top of page

Igandean, Txindoki AT krossa Oianguko Parkean


Igande honetarako eta hirugarren urtez jarraian Txindoki Jaso Atletismo taldeak, Oianguko zelaietan Krosa antolatu du. Lasterketak goizeko 10:00etan hasiko dira eta guztira 11 izango dira , azkena senior gizonezkoena eguerdiko 12:45ean. 10:00etan gizonezko kadete eta beteranoen txanda izango da 3860 metro egiteko, 10:20ean emakumezko kadete eta beteranoak 2560 metro , 10:35ean jubenil eta junior emakumezkoak 4200 metro, 11:30ean mutil infantilak 2220metro, 11:45ean neska infantilak 1260 metro, 12:00etan mutil alebinak 1260 metro, 12:15ean neska alebinak 1260 metro, 12:25ean neska benjaminak 300 metro eta 12:45ean gizonezko seniorrak 8300 metro. 500 korrikalari ingururen parte hartzea espero da. Txindoki AT taldearen eskutik taberna zerbitzua egongo da pintxoak eta salda beroa eskeiniz. Hemendik eskerrak eman laguntzaile guztiei: Biok2.com, Jaso, Powerade, Mahala, Pagosa, Zezilionea Hotela, Gipuzkoako Atletismo Federazioa, Goierriko Hitza, El Diario Vasco, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Ordiziako Udala Iganderako gonbidatuta zaudete denok Oiangura.


Asteburu honetarako Donostiako Anoeta Belodromoan, Infantilei zuzendutako Partaidetza Libreko 3 froga antolatu dira. Aranda de Dueron (Burgos) Konstituzio eguneko krosa eta Iganderako Zarautzko kros mistoa.


Azkenik esan Txindoki AT osatzen duen familia Tximista Sagardotegian eguerdiko 14:30etan elkartuko dela urteroko bazkaria egiteko eta sariak banatzeko.


Izaro Rubio, Alvaro Calderon eta Alexander Oiarbide bikain Donostiako Maratoian.


Eguraldia lagun ospatu zen joan den Igandean Donostiako Maratoia. Txindoki ATko 4 atletek parte hartu zuten bertan. Helmugara iritsi ziren 2537 korrikalariren artean Izaro Rubio 412.ena izan zen. Bere hirugarren maratoian orain arteko markarik onenarekin 3:02:43, Gipuzkoako Txapelketa lortu zuen, emakumeen artean 11.a eta 3.a beteranoen artean izan zelarik. Gizonezkoen artean Alvaro Calderon marotoilari donostiarra (goierritarra astean zehar CAF lantegian) bere mailan aritu zen marka 2 minutu hobetu eta 23. postua lortuz, 5. Gipuzkoarra. 381. postuan Iker Iztueta iritsi zen 2:58:49 markarekin nahiz eta lesioak eta lan bidaiak medio gutxi entrenatu. 517. Jon Aranburu bere 19. Maratoi jarraian, 3:07:56 eginez asko sufritu ondoren azken aldian izan dituen lesioak direla eta.


Maratoi erdian 2120 korrikalari heldu ziren helmugara eta horien artean lehenengo euskalduna Alexander Oiarbide, lasterketa guztia bakarrik egin arren 1:11:38ko denbora lortuz bere markatik oso hurbil. 52. Postuan Egoitz Iztueta bere helburutik oso gertu 1:17:33 eginez. 10km-ko frogan 835 korrikalariren artean Asier Auzmendi 60. 37:34 , Unai Azpiazu 105. 39:32 eta Pululu 148. 41:59.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page