Natnael Hidalgo eta 4. Mikel Samaniego. Gizonezko beteranoetan 4. Imanol Oiarbide (1. M55-ean) eta 7. Asier Auzmendi (1. M40-an). Emakumezkoen senior mailan 3. izan zen Uxue Ibañez, promesa mailan lehena izanik. Junior nesketan 2. Irati Zubizarreta, 3. Lide Urrestarazu, 4. Maitane Perez, 5. Olatz Esnaola, 6. Oihane Azurmendi eta 7. Maider Azurmendi, taldeka lehenak izanik. Jubenil nesketan lehena izan zen Uxue Arrese, 3. Maddi Galparsoro, 4. Nahia Lopez eta 10. Nora Insausti, taldeka irabaziz. Kadete nesketan 6. Maier Altuna, 7. Intza Urrestarazu eta 8. Maddi Lopetegi.


Eskolarteko mailan hirutik hiru (Zarautz, Irun eta Oiangu) Irantzu Eskisabel alebinarentzat (Urdaneta), 2. Naia Iraola (Jakintza), 5. Naroa Iturrioz (Jakintza) eta 9. Araitz Mendia (San Benito), taldeka irabaziz. Infantil nesketan 8. Olaia Galarraga (Jakintza), 9. Maria Vega (Oianguren), 10. Nerea Altolagirre (Loinazpe) eta 12. Elene Bolinaga (La Salle), taldeka irabaziz. Alebin mutiletan 7. Xabat Larrañaga (La Salle), 13. Ander Telleria (Jakintza), 14. Julen Azpiroz (Jakintza) eta 15. Sustrai Muxika (JM Barandiaran), taldeka bigarrenak izanik. Infantil mutiletan denboraldiko hirugarren garaipena errenkadan Ander Gabardinorentzat (Loinazpe), 5. Markel Galparsoro (Loinazpe), 8. Unax Auzmendi (Oianguren) eta 10. Xiker Maiz (Oianguren), taldeka irabaziz. Benjamin mailan Goierri mailako eskoletako atletek soilik parte hartu zuten. Mutiletan Ekain Mujikak irabazi zuen (Lizeo), 2. Urko Etxebeste (Lizeo) eta 3. Haitz Urrestarazu (JM Barandiaran). Nesketan Uxue lopez izan zen garailea (La Salle), 2. Elaia Calvillo (Urdaneta) eta 3. Haizea Azurmendi (Lizeo).


Izaro Rubio garaile berriro Zarautzen


Hirugarren urtez jarraian irabazi du Izaro Rubiok Euskal Herri mailako lasterketa herrikoien egutegian bikotekako lasterketetan garrantzitsuena den Zarauzko kros mistoa. Oraingoan, 2015en egin bezala, lasterkari herrikoietan herrikoiena den Mitxel Cuadradorekin batera irabazi du, biak ala biak Bolitas Anaiak taldekoak. Helmugara 602 bikote iritsi ziren. 15. postuan iritsi zen Unai Azpiazu (Izaroren bikotea 2014ko lasterketan) Nere Arregi arrasatearrarekin batera. 141. postuan iritsi ziren berriz Alvaro Calderon (Txindoki AT) eta bere emaztea, Ane Perosanz.


Infantilak Anoetako belodromoan


Donostiako Antonio Elorza belodromoan infantil mailako atlentzako partaidetza libreko frogak burutu ziren. Bertan Txindoki AT-ren atletismo eskolako 8 atletek parte hartu zuten. Honakoak izan ziren emaitzak: mutilen luzera jauzian Lander Perezek (Oianguren) 4,35 m, Unax Auzmendik (Oainguren) 4,20 m eta Markel Sanchezek (San Benito) 4,20 m. Mutilen pisu jaurtiketan (3 kg) Markel Sanchezek 8,20 m. Nesken luzera jauzian Iraia mendiak (San Benito) 4,45 m, Elene Bolinagak (La Salle) 4,40 m, Maddi Esnaolak (Jakintza) 4,30 m, Maddi Urrestarazuk (Loinazpe) 4,00 m eta Irene Eizagirrek (Erniobea) 3,50 m. Nesken pisu jaurtiketan (3 kg) Iraia Mendiak 8,08 m eta Maddi Urrestarazuk 6,97 m.


Txindoki AT-ren denboraldi amaierako bazkaria


Oiangun bizi izan zen kros goiz ederraren ostean, Txindoki AT-ko familia Tximista sagardotegian elkartu zen 2016 denboraldiari zegozkion hainbat sari banatzeko asmotan. Ia 70 atleta, entrenatzaile eta zuzendari elkartu ziren. Denboraldiko atleta onenen sariak Alexander Oiarbide eta Nora Tobarrentzat izan ziren. Taldeko errekor absolutuak hausteagatik sariak Gari Garmendia, Dorleta Armendariz, Alexander Oiarbide, Eneko Agirrezabal, Gorka Satrustegi, Jone Aranzeta, Ane Torres eta Octavian Romanescurentzat izan ziren. Espainiako txapelketetan dominak lortzeagatik sarituak Octavian Romanescu, Gari Garmendia, Dorleta Armendariz, Nora Tobar eta Aritz Apaolaza zian ziren. Juanito Rubiok klubaren alde egin duen lanarengatik eta izan duen fidelitatearengatik sari berezia jaso zuen. Boluntario gisa egiten lanarengatik saria jaso zuen Noman Ali-k. Dorleta Oiarbidek sari berezia jaso zuen izan duen konstantzia eta erregulartasuna aitortuz.


Zenbaki sarituak


Oainguko krosean zozkatu ziren Mahalaren hiru saskien zenbaki sarituak honakoak izan ziren: 154, 661 eta 938. Oiangun bertan agertu ziren sarituetako bi zenbaki, baina 938a falta da azaltzeko, Oiangun bertan saldu zena. Zenbaki hori izanez gero jarri klubarekin harremanetan: txindokiat@gmail.com.


Pista estaliari hasiera


Ostegun goiz honetan, Inmakulada egunean, hasiera emango zaio pista estaliko 2016-2017 denboraldiari Donostiako belodromoan. Partaidetza libreko “A” frogak burutuko dira. Hauek, larunbaterako aurreikusiak zeuden arren, ostegunera aurreratuak izan ziren Gipuzkoako Atletismo Federazioaren ehungarren urteurrena dela eta. IAAF-eko presidente den Sebastian Coe bertaratuko da froga hauetara, pista horretan bertan nazioarte mailan lehen garaipen garrantzitsua lortu zuena 1977an. Infantil eta alebin mailako frogak ere izango dira eta ez da Txindoki AT-ren partaidetzarik faltako.


Lasterketa herrikoiei dagokienean, ostegunean Alberto Barrikarte oroigarria ospatuko da Altsasun.


Larunbatean Donostiako belodromoan eta Tolosako Berazubi estadioan gazte mailako kontzentrazioak izango dira atleta gazteenentzat. Bertan izango dira hainbat atleta urdin.

Sarrera nabarmenenak