Izaro Rubioren podiuma Donostiako 15km-ko oinezkoen klasikan

CASTELLANO

Izaro Rubio ordiziarrak lasterketa ona egin zuen Donostian 15 km-ko lasterketan Donostiako maratoirako prestakuntza moduan. Hirugarren postuan bukatu zuen 59:08ko denborarekin, beraz helburua lortzeko jorratzen ari den bidean animatuta segitzen du. Era berean eta helburu bera lortzeko ideiarekin ere, lasterketa zoragarria gizonezkoen kasuan Alvaro Calderonentzat helmugara 32. postuan iritsi delarik 52.28ko denborarekin. Lasterketa ona baita ere Egoitz Iztuetarena, 86. 55:55eko denborarekin, Asier Auzmendirena 105. 56:58ko denborarekin, Juan Carlos Garijorena 142. 58.04ko denborarekin, eta Iker Iztuetarena 186. 58:58ko denborarekin, helmugara iritsi ziren 2559 kirolarien artean.


Kontzentrazioen aste bukaera


Astebukaera honetan, larunbatean, Gipuzkoako Atletismo Federazioak eguneko kontzentrazio txikiak antolatzen ditu 2001,2002 eta 2003ko kirolari nabarmenentzat, diziplina desberdinetan eta Gipuzkoako toki desberdinetan. Guztira 16 kirolari urdin gerturatuko dira kontzentrazio hauetara. Abiadura lasterketei dagokienez Donostian, Ander Svensson, Leire Mendizabal, Leire Tobar, Irati Esnaola eta Irenia Apaolaza egongo dira. Hesi lasterketari dagokionez, Donostian egongo da Laida Garmendia. Iraupen erdiko lasterketei dagokienez Ordizian egongo dira, Ander Gabardino, Egoitz Urteaga, Natnael Hidalgo, Iraia Mendia, Naia Lopez eta Maddi Galparsoro. Martxako lasterketan, Tolosan egongo da Hodei Caballero.


Leonen, Espainiako Federazioarekin eta ostiraletik igandera proba konbinatuko kontzentrazioan Nora Tobar gaztea egongo da, orain 15 egun Joseba Beasain egon zen bezala, pisu jaurtiketako juniorra.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now