top of page

Azkeneko proba garaipenarekin Eneko Agirrezabalentzat Lasarten


Behobia-Donostia lasterketa herrikoiena ospatzeko bi aste falta direnean, segurako Eneko Agirrezabalek proba bikaina burutu zuen Lasarte-Oria Bai! herri lasterketan, landutako garaipen batekin guztiz laua ez zen 10500 metroko ibilibidean. Enekok ibilbidea 31:40an egin zuen, 3:01 eginda kilometro bakoitzeko, hau da denbora ona Behobia ezagunaren prestakuntza gogo handiarekin egiteko. Ez da maiz agertu segurako iraupen-lasterkaria herri lasterketetan, baina momentuz bere garaipen-zerrendan ageri da Gipuzkoan entzutetsua den Lasarteko lasterketa, bere 21. edizioa irabaziz. Lasarteko lasterketa honetan ere Gorka Satustregiren seigarren postu bikaina 34:05eko denborarekin, 3:15eko batezbestekoarekin eta Enekoren helburu berarekin, Behobia alegia. Lasterketa 878 kirolarik amaitu zuten.


6200 metroko ibilbidea duen Azpeitiako bikote mistoko lasterketan Maider Larrañagak eta Mitxel Cuadradok osatzen duten Bolitas Anaia ordiziako bikotearen garaipen ukaezina. Bostgarren tokian iritsi ziren Txindoki At. Taldekoak diren Arrasateko Nerea Arregi eta Ormaiztegiko Unai Azpiazu, biak prestakuntza lanetan dihardutelarik lesioen ondorioz.


2016-2017 denboraldiko hasiera ofiziala


Iragan azaroaren 1ean hasi zen ofizialki 2016-2017 atletismo denboraldia eta gipuzkoako egutegiari dagokionez, igande honetan hasiko da Zarautzeko Abendaño Poligonoko zelaietan egiten den Isidro Unzueta Memorialaren eskolako krossa, kimu mailan (05-06) eta haur mailan (03-04). Kostako hitzordu honetan ez da faltako Txindoki Atletismo taldeko kirolaririk. Honen ondoren, hurrengoa azaroaren 20ean izango da Irunen eta denboraldiko hirugarren krossa eta abenduko lehenengoa Oianguko zelaietan izango da Ordizian, 4ean eta maila guztietan.


Leonen, astebukaera honetan, Espainiako Jaurtiketa Federazioaren kontzentrazioa. Bertara joango da legorretako junior kirolaria, Joseba Berasain.


Herri lasterketak


Herri lasterketei dagokienez larunbata honetan ospatuko da Larramendiko herri krossa Tolosan, Antxintxika lasterketa Soraluze-Bergara artean eta Iruñeako harresien lasterketa. Iganderako Gasteiz Hiria lasterketa eta Basauriko herri krossa.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page