Txindoki AT taldea nagusi Ataungo lasterketa herrikoian


Txindoki Atletismo taldeko erabateko nagusitasuna Ataungo hiru auzoen herri lasterketan 17,3 kilometroko ibilbidean. Gizonezkoen kasuan, garaipena Jose Antonio Blanco “Txuri”rentzat izan zen San Martin auzoan helmugatik metro batzuetara zegoenean bigarrena izan zen Alexander Oiarbideren kontrako lehia luze, gogor baina polit baten ondorioz. “Txuri”k 58:40ko denborarekin amaitu zuen eta Alexanderrek 58:51koarekin. 40. postuan Izaro Rubio irabazlea iritsi zen, garaipen erosoa 1:10:09an maratoiaren helburua lortzeko entrenamendu ona. 1:03:49ko denborarekin iritsi zen eta beteranoen garailea izan zen Imanol Oiarbideren 13. postua ere nabarmendu nahi dugu, 29. gainera Asier Auzmendi iritsi zen 1:07:00ko denborarekin.


Astebukaera


Astebukaera honetarako Durangon euskal federazioaren kontzentrazioa dago jaurtiketendako, Txindoki Atletismo taldeko zenbait kirolarik ere parte hartuko dute hemen.


Herri lasterketen agendak larunbaterako Mutrikuk herri krossa aurkezten du larunbaterako, bikoteka egiteko herri krossa Azpeitian eta Durangoko gaueko herri krossa. Iganderako Lesakako “Tren Txikito” lasterketa dugu Lesakan, Osintxuko mendi lasterketa Bergaran, Miñianoko (Araba) Tour parke etapa eta taldekako lasterketa solidarioa, Donostiako Hiru Mendiak (Igeldo, Urgull eta Ulia), Basauriko lau zubien klasikoa, Winerun lasterketa Laguardian, Izaga Trail-a Izagaondoako Ardanazen eta Lasarte-Oriako kross herrikoia, azken honetan eta Behobiarako azkeneko azterketa moduan Eneko Agirrezabal eta Gorka Satrustegik kirolari urdiñek hartuko dute parte, besteak beste. Astearterako, hilak 1, Hondarribian Elzo Mendi lasterketa.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now